18.10.2013 Views

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

3.4.2. Faseak

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

Legegintzaldiko erakunde-planei dagozkien urteroko programazioaren betetzemailaren

ebaluazioak eta amaierako ebaluazioak nahiz Gazteen Euskal Behatokiak eta

beste erakunde batzuek gazteen egoera ezagutzeko egiten dituen ikerketek eta

azterlanek eskaintzen duten etengabeko jarraipenaz gain, zehaztu beharra dago III.

Gazte Plana 2020ren tarteko zein amaierako berrikusketak gauzatzeko erabiliko den

ebaluazio-metodologia.

a) Tarteko ebaluazioa

Tarteko ebaluazioa gazteen gizarte-egoeran nahiz emantzipatzeko aukeretan eragiteko

III. Gazte Plana 2020k duen ahalmena aztertzean datza. Horretarako, Planaren 25

helburu estrategikoen lortze-maila aztertuko da, Gazteei buruzko Adierazleen

Multzoan ezarritako oinarrizko 29 adierazleak eguneratuta. Oinarrizko adierazleen

azterketa, gainera, adierazle-sorta zabalago baten jarraipenarekin osatuko da. Esparruplaneko

helburu estrategikoen egoeraren berri emango digu adierazle-sorta zabalago

horren azterketak, eta gazteen egoeraren diagnostiko osoa eskainiko.

III. Gazte Plana 2020ean edozein arlo estrategikotan aurreikusitakoari egokitzen ez

zaizkion alderdiak aldatzeko eta moldatzeko abiapuntua izango da tarteko ebaluazioa.

Hartara, legegintzaldiko erakunde-planak berbideratu eta bertaxutu ahal izango dira,

Euskadiko gazteen premietan eta eskarietan gauza litezkeen aldaketetara moldatzeko

malgutasuna oinarri hartuta.

Bidezkoa da esatea sartuko diren aldaketak zehaztasunez baloratu beharko direla,

batez ere III. Gazte Plana 2020ren egituran (ardatzak, areak, helburu estrategikoak,

helburuak) eragina duten alderdietan sartuko liratekeenak, III. Gazte Planaren

bideragarritasunean nahi ez diren ondorioak izan ditzaketen edo, indarraldia amaitu

eta gero, ebaluazioa oztopa dezaketen desorekak ekiditeko.

b) Amaierako ebaluazioa

Esparru-planaren amaierako ebaluazioak gazteen gizarte-egoeran nahiz jarreretan,

azturetan edo jokaeretan egondako aldakuntzak aztertuko ditu. Hartara, aurretiazko

diagnostikoko egoera —plana ezartzeko oinarria— esparru-planaren indarraldiaren

amaierakoarekin alderatuko da.

Ebaluazio hori, eraginaren ebaluaziotzat jotzen dena, adierazleen eta ezarritako 25

helburu estrategikoen arteko kontrastean funtsatuko da. Ebaluazioa gazteen egoerari

buruz agiri honen III. atalean eskaintzen den datu-kopuru handiari esker aberastuko

da.

Gazteriaren arloan egin beharreko esku-hartzeetarako orientazioa izango dira, bai

esparru-planaren amaierako ebaluazioa, bai bertako ondorioak eta gomendioak ere.

20

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!