18.10.2013 Views

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

Jarraian, hainbat datu kuantitatibo emango ditugu, goian aipatutako egoera hori

zenbakitan neurtu eta are zehaztasun handiagoz aztertzeko.

2010ean, EAEko 15 eta 29 urte bitarteko herritarren %42 ikasten ari zen; %38k lan

ordaindua zuen; %16 langabezian zen; %2 etxeko lanetan; eta gainerako %1a beste

multzo baten barruan zen (ezinduak, eta abar) 20 .

Adina, bestetik, alderdi erabakigarria da lan-egoeran. Hau da, zenbat eta zaharrago

orduan eta handiagoa da lanean nahiz langabezian diren gazteen kopurua; eta orduan

eta txikiagoa da ikasi besterik egiten ez duten pertsonen kopurua. 2008ko analisiaren

arabera 21 , esaterako, 15 eta 19 urte arteko gazteen %87 ikasi besterik ez zuen egiten;

kopuru hori, aitzitik, %6koa izan zen 25 eta 29 urte arteko gazteen artean. 15 eta 19

urteko gazteen %5 lanean zen, eta %2 langabezian. Aitzitik, 25 eta 29 urte bitarteko

gazteen %71 lanean zen, eta %12 langabezian.

Orain, hala ere, horiek baino orokorragoak diren beste datu batzuk aztertuko ditugu.

Gazteen Euskal Behatokiaren Adierazle Estatistikoen Sisteman 22 bildutako datuen

arabera, esaterako, herritar gazteen jarduera-tasa %56,3koa izan zen 2009an. EAEko

herritar aktibo guztienaren 23 antzekoa da ehuneko hori (2009an %55,6; eta 2010ean

%55,9). Horrela, herritar guztien jarduera-tasa globalean ia aldaketarik egon ez bada

ere, gazteen jarduera-tasak 7 puntu egin du behera azken hamarkadan.

Bestetik, 16 eta 29 urte bitarteko gazteen %47,1 lanean zen 2009an. EAEko herritar

guztien urte horretako enplegu-tasa (%51) baino txikiagoa da hori. 1999ko tasa bera

izan zen, berriz ere, 2009an. Hamar urte horietan, bilakaera gorabeheratsua izan du

enplegu-tasak: 2006.urtera arte gora egin zuen urtez urte; hortik aurrera, berriz,

jaisten hasi zen. Bestetik, aurreko urteetan baino alde txikiagoa dago gizon eta

emakume gazteen artean. Bion datuak berdindu egin dira, gehienbat, lanean dauden

gizonen kopuruak behera egin duelako. Behera egin arren, edonola ere, gizon gazteen

enplegu-tasak neskena baino zertxobait handiagoa izaten jarraitzen du.

2009. urtean ere, %16,5eko langabezia-tasa 24 izan zen 16 eta 29 urte arteko gazteen

artean. EAEko herritar guztien langabezia-tasaren bikoitza da lanik ez duten gazteena

(EAEko langabezia-tasa %8,1ean izan baitzen 2009an 25 ). Hortaz, gazteen lan-egoeraren

ezaugarririk adierazgarrienetako bat langabezia da, batez ere, 25 urtetik beherako

gazteena (25 urtetik beherako gazteen %23 langabezian baita). Nabarmendu beharra

dago, baita ere, 2002 eta 2004 urteen arteko zifra berberak izan direla 2009an. 2005

eta 2008 urteen artean, edonola ere, oso bestelako datuak izan ziren, oparoaldi

ekonomikoa izan eta enplegua sortu baitzen urte horietan. Hala eta guztiz ere,

langabezia-tasa txikiagoa izan da 2009an 1999an baino.

Espainia osoko datuei so, 2009an, Espainia osoko gazteen langabezia-tasa (%28,8)

handiagoa izan zen EAEko gazteena baino (%16,5) 26 .

39

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!