18.10.2013 Views

Untitled - Gazteaukera - Euskadi.net

Untitled - Gazteaukera - Euskadi.net

Untitled - Gazteaukera - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

62

EUROPA HELMUGA

3.Hizkuntzak

Vaughan-ek ingelesa ikasteko irrati-emisora dauka, Vaughan Radio izenekoa

(www.vaughanradio.com/) Cloverdale’s Corner, The Salad (maila aurreratua)

edo Square One (hasiberrientzat) bezalako saioak dituena. 24 orduz ingelesezko

elkarrizketak entzuteko, 92.0 bilatu irratiko dialean, Bilbon. Beste hiri batzuetarako,

kontsultatu dialak webgunean.

Eta, jakina, PCrako eta kontsoletarako jokoak ere badaude. “Mi experto en Inglés”

jokoa Nintendo DSrako da (www.ubi.com/ES/Games/Info.aspx?pId=6061) eta hiztegia,

gramatika eta kaligrafia lantzeko aukera ematen du. Antzekoak dira alemana edo

frantsesa ikasteko nahiz hiztegia handitzeko “Mi experto” jokoak.

Hizkuntzak ikasteko bestelako jokoak ere baditu Nintendo DS-k: English Training

(www.nintendo.es/Juegos/Nintendo-DS/English-Training-Disfruta-y-mejora-tuingles-270682.html)

edo Practice English! (www.nintendo.es/Juegos/Nintendo-DS/

Practise-English-Ingles-para-el-dia-a-dia-272519.html) kasu. Playstation-ek PSPrako

Play English eskaintzen du (http://es.playstation.com/psp/games/detail/

item275177/PlayEnglish%E2%84%A2/). Jokoaren sortzaileen arabera, jokoaren oinarrian

dagoen ikaskuntza-metodoa ingeleseko 300 ikastorduren parekoa da.

HIZKUNTZAK MUSIKAREN BIDEZ IKASTEA

Beste hizkuntza batzuetan dauden abestiak entzutea baliabide dibertigarria da

hizkuntza-konpetentziak praktikatzeko. Hizkuntza bat ikastea oso astuna eta

aspergarria gerta daiteke, ikasleak motibatuko dituzten irakaskuntza-tresnak

erabiltzen ez badira. Musika eta abestiak aliatu perfektua dira atzerriko hizkuntza

bat modu praktiko eta dibertigarrian lantzeko. Musika-baliabideen bidez, funtsezko

alderdi didaktikoak hobe daitezke, testuinguru errealean: hiztegia zabaldu,

entonazioa eta ahoskera indartu eta gramatika birpasatu.

SUBINGLES.COM:

Webgune honetan 3000 abesti inguru daude ingelesez eta azpitituluekin, hizkuntza

horretako ezagutzak probatzeko. Bideoaren azpian abestiaren letra ageri da, bete

beharreko hutsuneekin.

www.subingles.com/

APRENDIENDO INGLÉS CON CANCIONES:

Hizkuntzak musikaren bidez praktikatzeko 49 lezio dituen blog-a. Horietako

bakoitzean kanta batekin egiten da lan. Bideoa eta letra hizkuntza originalean

aurkituko dituzu, bai eta gaztelaniarako itzulpena ere.

http://aprendiendoinglesconcanciones.blogspot.com.es/

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!