III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

gazteaukera.euskadi.net
from gazteaukera.euskadi.net More from this publisher
18.10.2013 Views

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020 gazteek zer arrazoi ematen dituzten garraiobide publikoa ez erabiltzeko. Gazte horietako gehienak, hau da, bi heren norbere ibilgailuan doa "erosoago" suertatzen zaiolako; lautik bat, berriz, garraiobide publikoak "motelak" iruditzen zaizkiolako; eta %6 "ordutegiak egokiak ez direlako". Asteburuetako joan-etorriei dagokienez, Euskadiko gazteen erdia bere udalerritik kanpo doa lagunekin asteburuan. Norberaren edo beste norbaiten autoan joan ohi dira gazte gehienak udalerritik kanpo. Nabarmendu beharra dago, hala ere, leku batetik bestera joateko ibilgailu propioa duten gazte gehienek ez dutela hura erabiltzen gauez parrandan ateratzen direnean. Asteburuetan autoz ibiltzen dira, nagusiki, gizonezkoak, Araba eta Gipuzkoarrak, eta gazteetan zaharrenak (hots, 25 eta 29 urte bitarteko gazteak). Bizkaiko gazte gehienek, ordea, metroa hartzen dute asteburuetan; norberaren edo beste norbaiten autoa baino gehiago. Astelehenetik ostegunera ez bezala, jende andana biltzen den lekuetara joan ohi dira gazteak asteburuetan, hau da, Euskadiko hiriburuetako merkatalgune handietara, hiriguneetara, eta alde zaharretara. Merkatalguneetara doazen gazte ia guztiak autoz doaz. Hala ere, Euskadiko hiru hiriburuetara joateko hainbat garraiobide erabiltzen dituzte gazteek. Horietan garraiobide publikoak dira nagusi. Goazen, bada, hiriburuetara joateko garraiobideen datuak ikustera: Bilbon, esaterako, metroa da gehien erabiltzen den garraiobidea; haren ondotik dira, hurrenez hurren, autoa eta oinez joatea. Donostia hirigunera joateko, berriz, gazteen heren batek autoa erabiltzen du. Autoaren ondotik erabilienak hiri-busa eta aldiriko trena dira. Arabako hiriburuan, azkenik, oinez ibiltzen dira gazte gehienak (hirutik bi). Mintzagai ditugun joan etorriek, bestetik, hainbat arazo sortzen dituzte asteburuetan nahiz astean barrena. Gazteen 10etik 7k uste du trafikoa arazo larria dela Euskadin. Iritzi horri eusten diote, gehienbat, Gipuzkoa eta Bizkaiko gazteek eta 20 urtetik gorako pertsonek. Ingurumen-arazoei dagokienez, poluzioarekin eta errepideetan ibilgailu gehiegi egotearen ondorioz sortzen den poluzioarekin daude arduratuta gazteak. Hala ere, desberdintasunak daude taldeen artean. Emakumezkoak, esaterako, mutilak baino kezkatuago daude ingurumenarekin. Gidatzen duten gazteetatik, azkenik, ingurumena zaintzeko asmoz autoa etxean uzteko prest dauden gehienak emakumezkoak dira. Ondorioak 110

