02.09.2013 Views

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

44

Mikel Sangroniz

DEKLINABIDIA:

- Pertsona izenordaiñek deklinabide arrunta eta indartua dauke: ni/neu, hi/heu,

bera/berau/berori, zu/zeu, gu/geu, zuek/zeuek, eurak/eurok.

Eibarreraz forma indartuak erabiltzeko joera haundixa dago.

- Erakuslien deklinabidia:

Erakusle singularrak (hau, hori, ha); oharrak:

- hau eta hori batuan moduan deklinatzen dira. Ha: batuatik desbardintzen diran kasuak:

- nor: eibarreraz ha batuaz hura

- nork: “ harek “ hark

- nongo: “ haretako “ hartako

- Batuak tarteko –e- galtzen daben kasuetan eibarrerak gordetzen dau.( haretan, haretarutz...)

Erakusle pluralak (hónek, hórrek, hárek); oharrak:

- Erakusle singular eta plurala askotan bardiñak dira, azentuaziñuan baiño ez dira

desbardintzen, horregaittik, eibarreraz erakusle plural guztieri azentua idatziko detsegu.

- Desbardintasunak:

- Oiñarrixa: Eibarreraz hón-(hónek, hónekin, hónetan). Batuaz hau-(hauek,hauekin,hauetan)

hórr-(hórrek, hórren..) hori- (horiek, horien....)

hár- (hárek, háretan...) hai- ( haiek, haietan...)

- Nori kasua: ............ ( hóneri, hórreri, háreri)........................(hauei, horiei, haiei)

- Erakusle indartuak: nor, nork eta nori kasuak singular eta pluralian:

- hauxe/hónetxek, honetxek/hónetxek, (honetxeri-honitxi)/hónetxeri

- horixe/hórretxek, horretxek/hórretxek, (horretxeri-horritxi)/hórretxeri

- haxe/háretxek, haretxek/háretxek, (haretxeri-haretxi)/háretxeri.

- Eibarren sarrittan erakusliaren tokixan adberbixua jartzen dogu: hamen etxian jaixo zan aitta,

horko etxeko teillatua hondatu da, handik etxetik dator keia.

Erakusliak izenaren aurretik eta atzetik:

- Singularrian aurretik eta atzetik: Ikusi dok hau pieziau? Horrek mutillorrek ez dau gauza

onik egingo. Haregana neskiagana juaten da sarri gure mutilla.

- Pluralian aurretik eta atzetik: Izena pluralian doianian eta erakuslia 1. edo 2. maillakua

danian (hónek, hórrek), izenak plural hurbilleko markia hartzen dau: Hónekin gizonokin ez

dago zer egiñik. Hórren andron jazkeria barregarrixa da. Erakuslia 3. maillakua danian (hárek),

izenak plural marka normala hartzen dau: Hárek mutillak ez euken kulparik.

- Singularrian izenari atzetik lotuta: 1. eta 2. maillako erakusliekin, (hau, hori..): Isildu hari

mozoluori! Demasa bota desku mutillonek. Gizonorri pasatzen ez jakonik.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!