02.09.2013 Views

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

54

Mikel Sangroniz

egunian bertan. Zenbat eta senide gehiago etorri eta poz haundiagua, jai hobiak.

Orain bezelatsu, orduan ere, jaiak San Juan besperan hasten ziran, elizan besperak abestuaz, eta

illunabarreko jolas-aldi alaia Untzagan ospatuaz. Bai pozik juaten giñala, amamari edo lengusuren bateri

eskua emonda, apalonduan, gure Herriko enparantza ederrera.

Don Poli abadia izan zan urte askuan, bere poxpolin eta dantzari talde haundiakin, jaialdia alaitzen

zuana, edo behintzat, alaitasunari hasiera ematen ziona. Agintariak, Ospitaleko elizatxuan Salbia abestu

ondoren, plazara hurbiltzen ziranian, Don Poliren taldeak eta Erriko Bandak, hobeto esanda, herri guztiak,

San Juanen ereserkia abesten zuten:” Igaz ere San Juan zan eta aurten ere San Juan Bautista...”.

Ondoren edo inguruan, eta zezen plazan, San Juan suak eta Lasturko zezenak haien jirabiran. Hura gazte

jendiaren poza! Eta dana osatzeko, suzko-erroberak eta dantza saioa Untzagan bertan, hamaikak ingurura

arte. Gero danak etxera. Serenuak bakarrik kalian. Gau pasak mozoluentzako bakarrik izaten ziran.

San Juan egunian, hamarretako Meza nagusira, jende asko juan ohi zan. Meza ondoren, oso

atsegingarria izaten zan, Herriko Bandak Untzagan ematen zigun eres-aldia. Gogoan dauzkagu, Irusta,

Zuloaga eta abar, gure Bandaren zuzendari bikañak, eta baita beren ardurapeko musikalari asko ere.

Gero etxera amak gertatutako bazkari ederra ahogozatzera. Hiru edo lau azpilleko bazkarixa, eta beste

hainbeste azken-goxoki, esne-arroza, budiña, ijito-besua...akeita, anixa eta beste zernahi litxarreri,

“astalepo” egiñ arte. San juanak behiñ izaten dirala urtian da...

San Juan arratsaldeko jaialdirik aipagarrienak Astelenako pelota saioak, eta zezenak izaten ziran.

Gabian suzko erroberak eta dantzaldia, txurrogillien olio usaiñakin lurrunduta. Eta bezperan bezela,

gaberdi alderako, danak etxera.

Eta zer esan San Juan bigarrenari buruz?

Ba... hau ere oso egun atsegiña izaten genduala, batez ere txikijendiarentzat.

Ez nago ziur, baña, uste det, egun hontan izaten zala txirrinka-lasterketa haundia Eibarren. Urte askotan

“Kanpazarko bira” deitzen zitzaion. Gerora, askoz luzeago bihurtu zan, Espaiñiako lasterketa

ospatsuenetako bat izatera heltzeraño.

Arratsaldian berriz, herri-jolasak Untzagan. Aurresku eta trikitixak, gazte ta zaharrentzat. Larogei urte

inguruko bat be ikusi izan genduen, airoso asko hankak jasotzen... Eta gero, gu bezelako mutikuentzat, nahi

aña jolasketa eta txapelketa antolatzen ziran.

Jolas-aldieri begira geunden bitartian, noizik behin piruli gozo bat erosteko gogua ere sortzen zitzaigun,

eta han juaten giñan, mantal zuridun piruliñeruaren billa. Han ibiltzen zan inguruan, haruntz eta honuntz,

txirixola antzeko eutsgaian, pirulin-ziri mordo bat sartuta, abeslari: “El piruliii, a perra chica el piruliii, de

piña , coco, menta limón y aniiiis, que quita el catarro y mata la lombriiiiz, el piruliii!

Apaldu eta berriz Untzagara, San Pedro egunera arte, jaieri agur egitera.

Zeruko atezaiñaren eguna ere Sanjuanetan sartu izan degu beti Eibarren.Egun hau jai osua izanik,

kristauon lehenengo egitekua Meza entzutia izaten zan. Gero nahi aña jaialdi. Txirrindulari gazteentzat egun

hontan antolatzen zan Debara juan-etorria; bai eta zerrenda edo zinta harrapatzia ere. Zer esanik ez

Bandaren eres-aldia Untzagan, bazkalaurretik. Ondoren berriz, utzi eziñezko pilota jokaldiak Astelenan.

Bañan nere iritziz, San Pedro eguneko jaia, arratsaldian, zezen plazan ospatzen zana izaten zala. Jaialdi

hontan biltzen zan dirua Ospitxalerako izaten zan. Hrregatik plaza bete-bete egiten zan.

Don Poli abadiaren dantzari eta poxpolin taldiak ematen zioten giroa jaialdi honeri, eta hauen inguruan,

era askotariko jolasak antolatzen ziran, hots, zirko antzeko ikuskizunak, gizon indartsuak, aixkora apustuak,

sokatirak... Lehiaketa hontan, ondo oroitzen naiz Altza praka eta Lagun artea taldeen arteko indarketak nola

kilikatzen zuten jendia.

Eta jaia amaitzeko, Eibartar peto-petuak ziran Charlot, Llopisera eta Morroiak, zezen pare batekin egiten

zituzten diabrukeriak, txixa egiteraiño barre eragiten zioten jendiari. Behin, zezen gizajo bateri –eta berak

nahi barik!-, plazaren erdian, bizarra moztu ere egin zioten, aurretik musturra jaboiz ondo beratu eta gero.

Horrela Eibartarrak irriparra, eta barre algara be, ezpaiñetan genduzala, amaitzen genduzen herriko

jaiak, gure Sanjuanak.

J. Bergaretxe, Revista Eibar, 83ko eka.-uztailla.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!