02.09.2013 Views

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ANDRAKUMIEN HISTORIXIA EUREN AHOTIK

Eibarko euskeriaren unidade didaktikua

Martixan Eibarko andrakumien argazki erakusketia izan zan udaletxeko kultura aretuan. 1900etik

1950era bittarteko hainbat emakumeren erretratuak ipiñi zittuen hango hormetan esegitta. Hori

ekitaldixori aprobetxauta, emakume taldiak ...eta kitto! euskera alkartiakin batera mahainguru bat

antolau zeben: bertan herriko bost emakumek gizaldi hasierako andrakumien bizimoduaren gaiñian

egin zeben berba. Zeregin ta sektore guztietakuak ziran guztiak, azken batian ikuspegi zabalagua

emoteko. Bertan Maria Angeles Zulaika, Leonor Larrañaga, Josefina Alberdi, Aurea Mendizabal eta

Dolores Berasaluzek jardun zeben berbetan. Moderatzaille zeregiñetan Arantxa Lasak jardun zeban.

Mahainguruko emakume guztiak bat etorri ziran puntu baten behintzat: lehengo sasoietan Eibarko

emakumia beste lekuetan baiño aurrerakoiagua zan. Izan be, sasoi baten, antxiña, ogixa karutu zanian

andrak manifestaziñuan urten zeben prezio gorakadiaren kontra protesta egitteko. Mahaingurukuak,

biharbada, ez dabe horren barri eukiko, baiña badago Eibarrren halako kontuak kontatzen daben jente

nagusirik.

Dana dala, honek bost andrakumiok eruren ikuspuntutik aztertzen dabe bertako emakumiaren

historixia. Maria Angeles Zulaika, esate baterako, maistria izan zan ta hamaika urte daroiaz Eibar

aldizdarixan kolaboratzen. Bere artikuluetan sarrittan aztertu dau Eibarko emakumiaren bizimodua.

“Milla gauza pasau dirala emoten dau, oingo gaztieri kontauta, ez dabe siñisten”.Gizaldi hasierako

andrak eskubide gitxiago zekan: emaztiak dirurik ezin zeban etara bankotik gizonaren firmia euki

ezian; famelixan hildakorik egon ezkero urte bi t’erdixan lutua eruan bihar izaten zeban, baiña ez ostera

gizonezkuak; gaiñera, goi maillako ikasketak egitten zittuen gizonezkuak gitxi baziran, emakumiak,

gitxiago.

“Andrakumiak dana egitten zeban: umiak egin, umiak hazi, gaixuak zaindu ta etxe guztia garbittu.

Orduan garbitzia ez zan oingo morokua”. Garbitzeko produktuak asko hobetu dirala uste dau Maria

Angelesek. “Orduan ez zeguan kimika, fisika baiño”

Dolores Berasaluzek Azittaingo erretegixan jardun izan dau urte askuan, baitta hango elixako serora

zeregiñetan be. Taberna munduan gauzak asko aldatu dirala uste dau. Lehen erretegira Bilboko jentia

juaten zan bildotsa jatera, andrak beti gizonekin. Oiñ, ostera emakumiak kuadrillan hurreratzen dira

afarixak eta egittera . Gerra ostian kanbixau ziran horrek gauzok, diru gehixago egoterakuan.

Doloresek, dana dala, ume ta gazte denporia basarrixan emon zeban. Han egitten zittuan biharrak

gogoratzen dittu. Basarrixan jaixua izan arren, kalera juan zan bizi izatera. Josefina Alberdiren kasua,

ostera, alderantzizkua da: kalian jaixo ta gero basarrira. Josefinaren esanetan, krisixa zala ta, Arrateko

bideko azkenengo zatixa egitten jardun zebenian, gizonezkuak biharra egitten zeben ta andrakumiak

janarixa emon.

Basarri ta kalekuen artian, lehen behintzat, desberdintasunak baziran. Antxiñako basarrixetan

emakumiak gizonen biharrak be egitten zittuen. Mahainguruan jardun zebenen arabera, basarrixan

administraziño guztia etxekoandriak egitten zeban. Emakumiaren zeregiñak garrantzi haundixa zekan

basarrixan: matriarkaua zan nagusi.

Aurea Mendizabal ATS izan zan, baiña gizarte girua ezagutu zeban. Praktikante lanetan izebakin

hasi zan. Hareri laguntzen zetsan lehelengo. Gero emakumieri libratzen laguntzen ibiltzen zan ta

hurretik ezagutu zittuan emakumien gorabeherak.

Emakume batzuk taillarretan egitten zeben biharra, baiña gizartian ez zeguan hori onduegi ikusitta.

Leonor Larrañagak, esate baterako, txikittatik gura zeban etxetik kanpo biharra egiñ, taillarrian.

Ugezabak ez zeben taillarrian andrazkorik nahi izaten: eurendako kumunik ez zeguala esaten zetsen.

Halan ta guzti, taillarretan lana egitten zeben andrak askoz be zeregiñ gogorragua eukitzen zeben ta,

gaiñera, gizonezkuak baiño diru gitxiago irabazten zeben.

Oier Narbaiza,...eta kitto! 96-IV-19.

99

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!