18.10.2013 Views

Untitled - Gazteaukera - Euskadi.net

Untitled - Gazteaukera - Euskadi.net

Untitled - Gazteaukera - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

94

EUROPA HELMUGA

5. Prestakuntza EB-n

5.4. PRESTAKUNTZA ETA TITULUEN ONARPENA

Besteak beste, harrerako herrialdean zure prestakuntzak aintzatesteko zer

egin behar duzun jakin behar duzu. Oso premisa erraz batetik abiatzen da: zure

jatorriko herrialdean lanbide jakin batean jarduteko prestatuta bazaude, Europar

Batasuneko

gainerako herrialdeetan jarduteko ere prestatuta zaude.

Lanbide-kualifikazioak dituztenentzat, lanbidea arautua dagoen edo ez jakitea da

funtsezkoena. Hortaz, honako bi egoera hauek gerta daitezke:

1. Zure lanbidea arautu gabe dago lan egin nahi duzun herrialdean.

Kasu horretan, ez dizute zertan titulua onartu, ezin izango delako eragozpen

juridikorik alegatu zure prestakuntzari loturik bertan lan egitea galaraziko

dizunik. Baina helmugako herrialdean lanbide horri dagozkion beharrezko

prozedura guztiak errespetatu beharko dituzu, zuretzat ohikoak direnen

desberdinak izan daitezkeela aintzat hartuta.

2. Zure lanbidea arautua dago.

Kualifikazio jakin batzuk dauzkatenei bakarrik dagozkienak dira araututako

lanbideak (abokatuak, kontulariak, irakasleak, ingeniariak, osasunlaguntzaileak,

medikuak, haginlariak, albaitariak, kirurgialariak, farmazialariak

eta arkitektoak, esaterako).

Kasu horretan titulazioa automatikoki onartuko dizute normalean, eta, ondorioz,

edozein estatu kidetan lan egiteko aukera izango duzu.

Harrerako herrialdean araututako lanbide batean jardun nahi baduzu (irakaslea,

ingeniaria, psikologoa, abokatua eta abar), zure titulua baliozkotzeko eskaera

egin behar diezu lan egin nahi duzun herrialdean eskumena duten agintariei.

Agintari horiek lau hilabeteko epea izango dute erantzuteko, eta, iraupenari edo

epeari dagokienez garrantzizko aldeak aurkitzen badituzte zure prestakuntzaren

eta harrerako herrialdean eskatzen dutenaren artean, agian lanbide-esperientzia

eskatuko dizute zure prestakuntzaren osagarri, edo bestela egokitze-ikastaro bat

edo gaitasun-proba bat egiteko eskatuko dizute.

Gogoan hartu betekizun osagarri horietako bat bakarrik eskatzeko aukera dutela.

Normala denez, zure benetako kualifikazioen eta esperientzia profesional osoaren

aintzatespena lagungarri izan daiteke beste estatu kide batean lortutako tituluak

baliozkotzeko.

Gaur egun, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak du tituluak homologatzeko eskumena,

eta, hortaz, horra jo beharko duzu horri buruzko zalantzak argitzeko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!