18.10.2013 Views

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

2. EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020REN FUNTSA

2.1. III. GAZTE PLANAREN ABIAPUNTUA ETA EZAUGARRIAK

Aldaketa bereziki barneratzen duen kolektiboa da gazteena, eta gizarte-eraldaketek

eragina dute euren bizi-baldintzetan, balioetan eta jarreretan. Gaur egungo

testuinguruan, krisialdi ekonomikoaren ondorioak bortizkien pairatzen dituzte, hain

zuzen ere. Beraz, ziklo ekonomikoaren gorabeheren aurrean ahulago direla aintzat

harturik, arreta berezia jarri behar da Euskadiko gazteen emantzipazio-aukeren

hobekuntzan.

Gazte-politikak gizarte-egoera aldakorrari egokitzeaz gain, gazte-politikek politika

publikoen baitan duten garrantzia aldarrikatu nahi du III. GAZTE PLANA 2020k:

norbanakoak bizitza osoari aurre egiteko trebetasunak, tresnak eta baliabideak

eskuratzen ditu gaztaroan.

Familiarengandik emantzipatu ere garai horretan emantzipatzen diraa, adiera

zabalean. Hori dela-eta, aukerak sortzeko aroa da, gizarte-mugikortasuneko ibilbideak

eraikitzen direnekoa. Politika publikoen ikuspuntutik, bizi-zikloaren une hori

desberdintasunak erreproduzitzearen aurka borrokatzeko aukera da gaztaroa.

Gazte-politiken ahalmen hori ez da denbora luzez aitortu; aitzitik, politikok

periferikotzat jo izan dira. Beharrezkoa da askotariko eragileek gazte-politiken

eraldatze-ahalmena aitortzea eta esku-hartze publikoen artean funtsezkotzat jotzea.

Beraz, gizartea egun inoiz baino ziurgabeagoa, konplexuagoa eta dinamikoagoa bada

ere, horrek ez du III. GAZTE PLANA 2020 zentzuz husten; aitzitik, bere existentzia

justifikatu egiten du, batez ere, gazteengan eragiteko eraldatze-ahalmen horri esker.

Euskadiko gazte-politiken datozen urteetarako bidai orria den aldetik, benetako

aukera-berdintasunaren eta gazteek euren bizitzak autonomiaz zein askatasunez

garatzearen aldeko lanean –etorkizuneko gizartearen oinarri- politika publikoek duten

egitekoa hobetu eta areagotzeko ekintzak nahiz neurriak txertatzen lagundu nahi du

III. GAZTE PLANA 2020k.

Estrategia hori garatzea gazteriaren arloan diharduten erakunde eta eragile guztiei

dagokie, bakoitzak bere eskumenari helduta. Beraz, erakundeek baterako

erantzukizuna dute Euskadiko gazteentzat errealitate berria lortzeko lanean. Hain

zuzen ere, eragile guztien jardun koordinatu eta sendoaren bidez baino ez gara izango

gai erantzunak eta aldaketarako aukerak sortzeko.

Zeharkako, sail arteko eta erakunde arteko plana

III. GAZTE PLANA 2020k Gazte Planak gazteen errealitateari ikuspegi globaletik heltzen

dio, errealitate horren dimentsio anitzak elkarren osagarri hautemanda: lan-egoera,

11

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!