02.09.2013 Views

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eibarko euskeriaren unidade didaktikua

RAKETIA HARTU TA MUNDUA EZAGUTZERA

(...) Toni, Petri ta beste raketista askorekin akordau dira. Baiña oin dala urte batzuetako historixia

kontau deskuenak, Eibarko izena hortik zihar zabaldu daben Kanpeonatoko honek androk izan dira:

Avelina Zamakola, Agustina Elorza, Pepita Mentxaka, Ines Badiola, Nati Lopez “Eibarresa”, Maite

Gorrotxategi “Ermua”, Nieves Bereziartua, Maria Luisa Larreategi “Tegi”, Angelita Alberdi, Tere

Nazabal “Elo II”, Maria Luisa Alberdi eta Paulita Lamarain. Euren memorixiakiñ probia egin ta hau

kontau deskue.

“Astelena frontoian jokatzen genduan ta, jokatu aurretik, frontoia eskobatzia tokatzen jakun. Gero,

pelotiak frontoittik ihes egitten bazeskun, haren billa juan bihar”.

“Fernando “Tximiñua” gure entrenadoria izan da ta enkantadoria zan benetan. “Kabitzeko ikasi

biozue” esanda, frontoiari neurrixa hartzeko, Elgoibarkuan be ibilli giñan”.

“Guri dirua kostatzen jakun, raketiak erosi ta frontoia be pagau egin bihar zalako. Halan da guzti

be, momentu libre bat euki ezkero, pelotiari jotera juaten giñan. Afiziñua zan guria; paretia zeguan toki

guztietan jokatzen genduan”.

“Pelotiak zesta-puntan edo palian erabiltzen diran antzerakuak ziran, pixkat txikixaguak, baiña

fuertiak. Raketiak pe tenisekuak baiño fuertiaguak ziran ta rebotiakin jokatzen genduan. 31 metruak

ziran neurririk egokixena”.

“Beti zuriz ibilli izan gara, gerriko gorrixakin edo urdiñakin. Kasu bat dago, enpresa batena, blusa

gorrixa ta urdiña erabiltzen ebena. Politikia zala ta, Sevillan, “rojas y azules” deitzetik “coloradas y

azules” deitzera pasau giñan”.

“Batzuk aurrelarixak ta bestiak atzelarixak giñan, pelotarixak moduan. Kinieletan diru asko

jokatzen zan: egon dira kasuak herentzia jokatu dabena, ez berarena bakarrikan, hiru arrebena be

tartian sartu dabenak”.

“Publikua oso txarto portatzen zan gurekin, kinielak zirala ta ez zirala. Aldiak be badagoz frontoi

batetik bestera, ta Valentzian Bartzelonan baiño gehixago sartzen ziran gurekin”.

“Estatu osuan Eibarkuak giñan destakadienak, ta gero Mallabixan be kantera politta zeguan.

Bartzelonako “Txiki” frontoian kanpeoi etara giñan, bai parejetan, baitta taldian be”.

“Madrilen neguala 400 pezeta irabazten nittuan hillian. Año 35ua edo izango zan, ta pentsioa 8

pezeta kostatzen jakun ta hortik dirua bialdu eitten neban etxera. Etara kontuak!”

“Frontoiak Sevillan, Madrilen, Bartzelonan, Valentzian, Cordoban, Kanariasetan... zeguazen ta

danetan ibilli giñan. Francoren gobernua Salamancan ta Burgosen egon zanian, hango frontoiko

inauguraziñuan guk hartu genduan parte. Dirua irabazi, iñortxok pez; Mejikon ibilli ziranak igual

ahorratuko zeben zeozer”.

Hamalau urtekin juan nintzan Bartzelonara jokatzera; 13 ta 14 urtekiñ asko juan giñan etxetik.

Brasilen kolgauta geratu ziranak pe egon ziran, eskerrak ni ez nintzala animatu, juateko toreruak baiño

gehixago eskatzen nebala esan estan-da.

“57an Mejikon eta La Habanan ibilli nintzan. Baten, goguan daukat, jokatzen geuazela, zaratia

haundixa zelan entzun genduan. Bonbia zan, Fidelek botatako bonbia”.

“Dan danak ez, baiña asko ta asko ezkondu arte ibiltzen giñan. Gero, gizona zelosua jartzen zalako

edo... lagatzeko erabagixa hartzen genduan”.

“Telebisiñuan propagandia azaltzen zan, neskiak deportia eittia sanua zala ta esaten zebana. Gero,

Moscardó generalak, Deportietako Delegaua zanian, nesken frontoiak ixteko asmuakin, fitxa gehixago

ez eitteko agindua emon zeban”.

“Seguritate Soziala ez genduan pagatzen baiña, horren tokixan, “utilidades” izeneko apartaduan

laga bihar izaten genduan soldataren zatixa. Gaur egun, horrek ez daka iñungo balorerik; hortik ez jaku

ezer geratu”.

“Orduko frontoietan gero ziniak eta garajiak zabaldu ei dittue”.

...eta kitto, 94-VI-22.

81

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!