18.10.2013 Views

Untitled - Gazteaukera - Euskadi.net

Untitled - Gazteaukera - Euskadi.net

Untitled - Gazteaukera - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

100

EUROPA HELMUGA

5. Prestakuntza EB-n

5.6. PLOTEUS

PLOTEUS (Portal on Learning Opportunities throughout the European Space) Europako

esparru osoko ikaskuntza-aukerei buruzko web-ataria da.

PLOTEUS atariaren helburu nagusia honako hau da: ikasleei, enplegu bila dabiltzanei,

langileei, gurasoei, orientazioaren alorreko profesionalei eta irakasleei Europan

ikasteko moduari buruzko informazioa aurkitzen laguntzea. Eskuragarri dauden

hezkuntza-baliabideei buruzko informazioa eskaintzen du atariak, honako eremu

hauei dagozkien datu-baseen bitartez:

IKASTEKO AUKERAK

Europar Batasunean ikasteko eta prestatzeko eskuragarri dauden aukerak. Goimailako

irakaskuntzako erakunde eta unibertsitateetako web-orriekiko lotura ugari

bildu dira atal honetan, baita ikastetxe eta lanbide-heziketako zentroei edota

helduentzako hezkuntza-ikastaroei buruzko datu-baseak ere.

Hezkuntza sistemak:

Ezagutu hezkuntza- eta prestakuntza-sistema nazionalak eta garrantzizko beste

alderdi batzuk, hala nola atzerriko kualifikazioen eta tituluen aintzatespena,

matrikulazio-tasak eta abar. Hezkuntza-mailen, herrialdeen eta herrialde baten

barneko eskualdeen arabera eskaintzen da informazioa, hizkuntza horretako

hizkuntzan edo ingelesez.

TRUKEAK ETA LAGUNTZAK:

Europako herrialdeetan eskuragarri dauden truke eta bekei buruzko programak

(Comenius, Erasmus, Leonardo da Vinci, Grundtvig, Youth in Action). Bekak nola

eskatu, harremanetan norekin jarri eta abar. (Informazioa herrialdeko hizkuntzan

dator, eta zenbaitetan ingelesez).

HARREMANETARAKO HELBIDEAK:

Informazioa eskaintzen du informazio jakin bat bilatzeko lanean lagungarri izan

daitezkeen kontaktuen inguruan (bilaketa herrialdeen eta hezkuntza-mailen arabera).

HERRIALDE BATERA JOATEKO:

Atzerrira, Europako beste herrialde batera bizitzera mugitu aurretik jakin behar duzun

guztia: bizitzaren kostua, hezkuntza-gastuak, ostatua nola aurkitu, legeesparrua eta

Europako herrialdeei buruzko bestelako informazio orokorrak. Herrialdeen arabera

eta herrialde baten barneko eskualdeen arabera.

PLOTEUS

http://ec.europa.eu/ploteus/

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!