18.10.2013 Views

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

3.4. EBALUAZIO METODOLOGIA

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

III. Gazte Plana 2020ren ebaluazioari buruz ari garenean, aintzat hartu behar dira

politika publikoen eta gizartearen errealitatearen artean kausalitate zuzena ezartzeko

zailtasunak.

Besteak beste, gizarte-aldaketaren prozesuen konplexutasunak eta kausa anitzek

dakarte zailtasuna. Hori dela-eta, oso zaila da neurtzen zein heinetan lagundu duen

politika publiko jakin batek biztanleen bizi-baldintzak hobetzen; izan ere, oraindik ere,

erronka handia da gizarte-politiken ebaluazioan eragina neurtzea.

Hala ere, garatutako politikaren eta denboraren poderioz burutzen diren gizartealdaketen

artean kausalitate zuzenak ezartzeak dituen zailtasunez aparte, beharrezkoa

da politika publikoak gizartean eta pertsonen bizi-baldintzetan aldaketa jakinak

eragiteko duen egokitasuna ebaluatzen lagunduko digun analisi-maila bat ezartzea.

3.4.1. Ebaluazio-mailak

a) Analisiaren lehenbiziko maila III. Gazte Planaren 25 helburu estrategikoak

ebaluatzearekin lotuta dago. Hartara, planaren indarraldian lortu beharreko

konpromisoak dira helburu estrategiko horiek. Helburuen jarraipena eta ebaluazioa

izan behar da gazteen egoeraren bilakaera aztertzeko nahiz Planaren bi ebaluazioikusmugetan

(tarteko ebaluazioan eta amaierako ebaluazioan) ezarri diren mugarribalioak

zer neurritan erdietsi diren jakiteko tresna. Azterketa horri esker, helburuen

eta hautatutako adierazleen egokitasuna ere egiaztatu ahal izango da. Posible denean,

adierazleen bilakaeraren etengabeko jarraipena egingo da.

b) Azterketaren bigarren maila III. Gazte Plana 2020ren xedea betetzeko jardun- eta

aurrerapen-maila da. Hartara, xedea betetzeaz harago, edo, hain zuzen ere, betetze

hori neurtu ahal izateko, beharrezkoa da helburu horietarako bidean lagunduko

diguten elementuak aztertzea.

c) Hori dela-eta, tarteko ebaluazioaren hirugarren maila III. Gazte Plana 2020ren

lehentasunezko erronkak eta helburu estrategikoak aztertzean datza. Ikusi beharko

da nola laguntzen duten mahairatutako helburu estrategikoek gazteen emantzipazioaukerak

eta bizi-kalitatea hobetzen.

Hiru azterketa-maila horiek, gazteen egoera aztertzeko bestelako agiri batzuekin

konbinatuta (lau urtean behingo Euskadiko gazteak txostena eta gazteen egoerari

buruzko adierazleen sistema, kasu, biak ala biak Gazteen Euskal Behatokiak burutuak),

bidea eman behar dute, batetik, Euskadiko gazteen egoera aztertzeko eta, bestetik, III.

Gazte Plana 2020k bilakaera horretan izan duen eragina.

19

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!