18.10.2013 Views

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

hura garraiatzean ingurumenari kalterik eragiten zaion, eta era horretako hainbat

irizpide izaten ditu gogoan gazteen %15ek.

Gazteak zenbat eta zaharrago, orduan eta gehiago kezkatzen dira gizarteari eta

ingurumenari buruzko auziez produktuak erosterakoan. Izan ere, lehen aipatutako

ohitura horiek zabalduen daude 25 eta 29 urte bitarteko gazteen artean. Emakumeen

eta gizonen arteko aldeei begiratuta, produktua erosi aurretik hura benetan behar

duten aztertzen duten gehienak gizonezkoak dira.

Ingurumenarekin lotutako kontsumo-ohitura iraunkorrei dagokienez, berogailua, aire

girotua eta ura ahalik eta gutxien kontsumitzen saiatzen dira gazteen hamarretik zazpi.

Gainera, etxetresna elektrikoren bat erosterakoan energia gutxi kontsumitzen dutenen

alde egiten du gazteen hamarretik zazpik.

Horrela, gazteen bi herenak kontsumo txikiko bonbillak erabiltzen ditu; etxetik

eramaten du erosketa egiteko orgatxoa edo poltsa; taldeko garraiobideak erabiltzen

ditu edo beste norbaitekin doa autoan; eta, hiri edo herri barruan, oinez edo

txirrinduaz joan ohi da leku batetik bestera.

Autoa erostean, hark poluzio gutxi sortzen duen begiratzen du gazteen erdiak baino

gehiagok; eta tokian tokiko nahiz sasoiko frutak eta barazkiak erosten dituzte beste

hainbestek.

Bilgarri gutxi dituzten produktuak eta birziklatutakoak erosten saiatzen da gazteen

heren bat (adibidez: papera, tonerrak, eta abar).

Bestetik, etiketa ekologikoa duten produktuak erosten ditu eta, ingurumenarekin

lotura duten zioengatik, zenbait produktu erostea saihesten du gazteen %20 baino

gutxiagok.

Edonola ere, etorkizunean ur, argindar, berogailu nahiz aire girotu gutxiago

kontsumitzeko eta orain baino hondakin gutxiago sortzeko asmoa duela adierazi du

gazteen hamarretik bederatzik. Era berean, taldeko garraiobideak are gehiago

erabiltzeko edo herri-barruan oinez nahiz txirrinduaz joateko prest dagoela adierazi du

gazteen %80k. Horrez gain, erabili eta botatzeko produktu gutxiago erosiko lituzke

gazteen lautik hiruk; eta, garestiagoak izan arren, are produktu ekologiko gehiago

erosiko lituzke gazteen ia erdiak.

Arestian azaldutakoez gain, badira gazteek gizartearekiko eta ingurumenarekiko duten

konpromisoa islatzen duten beste bi adierazle: bidezko merkataritzako produktuak

erostea eta erabilitako produktuak erostea.

Bidezko merkataritzako produktuak erosi izan ditu, behin gutxienez, gazteen

hamarretik lauk baino gehiagok. Horrela bada, bidezko produkturik noizbait

kontsumitu duten emakumezkoen ehunekoa pixka bat handiagoa da gizonezkoena

baino.

103

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!