III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

gazteaukera.euskadi.net
from gazteaukera.euskadi.net More from this publisher
18.10.2013 Views

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020 Bada unibertsitatean ikasitakoen lan-baldintzen berri ematen duen beste adierazle bat: hilabeteko batez besteko soldata garbia. Egun, 1550 euro inguruan da unibertsitatean ikasitakoen soldata. Kontratuen iraupenarekin gertatu bezala, aldagai honetan ere bada aldea gizon eta emakumeen artean: gizonek, batez beste, emakumeek baino 130 euro gehiago irabazten dituzte. Bada, baita ere, unibertsitateko ikasketak amaitzen dituztenen lanpostuen kalitatea neurtzeko beste adierazle bat: zuzendaritza- edo burutza-lanpostuan daudenen kopurua. Gizonen %12k eta emakumeen %4k lortu du era horretako lanposturik. Lana lortzeko bideei dagokienez, bestetik, hauek dira, hurrenez hurren, lana aurkitzeko orduan unibertsitatean ikasitakoek gehien erabili dituzten bideak: lagunen eta ezagunen sarea; curriculum vitaeak bidaltzea enpresetara; beren burua lanerako eskaintzea; Internet; unibertsitatea; praktikak; proiektua; lan-poltsatan sartzea; eta oposaketak egitea. Lortutako hezkuntza-mailaren eta azken horrek lan-munduan sartzearen gain duen eraginari atzera helduz, gora egin du unibertsitateko graduondokoak 15 egin dituzten gazteen kopuruak. Ikasketa horiek eginez, are espezializazio handiagoa izatea eta lanmerkatura hurbiltzea lortu nahi dute ikasleek. Bestetik, era horretako ikasketek eragin handia dute beroriek egin dituztenen lan-egoeraren gain; emakumeen gain, bereziki. Lanerako prestakuntza-ikastaroetan parte hartu dutenen lan-munduratzeari dagokionez 16 , prestakuntza amaitu eta sei hilabetera lanean dira 2008-2009 ikasturteko ikasleen hamarretik sei. Proportzio hori are handiagoa da 25 eta 34 urte bitarteko pertsonen taldean. Mintzagai ditugun ikasketa horiek eginda lan-munduan txertatu direnen tasak ondoko bilakaera hau izan du azken urteotan: txertatze-tasarik handiena 2005 eta 2008 urteen artean izan zen; ondoren, aztertutako azken urtean, behera egin zuen txertatze-tasak. Aztertu ditugu, baita ere, 2010eko hirugarren hiruhilekoan 16 eta 29 urte bitarteko gazteei EAEn egindako kontratuak 17 . Titularraren ikasketen arabera, kontratuak hiru multzo handitan bana ditzakegu: DBHn edo batxilergoan titulatuei egin zaizkie kontratuen erdia baino gehiago (%52,1); erdi-mailako edo goi-mailako lanbide-heziketa egin dutenei, berriz, kontratuen ia %20a; eta goi-mailako ikasketak dituzten gazteei kontratuen %13,5. Kontratuen gainerako %15aren titular, berriz, graduaziorik gabeko gazteak dira; hau da, oinarrizko ikasketak amaitu ez dituztenak edota bigarren hezkuntzako ikasketak egin arren eskola-graduatu titulua lortu ez dutenak. Sexuen arteko aldeei erreparatuta, batxilergoan graduatutako edota goi-mailako ikasketak egindako emakume gehiago kontratatu dira gizonezko baino (%48,1 eta %30,3, hurrenez hurren). Aitzitik, gehienez ere DBHko ikasketak amaitu dituzten pertsonetatik, gizonezko gehiago kontratatu dira emakumezko baino (%48,1 eta %32,9, hurrenez hurren). Azkenik, gizon eta emakumeen arteko alderik ez da kontratatu dituzten gazteetatik lanbide-heziketa egin dutenen multzoan. 36

