18.10.2013 Views

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

Bestetik, gazteen hezkuntza-ibilbideak pixkanaka-pixkanaka dibertsifikatu dira azken

urteotan. Lehen, norabide bakarreko harreman lineala zegoen hezkuntza-munduaren

eta lan-munduaren artean. Orain, ordea, hainbat aukera daude: joan eta etor gaitezke;

sartu eta irten, etenik gabe. Beraz, lehen aipatutako linealtasun hori hautsi egin da.

Azken urteotan, gainera, jokabide etenak izan dira gazteen ibilbideetan. Horren

ondorioz, erronka berriak sortu dira gazteria-politiketan. Egoera horren aurrean egoki

erantzun ahal izateko, errealitate berriak kontuan hartu eta funtzionamendu-irizpide

berriak ezarri beharko dituzte gazteria-politikek.

Jakintza teorikoak iristeaz gain, hezkuntzaren bidez lantzen dira, baita ere, pertsonak

guztiz garatzeko bide ematen duten trebetasunak eta jarrerak, hau da: jakitea, egiten

jakitea, eta izaten jakitea. Jarrera eta balio horiei dagokienez, gazteen artean

herritartasun askea eta ingurunearekiko konpromisoa sustatzeko balio du hezkuntzak.

Bestetik, gazteen trebetasunekin eta jarrerekin lotura duten gaitasunetako asko

eskolatik kanpo lantzen dira, artean: ohitura osasungarriak, berdintasunezko

harremanak, jarrera iraunkorrak, elkartasuna, herritartasuna, parte-hartzea, eta abar.

Hortaz, eskolak baino eragin sozializatzaile handiagoa izango dute hezkuntzako beste

eragile batzuek.

Horregatik, koordinatu egin behar dira hezkuntzan parte hartzen duten, eragin

sozializatzailea duten eta pertsonen banakako nahiz taldeko nortasuna eratzen

laguntzen duten eragile nahiz dimentsio guztiak.

Hortaz, hiru hezkuntza-mota bereiz daitezke: hezkuntza formala (ikastetxea, familiak

eta ikasleak); formala ez den hezkuntza (elkarteak eta hezkuntza-zerbitzuak); eta

hezkuntza informala (hedabideak, IKTak, herritarrak, berdinkideen taldea, eta abar).

Beraz, hiru hezkuntza-mota horietako neurriak, esparruak eta eragileak kontuan hartu

beharko ditugu hezkuntzaren arloko gazteria-politikak proposatzean.

Gazteen artean gehien zabaldutako jarreretako batzuk gatazkatsu izan daitezke.

Gazteek, adibidez, tolerantziarik eza agertzen dute zenbait talderekiko; immigranteak

baztertzen dituzte; eta lehen baino gutxiago arduratzen dira taldeko auzi edota auzi

publikoetaz 9 .

Euskarari dagokionez, azken urteotan etenik gabe egin du gora 16 eta 24 urte

bitarteko gazte elebidunen kopuruak. 2006an, esaterako, EAEko gazteen hamarretik

sei elebidun ziren; duela hamar urte, ordea, gazteen lautik bat mintzo zen Erkidegoko

bi hizkuntza ofizialetan. Era berean, gazteen lautik batek dio elebiduna izan ez arren

"ondo edo oso ondo ulertzen duela" euskaraz. Datuok oinarri, beraz, baiezta daiteke

Euskadiko gazteen bostetik lauk euskaraz ondo dakitela.

Gazte elebidunen kopuruan ere alde handia dago lurralde batetik bestera. Euskaraz

nahiz gaztelaniaz mintzatzen diren gazte gehienak Gipuzkoan daude.

26

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!