18.10.2013 Views

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

agentziak), politikaren, sindikatuen eta enpresaren arloko ordezkariekin zuzenean lan

egiteko asmoz.

Jasotako ekarpenak —Gazteaukeran argitaratuak— aztertu eta sartu ondoren, Gazteen

Euskal Behatokiak III. Gazte Planaren xedeen eta adierazleen proposamena egin zuen

2011ko lehen hiletan, II. Gazte Planaren amaierako ebaluazioko gomendioetako bati

jarraiki. Amaierako testua Eusko Jaurlaritzako sail guztiei bidali zitzaien, eta horrelaxe

sortu zen hirugarren zirriborroa.

Azkenik, Jaurlaritzaren Kontseiluak Gazteriaren Euskal Legearen Proiektua onartu

zuenez geroztik, hain zuzen ere, 2011ko urriaren 7an, foru-aldundientzako kontsultafasea

hasi zen, bai eta EUDEL eta EGK-Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarentzako

bigarren ekarpen-bilketa ere, denak ere hirugarren zirriborroaren gainekoak. Fase hori

2012ko urtarrilaren 13an amaitu zen. Jarraian, EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020REN

marko orokorra definitzen duen agiri honen proposamenari behin betiko idazketa

eman zaio, barne-tramitazioari ekite eta, azkenik, Eusko Jaurlaritzak onartu eta gero,

Eusko Legebiltzarrera igortze aldera.

Leheneste estrategikoa

Planaren erronkak adostu eta gero, Planaren indarraldian aintzat hartu beharreko

lehentasunak ezarri dira. Hartara, helburu estrategikoak eta esku-hartze ildoak ezarri

dira; gizarte-eragile nahiz erakunde eskudunek garatu beharko dituzte, proposamen

adostutik eta eragile bakoitzaren konpromisotik abiatuta.

2.2. GAZTE KONTZEPTUA

Gazteria mugatu nahi denean, adinaren bitartez egin ohi da. Gazteriaren Euskal

Legearen aurreproiektuak erabiltzen duen adin-tartea 12 eta 30 urte bitartekoa da.

Gazteriaren konplexutasuna eta politiken aniztasuna dela-eta, adin-mugak irekiak izan

beharko direla aurreikusten da bertan.

Hori dela-eta, eta baldintza beretan, 12 eta 30 urte bitarteko erreferentziari eutsiko

dio III. GAZTE PLANA 2020k. Hala ere, praktikan, definizio hori esku-hartze premietara

hobekien egokituko den adin-mugetara zehaztuko da politika bakoitzaren baitan.

2.3. IKUSPEGIA

Etorkizuneko egoera adierazten du ikuspegiak, III. GAZTE PLANA 2020k heltzea nahi

duen helmugako egoera, bere existentzia baldintzatu eta justifikatu egiten duena.

Ikuspegi hori honela adieraz daiteke:

13

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!