18.10.2013 Views

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

- Unibertsitateko titulazioa duten 20 eta 29 urte bitarteko gazteen ehunekoa

Lanbide Heziketako ikasketak dituztena baino hiru aldiz handiagoa da.

- Zientziako, matematikako, edota teknologiako titulua duten 20 eta 29 urte

bitarteko pertsonen tasa Estatuko eta Europako batez bestekoa baino askoz

handiagoa da. Hala ere, alde handia dago gizonen eta emakumeen artean. Gainera,

zientziako eta teknologiako hirugarren mailako titulazioa duten EAEko pertsona

gehienek Goi Mailako Lanbide Heziketako titulua dute –horiek baino gutxiago dira

unibertsitateko titulua dutenak–.

- Zenbait faktorek –hala generoak nola gazteen egoera sozial eta ekonomikoak–

eragin handia dute lortutako derrigorrezkoaren ondoko ikasketa-mailaren gain.

- Lehen baino askoz ikasle atzerritar gehiago daude ikasgeletan.

- Azken urteotan, pixkanaka-pixkanaka, hezkuntza-ibilbideak nabarmen

dibertsifikatu dira.

- Hezkuntzaren ikuspegi integralak berekin dakar jakintza teorikoak iristea eta,

horrez gain, trebetasunak nahiz jarrerak lantzea. Badira balioetan hezteko

prozesuaren gain eragina duten kanpoko zenbait eragile. Beraz, eragile horiekin

batera aritu beharko dugu elkarlanean.

- Azken urteotan hazi egin da gazte elebidunen kopurua.

- Euskaraz dakiten pertsonen erdiak baino gehiagok gaztelaniaz hitz egiten du lagun

eta senitartekoekin.

- EAEko gazteen ia erdiak ondo edo nahiko ondo hitz egiten du ingelesez.

- Aukera izanez gero, atzerrira ikasten, lan egiten edo boluntario moduan joango

litzateke EAEko gazteen erdiak baino gehiagok.

Beharrak

Hizpide dugun gaiari buruzko azalpen labur hori aztertzean, gazteen hezkuntzan

kontuan hartu beharko liratekeen hainbat behar hauteman ditugu:

1. Prestakuntza-maila hobetu beharra dago eta eskola-uzteen tasa murriztu, Europar

Batasunak ezarritako mugetara gerturatu nahi badugu.

2. Hezkuntzako aldagai guztietan murriztu beharra dago euskal gazteen generoak,

gazteak bizi diren lurraldeak, haien egoera sozioekonomikoak eta beste faktore

batzuek duten eragina.

28

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!