02.09.2013 Views

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

80

Mikel Sangroniz

EIBARKO EHIZTARIAK

Ehiztariak punto y aparte ziran gure Eibar hartan. Eureri esker, gure inguruetan etzegoen piztirik,

ez axeri, mendiko katu, kirikixo ez eta katamixarrik. Berdin gertatzen zan hegaztiekin. Hemen ez zan

ikusten arranorik, ez eta bela eta belatxingarik, lehen gure eliz-torrera hainbat aldiz etortzen ziranak.

Ezta txepetxik ere. Eta hori danak etzirala, gaiñera, tiradore onak. Antxuelo bat, adibidez, txakur fiñen

sortzaille izan arren, oso tiradore makala omen zan. Esaten dabe gure herrian, behin batian basarritar

batek bizirik hartu ebala axeri haundi bat. Lotu eban arbola baten, Antxuelok hil zezan. Baiñan, bai

zera!, bota honek tirua, apurtu bai berunak irobalia eta axerixak osasuntsu igez egin eban.

Beste batzuk, nahiz eta goizian goiz herritik urten, bota zarata haundiz eta txakur talde haundiakin,

etziran Trabakua edo Uribenera besterik heltzen. Egun guztian ez eben ezer harrapatzen. Dana dala, jan

eta edanian igarotzen eben egun gehiena. Gero, bai, etortzen ziran illuntzi aldian Kiputxa edo

Iurrebasoneko tabernara eta han nahiko guzur kontatzen ebezen. Eta zelan edo halan erbi edo eperren

bat hartu ebenak, han alkartzen ziran talde haundi baten, nahiz eta gitxiña tokatu, erbi-jan edo eperjanian.

Beste batzuk, nahiz eta hainbeste zarata atara ez, juaten ziran txiri-txiri txara txikira txoritxara eta

noizean-behiñ jausten zan beren eskopetan tiropean txinbo-burubaltzen bat, eta horrekin aste guztirako

nahiko zer-esan eukitzen eben.

Baziren, baiña –dana esan behar da- ehiztari onak be. Hara hemen batzuen izenak: Keridotarrak,

Barojatarrak, Gaspar, Pola, eta abar. Honek Eperraneko tabernan zeuken beren tertulia.

Baita be Kiputxanian eta Iurrebasonian alkartzen ziran beste ehiztari asko, euren artian Romualdo

Zaharra, Kaxildo, Txopa, Okelerre...

Baziran baita be legearen kontra keixara juaten ziranak. Egunsentian jartzen ziran aukeratutako

txorikeixa egokian eta txoriak beren umetxoentzako jateko billa etortzen ziranean, ugari hiltzen ebezen.

Etzan erraza hortarako leku onak eta hurrian billatzia. Horregaitik juaten ziran asko egunsentian

keixara. Hara, baiña, egun baten zer egin eban Mariano Txurreruak. Heltzen zoiala txorikeixara, jausi

zan kontuan beste batek aurria hartu etzala. Orduan gure Mariano, guardia civilla balitz lez, hasi da

berbetan: -¡Cabo Martinez, por aquí! Txorikeixan zegoanak, guardia civillak hurrian zirala pentsaturik,

jetxi ei zan eta, antxintxika, igez egin eban. Orduan, Mariano igo zan keixa arbolara eta patxaran nahiko

txori harrapau ebazen.

- ¿Zelan aipatu ez Victor Sarasketak Picos de Europan hildako basurdak?

Baita Joaquin Fernandez eskopeta egille famatuak be hil eban behin otso haundi bat eta bai ekarri

be Eibarrera. Han egon zan trofeo hura Zine Pabelloian danak ikusi zezaten.

Etzan harritzekoa, ez, hain eskopeta on eta ugariak egiten ziran herrian ehiztari asko izatia: batzuk

onak eta beste batzuk motelak. Oiñ Itziarrera juan biharko gera eskopeta eta ehiztari billa. ¡Oh mores,

o tempora! Siñistu eziñeko denporak, bai. Gure aurretikoak zoratu egin gerala esango leukie.

Revista Eibar, 85eko eka.-uztailla

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!