18.10.2013 Views

Untitled - Gazteaukera - Euskadi.net

Untitled - Gazteaukera - Euskadi.net

Untitled - Gazteaukera - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

EUROPA HELMUGA

11. Europako programak

5. EKINTZA. GAZTERIAREN ALORREKO LANKIDETZA EUROPARRA SUSTATZEA

Ekintza honen helburua da gazteen alorreko eragileen arteko elkarrizketa bultzatzea;

gazte-mintegiak, mintegi nazionalak eta nazioz gaindikoak indartzea; gazteen

eremuan elkarlan politikoa garatzen laguntzea, eta gobernuz kanpoko erakundeen

arteko kooperazioa sustatzea.

11.4. 1. EKINTZA: GAZTEAK EUROPAREKIN

11.4.A. 1.1. Ekintza. Gazte trukeak

Ekintza honen bidez hainbat nazionalitatetako gazte taldeen artean trukeak egin

daitezke. Gazteen garapen pertsonala eta prestakuntza-prozesua bultzatzea da

helburua, trukearen fase guztietan modu aktiboan parte hartuz; gainera, beste

herrialde batzuetako bizitza (ekonomiari, gizarteari eta kulturari dagokienez) hobeto

ulertzea lortu nahi da, herritarrekin zuzeneko harremanak izanik, kulturarteko

ikaskuntza bultzatzearren.

Truke horiei esker, gazteek lankidetzako eta laguntasuneko harremanak egiten

dituzte hainbat Estatutako taldeekin eta aukera-berdintasuna sustatzeko lagungarri

izaten da.

Trukeak 13 urtetik 25 urtera bitarteko gazteen artean izaten dira, betiere programan

parte hartzen duen herrialde batean bizi badira. Gazte-trukean gutxienez 16 gazte

eta gehienez 60 gazte behar dira. Truke-jardueraren iraupena 6-21 egunekoa (joanetorriak

ere kontatuta) izango da.

Irabazi-asmorik gabeko edozein erakunde edo elkartek proposa dezake gazte-truke

bat egitea, edo gazteekin lan egiten duten tokiko, nazioko edo eskualdeko elkarteek,

edo gazte taldeek.

Finantzaketa: Jarduera horren gastuen zati bat ordaintzeko diru-laguntzak daude.

Erkidegoko diru-laguntza baterako finantzaketaren printzipioan oinarritzen da;

horrek esan nahi du programak soilik ez duela estali behar kostu guztia. Bidaiaren %

70 ordaintzen da, baita prestaketako eta jardueretako gastuak ere.

Prozesu osoan jarrera aktiboa eta parte-hartzailea izan behar da. Trukea prestatzeko

fasean parte hartu behar duzue, baita ebaluazioan ere, trukearen aurretik, bitartean

eta ondoren.

149

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!