III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

gazteaukera.euskadi.net
from gazteaukera.euskadi.net More from this publisher
18.10.2013 Views

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020 Bestetik, gazteen hezkuntza-ibilbideak pixkanaka-pixkanaka dibertsifikatu dira azken urteotan. Lehen, norabide bakarreko harreman lineala zegoen hezkuntza-munduaren eta lan-munduaren artean. Orain, ordea, hainbat aukera daude: joan eta etor gaitezke; sartu eta irten, etenik gabe. Beraz, lehen aipatutako linealtasun hori hautsi egin da. Azken urteotan, gainera, jokabide etenak izan dira gazteen ibilbideetan. Horren ondorioz, erronka berriak sortu dira gazteria-politiketan. Egoera horren aurrean egoki erantzun ahal izateko, errealitate berriak kontuan hartu eta funtzionamendu-irizpide berriak ezarri beharko dituzte gazteria-politikek. Jakintza teorikoak iristeaz gain, hezkuntzaren bidez lantzen dira, baita ere, pertsonak guztiz garatzeko bide ematen duten trebetasunak eta jarrerak, hau da: jakitea, egiten jakitea, eta izaten jakitea. Jarrera eta balio horiei dagokienez, gazteen artean herritartasun askea eta ingurunearekiko konpromisoa sustatzeko balio du hezkuntzak. Bestetik, gazteen trebetasunekin eta jarrerekin lotura duten gaitasunetako asko eskolatik kanpo lantzen dira, artean: ohitura osasungarriak, berdintasunezko harremanak, jarrera iraunkorrak, elkartasuna, herritartasuna, parte-hartzea, eta abar. Hortaz, eskolak baino eragin sozializatzaile handiagoa izango dute hezkuntzako beste eragile batzuek. Horregatik, koordinatu egin behar dira hezkuntzan parte hartzen duten, eragin sozializatzailea duten eta pertsonen banakako nahiz taldeko nortasuna eratzen laguntzen duten eragile nahiz dimentsio guztiak. Hortaz, hiru hezkuntza-mota bereiz daitezke: hezkuntza formala (ikastetxea, familiak eta ikasleak); formala ez den hezkuntza (elkarteak eta hezkuntza-zerbitzuak); eta hezkuntza informala (hedabideak, IKTak, herritarrak, berdinkideen taldea, eta abar). Beraz, hiru hezkuntza-mota horietako neurriak, esparruak eta eragileak kontuan hartu beharko ditugu hezkuntzaren arloko gazteria-politikak proposatzean. Gazteen artean gehien zabaldutako jarreretako batzuk gatazkatsu izan daitezke. Gazteek, adibidez, tolerantziarik eza agertzen dute zenbait talderekiko; immigranteak baztertzen dituzte; eta lehen baino gutxiago arduratzen dira taldeko auzi edota auzi publikoetaz 9 . Euskarari dagokionez, azken urteotan etenik gabe egin du gora 16 eta 24 urte bitarteko gazte elebidunen kopuruak. 2006an, esaterako, EAEko gazteen hamarretik sei elebidun ziren; duela hamar urte, ordea, gazteen lautik bat mintzo zen Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan. Era berean, gazteen lautik batek dio elebiduna izan ez arren "ondo edo oso ondo ulertzen duela" euskaraz. Datuok oinarri, beraz, baiezta daiteke Euskadiko gazteen bostetik lauk euskaraz ondo dakitela. Gazte elebidunen kopuruan ere alde handia dago lurralde batetik bestera. Euskaraz nahiz gaztelaniaz mintzatzen diren gazte gehienak Gipuzkoan daude. 26

