02.09.2013 Views

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

OSPAKIZUN BARIK BETE DITTU 75 URTE ALFAK

Eibarko euskeriaren unidade didaktikua

Juan zan zapatuan, urrixaren 28xan, 75 urte bete zittuan Alfak. Eibarko lehelengo greba edo huelgiak Alfa

sortziakin zerikusixa zekala eskribidu zeban Pedro Zelaia zanak Eibarko historiaren laburpena liburuan. Kintana

Anaien taillarrian ein zeben lehelengoz hori grebiori ta bihargiñ askoren asmuetan Alfa lantegixa sortzeko asmua

sartu zan 1897. urtian.

Alfa sortu baiño lehen baziran produkziñorako kooperatiba batzuk. Baiña sei hillabete huelgan emon ta gero,

300.000 pezeta eskuratu zittuen bihargin batzuk, sozialisten laguntasunakin batera. Horrekin diruorrekin, Bista

Eder kalian lokala erosi ta taillarra martxan ipintziari ekin zetsen. Holan hasi zan Alfaren historixia, 1920xan.

50 pezetako akziñuak etara zittuen. Bertako bihargiñ izateko, UGTko bazkide izatia derrigorrezkua zan.

Eibar krisixak jota zeguan. Pistolak eittiari ekin zetsen Alfan, baiña armagintziaren jausialdixa etorri arren,

etorkizunari aurre eiñ ahal izan zetsen. Langabezi ikarragarrixa zeguan orduan sasoian. Alfa 1927xan josteko

makiñak eitten hasi zan. “Aleman bat ekarri bihar izan zeben horretarako, aittua”, azaldu dau Felix Larrañaga

Alfako liburutegiko arduradunak. Toribio Etxebarria, Alfako sortzaillietakua, izan zan idea hori martxan ipiñi

zebana.

Josteko makiñiakin etorri ziran, urte batzuk geruago, Alfaren sasoi onak, baiña gerriak eten ein zeban

enpresiaren progresua: Estaduaren esku geldittu zan. Banco de San Sebastianeri dirua zor zetsan Alfak ta

enpresia berriz martxan ipintzeko gestiñuak eitten hasi ziran. Era horretan, bihargiñ elkarte barrixa eratzeko

baimena emon zeban Gobernuak. Josteko makiñak eitten segidu ahal izango zeben.

Kooperatiba honen kasua berezixa izan da. “Arrasateko kooperatibak zelako diferentziak dakazen nik ez

dakitt, baiña harek kopixak dira”, uste dau Felix Larrañagak. Berak ondo dakiz aspaldiko gorabeherak. “Toribio

Etxebarriak bankua ipintzeko asmua euki zeban, baiña gero gerria etorri zan ta...”.

Bertako bihargiñ ta kooperatibako sozio izateko dirua ipiñi bihar zan 1940tik aurrera. “Hona sartzeko

rekomendaziño haundixak bihar ziran”. Izan be, Alfan beste edozein taillarretan baiño diru gehixago irabazten

zeben. Urte baten hau kalkuluau ein zeben bertan: ume bi eukitta senar-emazte batek egunian zenbat diru bihar

ete zeban lasai bizi ahal izateko. Kalkuluaren arabera, 140 pezeta. Bergararko enpresa batek gauza bera ein

zeban, baiña 92 pezetakin nahikua zala esan zeban. “Halan ta guzti, hamen 200 irabazten zan”, gogoratzen dau

Larrañagak.

Horretaz gain, kooperatibako soziuek produkto mordua ekonomatotik merkiago etara ahal izaten zittuen.

“Antxiña, sasoi baten, diru ordian txapak etaratzen zittuen kooperatibakuendako ta Eibarko denda guztietan

hartzen zittuezen horrek txapok”.

Alfaren egoeria hoberutz zoian, gero ta josteko makiña gehixago saldu ta produzitzen hasi ziran. Estadu

guztirako saldu zittuen makiñak. Erbestian be hasi ziran Alfan egindako tresnak saltzen ta erabiltzen.

1953. urtian Alfak instalaziño gehixago eskuratu zittuan ta barrikuntzak ezarri zittuan: estaduko lehelengo

mikrofusiñua martxan ipiñi zeben, josteko makiñen piezak eitteko; Fundiziñuari ekin jakon ta horren bittartez

hainbat industria hornittu zittuen; josteko makiñak eitteko transfertak ekarri zittuen. Beranduago, enpresia

haunditzen zoianez, basarri ta nekazal makiñak eitten hasi ziran.

Hoberutz zoian Alfa, 70. urtietara arte behintzat. Lehenago Lambretta eskuratu zeban, baiña txarrera juan

zan motor enpresia 1974an. Gerora, danak okerrera ein zeban, biharbada plantilla haundixa zegualako. 1977.

urtian iñoiz baiño bihargin gehixen zeguazen: 2.424. Hortik aurrera, aldez aurretiko jubilaziñuak hasi ziran.

Krisixa aurrera zoiala, Enrique Trebiño enpresarixuaren taldiak hartu zeban oin dala hiru urte ta enpresia

beste modu batez dago antolatuta gaur egunian. Gaur egun Alfalan izena daka ta 3R planaren bittartez, 2.000

milloi pezetako inbersiñua eittia lortu zeban Trebiñok. Eibarko 13 enpresak osatzen dabe. Danera 418 bihargin

dagoz bertan. Alfalaneko sariak beste 4 enpresa dakaz Eibartik kanpo ta bertan 99 lagunek dihardue biharrian.

Oier Narbaiza,...eta kitto! 95-11-3.

91

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!