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020 - EAEko garraiobideen ezaugarriak ondoko hauek dira: errepidetik ibiltzen diren ibilgailuen kopuruak gora egin du oro har; gero eta ibilgailu gehiago dago; gero eta lur-eremu handiagoa erabiltzen da ibilgailuen azpiegituretarako; ezin dira konpondu ez zirkulazioaren beharrak, ez auto-ilaren gorakada, ezta errepidean ibilgailu gehiegi ibiltzearen ondorioz sortutako arazoak ere. - Gidatzeko baimena dute gazteen hamarretik sei, eta ibilgailu propioa dute gazteen hamarretik lauk (autoa, gehienbat). - Hurrenez hurren, gazteak nagusiki honela mugitzen dira leku batetik bestera astean barrena: oinez, garraiobide publikoen bidez, eta norberaren ibilgailuan. - Egunero leku batetik bestera joateko arrazoiei dagokienez, gazteen erdia baino gehiago ikastera doa egunero (%57,1). Gazteen heren bat baino gehiago, berriz, lanera doa (%37,5). - Ikastera joaten direnetako asko —gehienak ez, asko baizik– oinez doa. Ikastetxera hiriarteko autobusean edo itundutako eskola-autobusean eta oinez doazen gazteen kopurua berdintsuak dira. Bestetik, lanera doazen gazteen hamarretik sei autoan doa. - Arrazoiak bazter utzita, astero egiten diren joan-etorriak aztertuz gero konturatuko gara EAEko herritar guztiek baino gehiago erabiltzen dituztela gazteek garraiobide publikoak eta taldeko garraiobideak (azken multzo horren barruan leudeke autoan elkarrekin doazen gazteak). Txirrinduaz joaten diren gazteen ehunekoa (%18,3) handiagoa da herritar guztien batez bestekoa baino (%6,5). - Norberaren autoan doazen gehienak gizonezkoak dira. Gipuzkoako gazteak dira guztietan autoa gehien erabiltzen dutenak; zenbat eta zaharrago, orduan eta gehiago. Erosotasunagatik eta azkartasunagatik baztertzen dituzte garraio publikoak autoan edo motorrean ibiltzen direnak. - Asteburuetan, berriz, bere udalerritik kanpo doa Euskadiko gazteen erdia; autoz, gehienbat. Hala ere, leku batetik bestera joateko ibilgailu propioa duten gazte gehienek ez dute hura erabiltzen gauez parrandara ateratzen direnean. - Euskadin trafikoarekin den arazoa larria dela uste dute gazte askok. Gidabaimena duten gazte gehienak prest leudeke, ingurumenaren mesedean, garraiobide pribatuak bazter utzi eta, haien lekuan, garraiobide publikoak erabiltzeko; betiere, aukerako garraiobide publikoa erabiltzeko aukerarik izango balute. Beharrak Mugikortasunari buruzko diagnostiko labur horren bidez, ondoko behar hauek hauteman ditugu: 111

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

gazteek zer arrazoi ematen dituzten garraiobide publikoa ez erabiltzeko. Gazte

horietako gehienak, hau da, bi heren norbere ibilgailuan doa "erosoago" suertatzen

zaiolako; lautik bat, berriz, garraiobide publikoak "motelak" iruditzen zaizkiolako; eta

%6 "ordutegiak egokiak ez direlako".

Asteburuetako joan-etorriei dagokienez, Euskadiko gazteen erdia bere udalerritik

kanpo doa lagunekin asteburuan. Norberaren edo beste norbaiten autoan joan ohi

dira gazte gehienak udalerritik kanpo. Nabarmendu beharra dago, hala ere, leku

batetik bestera joateko ibilgailu propioa duten gazte gehienek ez dutela hura

erabiltzen gauez parrandan ateratzen direnean.

Asteburuetan autoz ibiltzen dira, nagusiki, gizonezkoak, Araba eta Gipuzkoarrak, eta

gazteetan zaharrenak (hots, 25 eta 29 urte bitarteko gazteak).

Bizkaiko gazte gehienek, ordea, metroa hartzen dute asteburuetan; norberaren edo

beste norbaiten autoa baino gehiago.

Astelehenetik ostegunera ez bezala, jende andana biltzen den lekuetara joan ohi dira

gazteak asteburuetan, hau da, Euskadiko hiriburuetako merkatalgune handietara,

hiriguneetara, eta alde zaharretara.

Merkatalguneetara doazen gazte ia guztiak autoz doaz.

Hala ere, Euskadiko hiru hiriburuetara joateko hainbat garraiobide erabiltzen dituzte

gazteek. Horietan garraiobide publikoak dira nagusi. Goazen, bada, hiriburuetara

joateko garraiobideen datuak ikustera: Bilbon, esaterako, metroa da gehien erabiltzen

den garraiobidea; haren ondotik dira, hurrenez hurren, autoa eta oinez joatea.

Donostia hirigunera joateko, berriz, gazteen heren batek autoa erabiltzen du. Autoaren

ondotik erabilienak hiri-busa eta aldiriko trena dira. Arabako hiriburuan, azkenik, oinez

ibiltzen dira gazte gehienak (hirutik bi).

Mintzagai ditugun joan etorriek, bestetik, hainbat arazo sortzen dituzte asteburuetan

nahiz astean barrena. Gazteen 10etik 7k uste du trafikoa arazo larria dela Euskadin.

Iritzi horri eusten diote, gehienbat, Gipuzkoa eta Bizkaiko gazteek eta 20 urtetik gorako

pertsonek.

Ingurumen-arazoei dagokienez, poluzioarekin eta errepideetan ibilgailu gehiegi

egotearen ondorioz sortzen den poluzioarekin daude arduratuta gazteak. Hala ere,

desberdintasunak daude taldeen artean. Emakumezkoak, esaterako, mutilak baino

kezkatuago daude ingurumenarekin. Gidatzen duten gazteetatik, azkenik, ingurumena

zaintzeko asmoz autoa etxean uzteko prest dauden gehienak emakumezkoak dira.

Ondorioak

110

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!