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020 Hala ere, euskara ezagutzeari eta euskaraz mintzatzeari buruzko datuak ez datoz bat. Hau da, euskaraz dakiten gazteen %62 gaztelaniaz edo, euskaraz baino, gaztelaniaz aritzen da etxean; eta gazte horien %53 gaztelaniaz aritzen da lagunekin. Atzerriko hizkuntzei dagokienez, ingelesez "oso ondo" edo "nahiko ondo" hitz egiteko gai dela adierazi du EAEko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen ia erdiak (%48,3k). Halaxe dakar, bederen, berriki egindako inkesta batek 10 . Bestetik, gazteek gehien hitz egiten duten atzerriko bigarren hizkuntza frantsesa da (gazteen %5,1ek hitz egiten baitu). Lehen aipatutako inkesta horren arabera, halaber, hizkuntzak ikastera edo hizkuntzamaila hobetzera joan izan da noizbait atzerrira EAEko gazteen lautik bat (%25,8); ikasketengatik edota ikastetxeko nahiz unibertsitateko ikasle-trukeak direla eta joan da atzerrira EAEko gazteen %17,2; lanera, praktiketan edo ikerketa-lanak egitera joan da gazteen %8,8; azkenik, boluntario moduan, garapenaren aldeko elkarlanean, edota lan-eremuetan parte hartzera joan da EAEko gazteen %2,5. 2010-2011 ikasturtean, esaterako, Erasmus beka jaso zuten EAEko unibertsitateetako 1.375 ikaslek. Erasmus edo Leonardo beken bidez, gainera, atzerriko lantokietan egin zituzten praktikak 2009-2010 ikasturtean Lanbide Heziketan graduatutako edota Lanbide Heziketa egiten ari ziren 892 gaztek (ikasturte horretako Lanbide Heziketako praktika guztien %10 da). Beste herrialde batera joateko prestasunari dagokionez, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen %15,7k atzerrira joateko asmoa du 2011n, hizkuntzak ikasi edota dakiena hobetzeko. Gazteen %3,6, ordea, beste era bateko ikasketak egiteko edota ikastetxeko nahiz unibertsitateko ikasle-trukeen bidez joango da atzerrira. Oraintsu edo geroxeago atzerrira joateko asmoa dutenetatik, atzerrira, aukera izanez gero, ikasten joango litzatekeela dio EAEko gazteen %60,3k; %65,1 lanera joateko prest legoke; eta %55,9 boluntario moduan, garapenaren aldeko elkarlanean, edota lan-eremuetan parte hartzera. Ondorioak Hezkuntzaren alorrean eragina duten aldagaiak azterturik, gazteen azken urteotako errealitatearen ezaugarriak ondoko hauek direla ondorioztatu dugu: - Lehen baino iritzi hobea dute gazteek hezkuntza-sistemari buruz, bai eta Lanbide Heziketari buruz ere. - Eskolatze-tasak eta prestakuntza-maila bere horretan mantendu dira, eta espainiar estatuko onenak dira. Hala eta guztiz ere, derrigorrezko bigarren hezkuntzaren ondoko ikasketak amaitu dituzten 20 eta 24 urte bitarteko gazteen ehunekoak ez du betetzen Europar Batasunak proposatutako helburua (%85). 27

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

Hala ere, euskara ezagutzeari eta euskaraz mintzatzeari buruzko datuak ez datoz bat.

Hau da, euskaraz dakiten gazteen %62 gaztelaniaz edo, euskaraz baino, gaztelaniaz

aritzen da etxean; eta gazte horien %53 gaztelaniaz aritzen da lagunekin.

Atzerriko hizkuntzei dagokienez, ingelesez "oso ondo" edo "nahiko ondo" hitz egiteko

gai dela adierazi du EAEko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen ia erdiak (%48,3k). Halaxe

dakar, bederen, berriki egindako inkesta batek 10 . Bestetik, gazteek gehien hitz egiten

duten atzerriko bigarren hizkuntza frantsesa da (gazteen %5,1ek hitz egiten baitu).

Lehen aipatutako inkesta horren arabera, halaber, hizkuntzak ikastera edo hizkuntzamaila

hobetzera joan izan da noizbait atzerrira EAEko gazteen lautik bat (%25,8);

ikasketengatik edota ikastetxeko nahiz unibertsitateko ikasle-trukeak direla eta joan da

atzerrira EAEko gazteen %17,2; lanera, praktiketan edo ikerketa-lanak egitera joan da

gazteen %8,8; azkenik, boluntario moduan, garapenaren aldeko elkarlanean, edota

lan-eremuetan parte hartzera joan da EAEko gazteen %2,5.

2010-2011 ikasturtean, esaterako, Erasmus beka jaso zuten EAEko unibertsitateetako

1.375 ikaslek. Erasmus edo Leonardo beken bidez, gainera, atzerriko lantokietan egin

zituzten praktikak 2009-2010 ikasturtean Lanbide Heziketan graduatutako edota

Lanbide Heziketa egiten ari ziren 892 gaztek (ikasturte horretako Lanbide Heziketako

praktika guztien %10 da).

Beste herrialde batera joateko prestasunari dagokionez, 15 eta 29 urte bitarteko

gazteen %15,7k atzerrira joateko asmoa du 2011n, hizkuntzak ikasi edota dakiena

hobetzeko. Gazteen %3,6, ordea, beste era bateko ikasketak egiteko edota ikastetxeko

nahiz unibertsitateko ikasle-trukeen bidez joango da atzerrira. Oraintsu edo geroxeago

atzerrira joateko asmoa dutenetatik, atzerrira, aukera izanez gero, ikasten joango

litzatekeela dio EAEko gazteen %60,3k; %65,1 lanera joateko prest legoke; eta %55,9

boluntario moduan, garapenaren aldeko elkarlanean, edota lan-eremuetan parte

hartzera.

Ondorioak

Hezkuntzaren alorrean eragina duten aldagaiak azterturik, gazteen azken urteotako

errealitatearen ezaugarriak ondoko hauek direla ondorioztatu dugu:

- Lehen baino iritzi hobea dute gazteek hezkuntza-sistemari buruz, bai eta Lanbide

Heziketari buruz ere.

- Eskolatze-tasak eta prestakuntza-maila bere horretan mantendu dira, eta espainiar

estatuko onenak dira. Hala eta guztiz ere, derrigorrezko bigarren hezkuntzaren

ondoko ikasketak amaitu dituzten 20 eta 24 urte bitarteko gazteen ehunekoak ez

du betetzen Europar Batasunak proposatutako helburua (%85).

27

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!