III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

gazteaukera.euskadi.net
from gazteaukera.euskadi.net More from this publisher
18.10.2013 Views

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020 - Oinez doaz gazte gehienak leku batetik bestera. Gazteen hamarretik ia bederatzi oinez joan eta etortzen dira; gazteen %51,5ek garraiobide publikoak erabiltzen ditu; eta %48,1ek autoa. - Oinezkoetan, ia ez da alderik generoen, lurraldeen, edo adinen artean. - Hala eta guztiz ere, hiru aldagai horiek aztertzen baditugu leku batetik bestera joateko gazteek gehien erabiltzen dituzten motordun bi ibilgailuetan hainbat desberdintasun nabariko ditugu batzuen eta besteen artean. Esaterako, emakume baino mutil gehiagok hartzen du autoa egunero leku batetik bestera joateko. Emakumeek, beren aldetik, mutilek baino gehiago erabiltzen dituzte garraiobide publikoak. - Lurralde historikoei dagokienez, Gipuzkoako gazteak dira guztietan autoa gehien erabiltzen dutenak; Gipuzkoako gazteen hamarretik ia seik autoa erabiltzen baitu egunero. Bizkaiko gazteak dira guztietan autoa gutxien eta garraiobide publikoak gehien erabiltzen dituztenak. Hala ere, Gipuzkoako gazteek askoz kilometro gehiago egiten dituzte garraiobide publikoetan Bizkaikoek eta Arabakoek baino. - Bestetik, zenbat eta zaharrago izan orduan eta gehiago erabiltzen dute gazteek autoa leku batetik bestera joateko. Zenbat eta zaharrago, beraz, orduan eta gazte gehiago mugitzen da ibilgailu bidez, eta orduan eta kilometro gehiago egiten ditu egunero. Jarraian azalduko ditugu gazteek leku batetik bestera mugitzeko 2007an izan zituzten arrazoiak: Egunero leku batetik bestera mugitzen diren gazteen erdia baino gehiago ikastera doa (%57,1); eta heren bat baino gehiago lanera (%37,5). Hala ere, egunero egiten diren kilometro gehienak lanera doazenek egiten dituzte. - Antzerakoa da lanera joan-etorriak egiten dituzten emakumeen eta gizonen kopurua. Hala ere, emakumezkoek baino askoz kilometro gehiago egiten dituzte gizonezkoek lanera joateko. Hiru lurraldeetan, halaber, antzeko kilometroak egiten dituzte gazteek lanera joateko. Arabako gazteek, hala ere, gainerako lurraldeetakoek baino kilometro gutxiago egiten dituzte egunero lanera joateko. - Zenbat eta zaharrago izan, orduan eta kilometro gehiago egiten dituzte gazteek lanera joateko; eta gero eta kilometro gehiago egiten dituzte egunero lanera joateko. - Ikastera doazen gazteei dagokienez, hiru lurraldeetatik Gipuzkoako gazteak dira ikastera joateko gutxien mugitzen direnak. Hala ere, ikastera doazen Gipuzkoako gazteek gainerako lurraldeetakoek baino kilometro gehiago egiten dituzte. - Adinak, azkenik, eragin handia du ikasketengatiko joan-etorrien gain. Hau da, zenbat eta zaharrago orduan eta gazte gutxiago mugitzen da egunero ikastera joateko; eta orduan eta kilometro gehiago egiten dituzte egunero. 108

