18.10.2013 Views

Untitled - Gazteaukera - Euskadi.net

Untitled - Gazteaukera - Euskadi.net

Untitled - Gazteaukera - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

EUROPA HELMUGA

3.Hizkuntzak

GARATU BEHAR DIREN GAITASUNAK

Maila bakoitzean, ulermenari, mintzamenari eta idazmenari dagokienez, ikasleak

gainditu behar dituen gaitasunak zehazten ditu Hizkuntzetarako Europako

Erreferentzia Esparru Bateratuak.

Ulermenean entzumena eta irakurmena hartzen dira barne; mintzamenean, aldiz,

ahozko interakzioa eta ahozko adierazmena; azkenik, idazmenari dagokion kategorian

idatzizko adierazmenerako trebetasuna neurtzen da.

3.1.B. INGELESA. ZIURTAGIRIAK, AZTERKETAK ETA IKASTAROAK

Ingeleseko ziurtagiriak ematen dituen erakunde ugari dago. Espainian gehien ezagutzen

denetako bat Cambridgeko Unibertsitatea da (www.cam.ac.uk/), Cambridge ESOL

Exams direlakoak antolatzen dituena. Sei ziurtagiri daude, Hizkuntzetarako Europako

Erreferentzia Esparru Bateratukoen parekoak, oinarrizko mailatik (A1) altuenera (C2)

doazenak. Ziurtagiri horrek aintzatespen zabala du nazioartean, unibertsitateetan,

negozio-eskoletan eta enpresetan.

Azterketa egin nahi baduzu, Espainian hainbat zentro dago horretarako. Horietako

batzuetan matrikula zaitezke, aldez aurretik inolako prestakuntzarik egin beharrik

gabe. Gainerakoak akademiak eta hizkuntza-eskolak dira, aldez aurreko azterketak

antolatzen dituztenak, gero ikasleei azterketak egiteko. Tasak 60 eurotik (mailarik

apalena) 200 eurora (mailarik aurreratuena) doaz.

Cambridge Young Learners (YLE) delakoa 7 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago,

eta hiru mailatan banatuta dago: Starters, Movers eta Flyers. Mailetako bakoitzean

irakurmen-, idazmen, entzumen- eta mintzamen-ariketak daude. Azterketa horiei

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan dagozkien mailak A1 eta

A2 dira.

Key Englisth Test (KET) delakoa A2 mailaren parekoa da eta Preliminary English

Test (PET) delakoa, B1 mailaren parekoa. Urtean hiru aldiz egiten dira azterketa

horietarako deialdiak: martxoan, ekainean eta azaroan. Certificate in Advanced

English (CAE) delakoa C1 mailaren parekoa da eta ikasleak ingelesezko hizkuntza

konpetentzia-maila altua duela adierazten du, eguneroko bizitzaren alderdi

gehienetan eraginkortasunez komunikatzeko gaitasuna duela. Ziurtagiri hau hainbat

enpresak eta unibertsitatek aintzatesten dute ziurtagiri hori. Azterketak martxoan,

ekainean eta abenduan egiten dira, eta gehienez ere bost ordu iraun ohi dute.

Certificate of Proficiency in English (CPE) delakoa, azkenik, C2 mailaren parekoa

da, eta eskala profesional altuagoetan garatu nahi dutenei zuzendurik dago.

Azterketaren deialdia urtean bi aldiz egiten da. Probek sei ordu inguru iraun ohi dute.

43

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!