18.10.2013 Views

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

da 20 eta 29 urte bitarteko gazteetatik lanbide eta unibertsitate ikasketak dituztenen

kopurua.

Zientzia eta teknologiaren alorreko espezializazio-ikasketei dagokienez 7 , zientzian,

matematikan edo teknologian hirugarren mailako titulazioa duten (hots, goi-mailako

lanbide-heziketa, diplomatura, lizentziatura, masterra edo doktoretza duten) 20 eta 29

urte bitarteko EAEko herritarren tasa %27,2koa izan zen 2007an. Tasa hori askoz

handiagoa da Estatuko batez bestekoa (%11,2) eta EBko 27 herrialdeetako bataz

bestekoa (%13,4) baino. Bestetik, goi-mailako lanbide-heziketako ikasketak egin

dituzte, matematikan eta teknologian graduatutako gehienak; horiek baino gutxiago

izan baitira diplomatura-, lizentziatura- eta graduondoko-ikasketak egin dituztenak.

Hortaz, ikerkuntza are gehiago sustatu beharra dagoela ondorioztatu du Irakaskuntza

Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak. Aurreko aldagaian gertatu bezalaxe,

honetan ere alde handia dago gizon eta emakume gazteen artean: graduatuen %38,1

gizonezko dira; emakumezko, aldiz, %15,8. EBk ezarritako helburuetako bat da, beraz,

Europako herrialde guztietan hauteman daitekeen gizonen eta emakumeen arteko

desoreka murriztea.

Ondorio harrigarriak aterako ditugu, baita ere, EAEko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen

gizarte-klasea aztertzen badugu 8 . Derrigorrezko ikasketen ondokoak egin dituzten

pertsonei dagokienez, alde handia dago behe-klaseko eta goi-klaseko gazteen artean.

Bestalde, goi-klaseko gazteek eta behe-klasekoek oso bestelako ikasketak aukeratu ohi

dituzte. Adibidez: lanbide-heziketaren alde egiten duten gazteen kopurua askoz

handiagoa da behe-klasekoetan goi-klasekoetan. Gainera, unibertsitate-ikasketak

dituzten behe-klaseko gazteen kopurua ez da iristen unibertsitate-ikasketak dituzten

goi-klaseko gazteenen erdira ere.

Ikuspegi horretatik, gazteen bizi-ibilbideak eta bizi-proiektuak garatzeko aukerak

baldintzatzen dituen elementua da hezkuntza. Esan genezake, baita ere, hezkuntzaren

bidez mantendu eta handitu egiten direla sexu, lurralde, herriaren tamaina, gizarteklase,

eta abarrengatiko desberdintasun sozialak. Hortaz, gogoan izan beharko genuke

gizarte-aukerak sortzeko tresna izan daitekeela hezkuntza. Horretarako, klaseen arteko

oinarrizko desberdintasunak kontuan izan beharko genituzke eta, desberdintasun

horiek direna baino handiago izan daitezela galarazteko asmoz, baliabide teknikoak,

ekonomikoak eta sozialak txertatu beharko genituzke.

Azken urteotan, atzerriko herritarren kopuruak gora egin du gure gizartean; ondorioz,

baita ikasle atzerritarren kopuruak ere. Hortaz, ohikoez bestelako etnia eta kulturetako

ikasle andana dituzte irakasleek. Ikasleok, askotan, harrera-gizarteko hizkuntzaz

bestelakoa darabilte.

Faktore berri horren eraginez, premiazko hainbat behar sortu dira: ikasle atzerritarren

premiak asetzea; hezitzaileei eta ikastetxeei laguntzea; hezitzaile nahiz ikastetxeak

baliabide pedagogikoz, langilez, materialez eta abarrez janztea; ikasgelan kulturaartekotasuna

lantzea; eta abar.

25

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!