18.10.2013 Views

Untitled - Gazteaukera - Euskadi.net

Untitled - Gazteaukera - Euskadi.net

Untitled - Gazteaukera - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

14

EUROPA HELMUGA

Gida nola erabili

ALDERDI PRAKTIKOAK

Litekeena da webgune batzuetan edukia zer hizkuntzatan —([EN] ENglish, [FR]

FRench, eta abar)— dagoen ez zehaztea; horrek esan nahi du espainolez daudela,

herrialdez herrialde antolatutako helbideak izan ezik, herrialdearen hizkuntza

ofizialean jasota daudenak.

Gai batzuk atal bati baino gehiagori lotuta egon daitezke; esaterako, atzerrian

tituluak homologatzea EBko enplegu-atalari eta EBko prestakuntzari lotzen zaie.

Bikoiztasuna saihesteko, gaia atal batean garatu dugu, eta bestean, berriz, ohar bat

jarri dugu, aurreko atalean gaia sakonetik garatuta dagoela adierazten duena.

GIDAREN EDUKIA

1. EUROPAR BATASUNA

Europar Batasunak eskaintzen dizkizun aukeren eta lorpenen laburpena (moneta

bakarra, merkatu bakarra, mugikortasun-programak eta abar).

2. EUROPAN BARRENA BIDAIATU

Bidaiatzeko informazio praktikoa: aholkuak, bidaiatzeko baliabideak, nazioarteko

deskontu-txartelak, hegaldi eta ostatu merkeak, gida turistikoak eta zure eskubideei

eta eskubide horiek erreklamatzeko moduari buruzko informazioa.

3. HIZKUNTZAK

Hemen hizkuntzak ikasteko informazio baliagarria aurkituko duzu, baita ikastaro, beka

eta laguntzei buruzkoa ere. Gainera, hizkuntza ikastea enpleguarekin, praktikekin

eta mota guztietako jarduerekin uztartzeaz arduratzen diren agentzien zerrenda

kontsulta dezakezu. “Hizkuntzak eta Enplegua” izeneko atala gomendatzen dizugu.

4. ENPLEGUA EB-N

Europar Batasunean lana aurkitzeko eta Eures Europako enplegu-zerbitzuak

erabiltzeko jakin behar duzun guztia aurkituko duzu gidan, baita Europako enpleguatariei,

lanbidez lanbideko atariei, gazteentzako enplegu-baliabideei buruzko

bilduma zabala ere, eta, areago, lana bilatzeko webguneak herrialdez herrialde.

5. PRESTAKUNTZA EB-N, BEKAK ETA PRAKTIKAK

Europako Hezkuntza Eremuari eta eremu horrek prestakuntza Europako beste

herrialde batean egiteko eskaintzen dizkigun aukerei buruzko azalpen osoa. Funtsezko

informazioa, batetik, tituluen homologazioari buruz, eta, bestetik, atzerrian bekekin

ikasteko aukera ematen diguten mugikortasuneko hezkuntza-programei buruz.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!