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020 Aztertuko dugu, baita ere, gazteak lantokira edo ikastetxera nola doazen; eta leku horietara joateko zer garraiobide erabiltzen duten. Jarraian, beraz, aldagai horri buruzko daturik garrantzitsuenak aipatuko ditugu: - Ikastetxera oinez joatea da gehien egiten den hautua: ikasten ari diren gazteen lautik bat (%24,3) oinez doa ikastetxera. - Lanera joateko gehien baliatzen diren moduetan bigarren da oinez joatea da. Oinez doaz lanera, gehien bat, emakumeak, Arabako gazteak, eta 25 urtetik beherakoak. Hala eta guztiz ere, lanean dauden gazteetatik lanera oinez doazenen ehunekoa (%14,8) askoz txikiagoa da lanean diren herritar guztietatik lanera oinez doazenena baino (%26,7) 98 . - Norberaren edo beste norbaiten autoan doaz lanera Euskadiko gazte gehienak: Gazteen ia %60 autoz doa lanera. Autoz doaz lanera, gehienbat, mutilak, Gipuzkoako gazteak, eta gazteetan zaharrenak. Lanera autoz joateko ohitura dute gateek (%59); herritar guztiek baino are handiagoa (%48). - Gainerakoek baino askoz gehiago erabiltzen dituzte emakume gazteek eta Bizkaiko gazteek garraiobide publikoak lanera joateko. - Ikastera joateko orduan, gainerako lurraldeetan baino gehiago erabiltzen dituzte Bizkaian taldeko garraiobideak –pribatuak nahiz publikoak–. Orain aztertu egingo dugu astean zenbatetan erabiltzen dituzten gazteek hainbat garraiobide 99 . Goiko atalean ikusi ditugun antzeko joerak izango ditugu honetan ere. Hala eta guztiz ere, badira zenbait desberdintasun aurrekoaren aldean: - Lehenik, autoa da gazteek gehien erabiltzen duten garraiobidea (gazteen %51k gutxienez astean behin hartzen du autoa). Bigarren lekuan leudeke taldeko hainbat garraiobide, adibidez: autobusa (%38); metroa (%25 –atentzioa deitzen du datu honek, Bizkaian baino ez baita metroa erabiltzerik); eta trena (%16). Azken postuan, berriz, txirrindua (%11) eta motorra (%8) leudeke. 2004. urtetik, ia ez da aldatu garraiobide horien erabilera. Metroa da aldatu den bakarra, lehen baino gehiago erabiltzen baita. - Autoan doazen gehienak gizonezkoak dira. Gipuzkoako nahiz Arabako gazteak dira guztietan autoa gehien erabiltzen dutenak. Gainera, zenbat eta zaharrago orduan eta gazte gehiagok erabiltzen du autoa. Motozikleta eta beste ibilgailu pribatu batzuk erabiltzen dituzte, gehienbat, gizonek eta Gipuzkoan bizi diren gazteek. - Emakumezkoek eta gazteetan gazteenek (hots, 15 eta 19 urte bitartekoek) erabiltzen dituzte gehien lineako autobusak. - Azkenik, txirrinduaz ibiltzen dira, batez ere, gizonezkoak, gazteetan gazteenak, eta Arabako nahiz Gipuzkoako herritarrak. Antzekoa da, bestetik, motozikleta erabiltzen duten gizonezko eta emakumezko gazteen ehunekoa. Gizon eta emakume, hala ere, maiztasun desberdinez ibiltzen dira motorrean. Merezi du aipatzeak, baita ere, lantokira edo ikastetxera autoz edo motorraz doazen eta garraiobide publikoa ez den beste era bateko baliabideak erabiltzeko aukera duten 109

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

- Oinez doaz gazte gehienak leku batetik bestera. Gazteen hamarretik ia bederatzi

oinez joan eta etortzen dira; gazteen %51,5ek garraiobide publikoak erabiltzen

ditu; eta %48,1ek autoa.

- Oinezkoetan, ia ez da alderik generoen, lurraldeen, edo adinen artean.

- Hala eta guztiz ere, hiru aldagai horiek aztertzen baditugu leku batetik bestera

joateko gazteek gehien erabiltzen dituzten motordun bi ibilgailuetan hainbat

desberdintasun nabariko ditugu batzuen eta besteen artean. Esaterako, emakume

baino mutil gehiagok hartzen du autoa egunero leku batetik bestera joateko.

Emakumeek, beren aldetik, mutilek baino gehiago erabiltzen dituzte garraiobide

publikoak.

- Lurralde historikoei dagokienez, Gipuzkoako gazteak dira guztietan autoa gehien

erabiltzen dutenak; Gipuzkoako gazteen hamarretik ia seik autoa erabiltzen baitu

egunero. Bizkaiko gazteak dira guztietan autoa gutxien eta garraiobide publikoak

gehien erabiltzen dituztenak.

Hala ere, Gipuzkoako gazteek askoz kilometro gehiago egiten dituzte garraiobide

publikoetan Bizkaikoek eta Arabakoek baino.

- Bestetik, zenbat eta zaharrago izan orduan eta gehiago erabiltzen dute gazteek

autoa leku batetik bestera joateko. Zenbat eta zaharrago, beraz, orduan eta gazte

gehiago mugitzen da ibilgailu bidez, eta orduan eta kilometro gehiago egiten ditu

egunero.

Jarraian azalduko ditugu gazteek leku batetik bestera mugitzeko 2007an izan zituzten

arrazoiak:

Egunero leku batetik bestera mugitzen diren gazteen erdia baino gehiago ikastera

doa (%57,1); eta heren bat baino gehiago lanera (%37,5).

Hala ere, egunero egiten diren kilometro gehienak lanera doazenek egiten dituzte.

- Antzerakoa da lanera joan-etorriak egiten dituzten emakumeen eta gizonen

kopurua. Hala ere, emakumezkoek baino askoz kilometro gehiago egiten dituzte

gizonezkoek lanera joateko.

Hiru lurraldeetan, halaber, antzeko kilometroak egiten dituzte gazteek lanera

joateko. Arabako gazteek, hala ere, gainerako lurraldeetakoek baino kilometro

gutxiago egiten dituzte egunero lanera joateko.

- Zenbat eta zaharrago izan, orduan eta kilometro gehiago egiten dituzte gazteek

lanera joateko; eta gero eta kilometro gehiago egiten dituzte egunero lanera

joateko.

- Ikastera doazen gazteei dagokienez, hiru lurraldeetatik Gipuzkoako gazteak dira

ikastera joateko gutxien mugitzen direnak. Hala ere, ikastera doazen Gipuzkoako

gazteek gainerako lurraldeetakoek baino kilometro gehiago egiten dituzte.

- Adinak, azkenik, eragin handia du ikasketengatiko joan-etorrien gain. Hau da,

zenbat eta zaharrago orduan eta gazte gutxiago mugitzen da egunero ikastera

joateko; eta orduan eta kilometro gehiago egiten dituzte egunero.

108

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!