18.10.2013 Views

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

Bestetik, erabilitako produkturen bat erosi izan du gazteen hirutik bik baino gehiagok.

Erabilitako produkturen bat erosi duten mutilen kopurua askoz handiagoa da neskena

baino. Hariari tenk, erabilitako produkturen bat saldu izan du gazteen heren batek

baino gehiagok.

Salerosketa bazter, familiakoen edo lagunen arropak erabili izan ditu gazteen lautik

hiruk. Horrez gain, familiakoekin edo lagunekin liburuak, musika, filmak, tresnak,

jostailuak, eta abar elkartrukatzen dituzte gazteen hamarretik bederatzik. Era berean,

truke-azoketan parte hartu izan du gazteen hamarretik batek.

Bestetik, denek erabiltzeko produkturen bat hainbat lagunen artean erosi izan du

gazteen hamarretik zazpik.

Aurreko batean aipatu bezala, teknologia berriak gero eta gehiago erabiltzen ari dira.

Alde horretatik, gazteen %43,8k Internet-en bidez erosi izan du produkturen bat 96 ; are

gehiago, gazteen %20k gutxienez hilean behin egiten du erosketarik Interneten bidez.

20 urtetik gorakoek, gizonezkoek, eta lanean diren gazteek erosten duten gehien

Internetetik.

Ondorioak

- Produktu bat erosteko orduan, kalitateari eta prezioari begiratzen diote gehien

euskal gazteek.

- Azken urteotan, gora egin du eskaintzako nahiz marka generikoetako produktuen

kontsumoak.

- Burutsu eta arduraz egiten dituzte gazteek erosketak. Hala eta guztiz ere, EAEko

gazte gehienek ez dituzte betetzen sozialki ardurazkoak eta ingurumenaren aldetik

iraunkorrak diren kontsumo-arauak.

- Behin edo behin baino gehiagotan bidezko merkataritzako produkturik erosi izan

dute gazteen hamarretik lauk (gazte askok ezagutzen dituzte era horretako

produktuak, baina ez guztiek).

- Erabilitako produkturik erosi izan dute noizbait gazte gehienek.

- Gazteek, halaber, ohitura dute beste era batzuetara produktuak berrerabiltzeko;

adibidez: familiakoekin edo lagunekin produktuak elkar trukatzea, elkarri uztea,

edo ematea.

- Gazte gehienek, halaber, produkturen bat erosi izan du hainbat pertsonen artean,

gerora guztiek erabiltzeko.

104

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!