18.10.2013 Views

Untitled - Gazteaukera - Euskadi.net

Untitled - Gazteaukera - Euskadi.net

Untitled - Gazteaukera - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

48

EUROPA HELMUGA

3.Hizkuntzak

ZOP edo Zentrale Oberstufenprüfung (C2) delakoak honako hau adierazten du: 750 eta

900 bitarteko ordu-kopurua eman dela alemana ikasten. Ikasleak alemanez irakurtzen

eta entzuten duen guztia esfortzurik gabe ulertzen duela egiaztatzen du.

KDS edo Kleines Deutsches Sprachdiplom delakoak ZOP-ren baldintza berberak ditu,

baina bideratuago dago literaturara. Azterketa hauek maiatzean eta azaroan izan

ohi dira.

Azkenik, GDS edo Grobes Deutsches Sprachdiplom delakoak alemaneko 900 ikastordu

hartzen ditu barne. Ziurtagiri honen bitartez, zera egiaztatzen da: ikasleak ezagutza

bikainak dituela alemanez eta gai dela testu literarioak eta zientifikoak aztertzeko.

Azterketak maiatzean eta azaroan izan ohi dira.

Alemaniako unibertsitate batean ikasteko, Unibertsitatean sartzeko Alemaneko

Azterketa (DSH) egitea eskatzen da.. Ziurtagiri hori eskuratzeko probek ahozko atala

eta idatzizkoa dute. Idatzizko atalak zati hauek ditu: entzumena, idatzizko ulermena

eta testu bat idaztea. Unibertsitate bakoitzak bere DSH azterketa prestatzen du,

baina Alemania osorako arauen mende daude denak.

Azterketa hori gainditzeko, ahozko eta idatzizko probaren bi heren gainditu behar

dira. Ikasle bakoitzak bi bider baino ezin du azterketa hau egin, beraz, gomendagarria

da Alemaniako goi-mailako irakaskuntza-erakundeek antolatutako prestakuntzaikastaroa

egitea. Ikastaro hori doakoa da ia, ikasleak izena emateko kuota txiki bat

baino ez baitu ordaintzen.

3.2. BALIABIDEAK

3.2.A. ONLINE HIZTEGIAK ETA ITZULTZAILEAK

WORD REFERENCE

WordReferencek doako online hiztegiak eskaintzen ditu. Gaztelaniarako honako

hiztegi hauek ditu: hiztegi elebakarra, gaztelaniatik ingeleserako, frantseserako eta

portugeserako hiztegiak, eta sinonimo eta antonimoen hiztegia. Nabarmentzekoa da

argota, esaerak eta abar itzultzeko foroak ere eskaintzen dituela.

www.wordreference.com

YOURDICTIONARY.COM

Zenbait diziplinatako hiztegiekiko ezinbesteko lotura. Besteak beste, gramatika

bat eta itzultzeko zenbait tresna aurkituko dituzu, balio handikoak. Sartu eta eman

begirada bat!

www.yourdictionary.com

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!