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020 Aztertuko dugu, baita ere, ikasleek prestakuntza-jardueratan parte hartu duten 18 . Lifelong learning edo bizitzan barrenako ikaskuntzaren barruan kokatuko lirateke jarduera horiek. Ikasleen ustez ohiko ikasketen independente diren jarduera horiek baliagarriak dira trebetasun pertsonal nahiz sozialak handitzeko eta pertsonak prestatzeko lan-munduan ahalik eta prestakuntza-mailarik handienarekin txerta eta manten daitezen. Hartara, azpimarratu beharra dago azken urte honetan ikastaroren edo prestakuntza-jardueraren bat egin izana adierazi duela 18 eta 29 urte bitarteko EAEko gazteen %41ek. Gazteen datu hori handiagoa da EAEko herritar guztien batez bestekoa baino (%33). Enplegua Jarraian hainbat datu emango ditugu, euskal gazteen lana zer egoeratan den kuantitatiboki neurtzeko. Hori egin aurretik, hala ere, hizpide dugun gaia kualitatiboki zertan den azalduko dugu 19 . Gaur egun, mundu-mailako bihurtzen eta globalizatzen ari da ekonomia. Prozesu horren baitan, aldaketa teknologikoak, produktiboak eta lanekoak gertatzen ari dira ekialdeko ekonomietan. Aldaketa horien ondorioz, azken urteotan egoera berriak sortu dira lan-merkatuan. Euskadin ere nabari ditugu aldaketa horiek: industriak galdu egin du ekonomian zuen garrantzia, eta zerbitzuen sektoreak indar handia hartu du. Ekoizpen-ereduko aldaketa horiek hainbat ondorio izan dituzte, adibidez: lanmerkatuko talderik ahulenak –gazteak, esaterako– are ahulago bihurtu dira. Gazteek, beraz, lan-baldintza eskasak dituzte, lan egiteko adinean diren gainerako herritarrenak baino are txarragoak: aldi-baterako kontratu asko; lan ezegonkorrak; lanbaldintza latzak; lanerako malgutasun handia; soldatak elkarren gero eta desberdinagoak; soldata gero eta txikiagoak; eta langabezia-tasa gero eta handiagoa. Lan-merkatuko egoera berrien ezaugarri horiek eragina dute, zuzenean, pertsonen bizitzaren beste alderdi batzuen gain –emantzipazio-prozesuen gain, nagusiki edo nabarmen–. Bistan da, baita ere, gazteen lan-sozializazioak ez duela zerikusirik haien gurasoenarekin. Haien gurasoen garaian, lan-ibilbideak linealak ziren, metatzekoak, eta lanean gora egitekoak. Egungo gazte askoren lan-ibilbideak eta biografiak, aldiz, etenak eta zatituak dira. Jarraian azalduko ditugu euskal gazteen lan-munduratzearen hainbat ezaugarri: • Era askotan txertatzen dira gazteak lan-merkatuan, gero eta gehiago. Ez dago lanmerkatura sartzeko eredu orokorrik. 37

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

Aztertuko dugu, baita ere, ikasleek prestakuntza-jardueratan parte hartu duten 18 .

Lifelong learning edo bizitzan barrenako ikaskuntzaren barruan kokatuko lirateke

jarduera horiek. Ikasleen ustez ohiko ikasketen independente diren jarduera horiek

baliagarriak dira trebetasun pertsonal nahiz sozialak handitzeko eta pertsonak

prestatzeko lan-munduan ahalik eta prestakuntza-mailarik handienarekin txerta eta

manten daitezen. Hartara, azpimarratu beharra dago azken urte honetan ikastaroren

edo prestakuntza-jardueraren bat egin izana adierazi duela 18 eta 29 urte bitarteko

EAEko gazteen %41ek. Gazteen datu hori handiagoa da EAEko herritar guztien batez

bestekoa baino (%33).

Enplegua

Jarraian hainbat datu emango ditugu, euskal gazteen lana zer egoeratan den

kuantitatiboki neurtzeko. Hori egin aurretik, hala ere, hizpide dugun gaia kualitatiboki

zertan den azalduko dugu 19 .

Gaur egun, mundu-mailako bihurtzen eta globalizatzen ari da ekonomia. Prozesu

horren baitan, aldaketa teknologikoak, produktiboak eta lanekoak gertatzen ari dira

ekialdeko ekonomietan. Aldaketa horien ondorioz, azken urteotan egoera berriak

sortu dira lan-merkatuan.

Euskadin ere nabari ditugu aldaketa horiek: industriak galdu egin du ekonomian zuen

garrantzia, eta zerbitzuen sektoreak indar handia hartu du.

Ekoizpen-ereduko aldaketa horiek hainbat ondorio izan dituzte, adibidez: lanmerkatuko

talderik ahulenak –gazteak, esaterako– are ahulago bihurtu dira.

Gazteek, beraz, lan-baldintza eskasak dituzte, lan egiteko adinean diren gainerako

herritarrenak baino are txarragoak: aldi-baterako kontratu asko; lan ezegonkorrak; lanbaldintza

latzak; lanerako malgutasun handia; soldatak elkarren gero eta

desberdinagoak; soldata gero eta txikiagoak; eta langabezia-tasa gero eta handiagoa.

Lan-merkatuko egoera berrien ezaugarri horiek eragina dute, zuzenean, pertsonen

bizitzaren beste alderdi batzuen gain –emantzipazio-prozesuen gain, nagusiki edo

nabarmen–.

Bistan da, baita ere, gazteen lan-sozializazioak ez duela zerikusirik haien

gurasoenarekin. Haien gurasoen garaian, lan-ibilbideak linealak ziren, metatzekoak, eta

lanean gora egitekoak. Egungo gazte askoren lan-ibilbideak eta biografiak, aldiz, etenak

eta zatituak dira.

Jarraian azalduko ditugu euskal gazteen lan-munduratzearen hainbat ezaugarri:

• Era askotan txertatzen dira gazteak lan-merkatuan, gero eta gehiago. Ez dago lanmerkatura

sartzeko eredu orokorrik.

37

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!