18.10.2013 Views

Untitled - Gazteaukera - Euskadi.net

Untitled - Gazteaukera - Euskadi.net

Untitled - Gazteaukera - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

12. BOLUNTARIOAK

12.1. SARRERA

Jendeari laguntzen diozun bitartean gaitasun berriak eskuratu nahi al dituzu?

Boluntario izanik, jende berria eta beste kultura batzuk ezagutuko dituzu eta

esperientzia errepikaezina biziko duzu; horrek guztiak eragin positiboa izango du

zure etorkizuneko karreran. Atzerrian izan zaitezke boluntario, edo zure etxetik

hurbil. Jarraian aipatuko ditugun webguneen bidez, Europan eta munduan boluntario

izateko dauden milaka aukerak aurkeztuko dizkizugu. Esate baterako, Europako

Boluntario Zerbitzua, gazte-trukeak eta auzolandegiak.

12.2. NAZIOARTEKO BOLUNTARIOAK

Nazioarteko Boluntario Zerbitzua aurreko mendean sortu zen, 1920. urtean, eta

hainbat esparrutako ekintzak biltzen ditu, hala nola hezkuntza-alorreko lankidetza,

boluntarioak larrialdi eta katastrofe humanitarioetan, prebentzioa eta landagarapena.

Europako Boluntario Zerbitzuak baino perspektiba zabalagoa du.

Prozesuan hiru parte-hartzaile nagusi daude: boluntarioa, erakunde igorlea eta

erakunde hartzailea.

Kontuan izan behar da erakunde igorlerik ez dela beti izaten. Irabazi-asmorik gabeko

zenbait erakundek ostatua eta otorduak eskaintzen dizkiete gazteei berariazko

programetan laguntzako eta lankidetzako lanak egitearen truke. Oporrak edo gure

bizitzako aldi bat igarotzeko beste modu bat da; beste hizkuntza eta/edo kultura bat

ezagutzeaz gain, interes sozial, kultural edo humanitarioko proiektu batean lagun

dezakegu. Erakunde bat edo beste aukeratzeko garaian, hainbat faktore izan behar

dira kontuan: zer alorretan lan egin nahi dugun, non egin behar diren boluntariolanak,

zenbat denbora dugun eta gure berariazko prestakuntza.

12.2.A. Euskadiko gazteak lankidetzan programa

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi bazara, 20-31 urte badituzu eta jarduera gauzatuko

den herrialdeko hizkuntza baldin badakizu, programa honen bidez boluntariozerbitzua

eskain dezakezu Amerikako, Afrikako edo Asiako herrialdeetan, hiru

hilabetez.

155

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!