02.09.2013 Views

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

OKTUBREKO REBOLUZIÑUA EIBARREN

1934.eko urriaren laua zan. Toribio Etxebarria, Donostian, bere partiduko agintariekin erabaki ondoren

noiz hasiko zan iraultza edo reboluziñoa, Melitonaneko tabernan, Untzagan, alkartu zan Juan de los Toyos,

Jacinto Galarraga, Enrique de Francisco sozialista gaztien buru zana eta Felix Arrregirekin. Une hartan

erabaki zan hurrengo egunian, hillak 5 , goizeko lau t’erdietan hasiko zala matxinada.

Arratsaldeko 6retan alkartu ziran baitta be, Casa Puebluan, 21 sozialista egin nahi ziran ekintzen

arduradunak. Jose Iñazio Etxeberria botikarixua hasi zan, hango biblioteka onduan, botilla explosibuak

gertatzen. Era berian, Jazinto Galarraga, ALFAn jardun zeban han gordeta eukezen armak banatzen.

ALFAn bertan be kargatzen hasi ziran kanposantuan gordeta euki ebezen bonbak.

Hola gauzak eratuta, goizeko lau t’erdietan entzun ziran lehenengo tiruak guardiazibillen kontra

Errebal kalian. Hauek be organizatzen hasi ziran eta badaezpada STAR fabrikan, kartelan aurrez-aurre

zeguana, sartu ziran. Berihala, baiña, goi aldetik, kuartela atakatzen ezkertarrak gogortu ziran. Era berian,

ezkertar talde bat Tieme alemanaren etxera heldu zan eskatuaz bere Matxariko almazen haundixan

zeguazen milloi bat kartutxoren jabe egitia. Tieme, jantzitzen zan bitxartian, telefonoz berba egiñ ahal izan

zeban guardiazibillekin. Orduan, hauek heldu ziran estaziño ondora eta han tiroketa sortu zan. Momentu

honetan hil zeben tiroteuan Sebastian Landa eta oso estu zaurittuta gertau zan Aitor Orueta. Gitxi

gorabehera, ordu berian, iraultzailliak sartu ziran probaderuan, hango armekin jabetuaz. Hantxen,

deskuidoz, hil zan 19 urteko Pedro Gerrikabeitia gaztia. Goizeko zazpirak inguruan bazoian Eibarko

karlisten buru eitxen zeban Karlos Larrañaga mezatara, eta Ardantzako zubixa pasau ondoren, tiroz hilla

izan zan. Baitta be guardiazibillen tiroz hilda geratu zan kuartel inguruan zeukan hegazti txabolara zoian

Matias Biteri.

Goizeko zortziretan heldu ziran Bilbotik Isasi ingurura asaltoko guardixak. Ezkertarrak Armeria

Eskolan zegozen eta tiroka hasi ziran haien kontra. Guardixetako bat hil eta lau eritxuta gertau ziran. Goiz

guztian, Armeria Eskola ingurua amaigabeko tiroteo baten egon zan. Florentino Vazquez, Armeriko

tellatuan zeguana, hantxe bertan tiroz harrapatu eta lurrera erori zan hilda.

Eguardi inguruan, asaltokuak eta guardiazibillak, treneko makiña baten, Eibarren sartu nahi izan zuten,

baiñan udaletxetik jaurtittako tiruekin atzeruntz egin bihar izan zeben. Guardiazibillak, Untzagan sartzeko

asmuetan, Kalbeton kalian sartu arren, atzera bueltatu ziran hango etxietatik tiroz gogor erasotuak izan

ziralako.

Bestalde, Gasteiztik bazetozen soldaduak matxinada emetatzera. Hola gauzak, iraultzailliak

errenditzeko asmua hartu zeben. Orduan Toribio Etxebarria eta Agapito Etxeberria komunista, zapi

zurixakin hau, abiatu ziran kuartelera. Han, Garrigos nagusiaren aurrian, errendittu ziran. Toribio

Etxebarria giltzapetu zeben eta beste asko berakin. Ahal izan zebenak iges egin zuten.(...)

Matxinada hau zala-ta, 172 eibartar eraman zituzten Iruñako kartzelara. (...)

Febreroko hauteskunde edo eleziñuetan ezkerrak irabazle urtenik, danak askatu zituzten.

ESNATU, ESNATU, REPUBLIKIA ETORRI DOK ETA!

Eibarko euskeriaren unidade didaktikua

Pedro Zelaia, ...eta kitto! 93-XI-12.

Halakotxe berbekin esnatu ziran oin dala 69 urte eibartar guztiak. 1931ko apirillaren 14a zan eta

Eibarko herrixak republikia aldarrikatu zeban, beste edozien herrik baiño lehenago. Egun hori zuzenzuzenian

bizi izan zeben lau lagunekin jardun dogu, Eibarrendako hain haundixa izan zan egun ha gogora

ekartzeko: Secundino Loidi, Nieves Marzana, Salvador Marzana eta Candido Egurenekin.

Hau ipuiñau 1931ko apirillaren 12xan hasi zan. Domekia, egualdi ona eta Udal hauteskundiak. Alkatia

67

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!