02.09.2013 Views

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

98

Mikel Sangroniz

BATAIOAK ORAIN 100 URTE

Jaio ta lehenbait-len egiten ziran Bataioak. 24 orduren barruan.

Umiaren jaiotza orduan, medikua egoten zan etxian eta berari laguntzen gobernatzaillea. Geruago

parterak agertu ziran. Hauen artean lehenengoetako bat Geronima izan zan.

Gobernatzailliak Eibarren taldetxo bat osotzen zuten. Emakume oso ezagunak ziran. Beren

eginbeharra hauxe zan: familia euki eban emakumeari lagundu bere garbikizunetan, umetxoaren

zainketan eta bardiñ osagilleari. Erdi enfermera ziran. Experientzia eta begi askokuak.

Orduan, jakiña, etzegoan maternidaderik. Etxeko giroan jaiotzen ziran umetxoak. Medikuen artean

oso aipatuak ziran Don Vicente Agirre, bere seme Don Ciriaco, Don Federico Muguruza, Berraondo

jauna eta abar.

Juan zan gizaldiaren azkenetan hauek ziran gobernatzaille batzuk: Fermina, atai zaharrian bizi zana;

Basilia Sorgo, Mendaron andria: Maria Silleria; Maria Agustina Makalarronekua eta beste batzuk.

Danak jakitunak bere arloan eta esperientzi haundikoak.

Bataioa ospatzean, gobernatzailleak eruaten eban umetxoa eleizara, Aita-amabitxiak –padrinoakaurretik

juan ohi ziran eta aita ta gobernatzaillea umetxoarekin atzetik. Pañuelo sedazko apaiñ bat

zaroian gobernatzailleak bere beso buruan eta hantxe magaltzen zan umetxoa.

Bataioa bakarka ospatu ondoren alderantziz etortzen ziran etxera: lehenengo umea gobernatzailleak

zaroiala eta aita, gero padrinuak. Ama etzan juaten bataiora.

Handik zortzi bat egunera, bai, egiten eban elizan sartzea. Ordurarte, ziur asko, kalera urten gabe

egon ohi zan. Eta umetxoa berdiñ.

Elizan sartzerakuan, kandela bat zaroian amak berakin. Eliz-atarian, kandela piztuta zeukalarik,

apaizak otoitz bat egiten eban eta apaizaren estolari ikutuaz, umetxo ta kandela piztuakin sartzen zan

elizan. Karmengo Amaren aldare aurrean belaunikatuta egongo zan apaizak otoitz egiten eban

bitartean, eskerrak emanaz amatasunaren dohaiagaitik. Dena bukatzen zan ur bedeinkatua ixuriaz

umetxo ta amarengan eta bedeinkatuaz biak Irutasun Deunaren izenean. Ameri, familia izan ondoren,

bisita egiten jakuen erregalua eruanaz. Geihenetan, oillo bat izaten zan errregalo hau. Edo Jerez botillia

eta baita ere txokolatia bolauekin.

Oilluak, orduan, erosi leikezen Isasiko Oillo lokia izeneko etxian eta baita be Salandesian, Plaza

Barrixan.

Revista Eibar, 81eko martixa

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!