02.09.2013 Views

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

36

Mikel Sangroniz

UME KONTUAK

Gaurko txikixak lez, guk be oso gogoko izaten genduan, uda aldian igari ibiltzia. Horretarako

lekurik onena itxasbaztarra izanik, Deba alderaiño juan bihar izaten genduan, atsegin hori hartzeko.

Gaur bezelaxe. Baiña gaurtik ordura, alde haundixa dago. Gaurko umiok, Debara juateko erreztasun

haundixak daukazuez, egunero juan nahi izanda be. Orduan ez zan horrela. Beribilla zeuken sendixak

banaka batzuek ziran. Bardintsu esan geinke motor eta bitxirrinkiari buruz be. Bultzi edo trena izan

ezik...eta hau ordaintzeko, txanponak bihar. Horregaittik, domeketan eta jai egunetan bakarrik juaten

giñan Debara.(...)

Gabezi guzti hoieri arpegixa emoteko, erreka baztarrak geunkazen, besterik ez. Baiña Eibarren izan

al da ba errekarik?, galdetuko dau batedonbatek. Bai, izan da eta bada. Hortxe doia gure Ego ibaixa,

nahiz eta apal-apal, herrixaren azpittik, gure garaian, agiri-agirixan, ixa herri guztia igarotzen zeban

errekatxua, nahiz eta ez beti oso garbixa. Halan be, Ferruel bizi balitza, esango leuke zenbat aingira,

barbo eta abar harrapau zittuan bertan. Euri eraso haundi xamar bat nahikua izaten zan berihala garbigarbi

gelditzeko be.

Ba, hementxe geunkazen gure ordiazko “itxasbastarrak”, astegunetan behiñik-behin igari egitteko.

Hortxe, Amaña aldian, Kakalardokua; herrixaren erdi-erdixan, Ariatza; herrixaren urteeran

Hondamendi –hau aldi baten debekatua-; Txonta eta Matxari be hortxe. Gaur danak lur azpixan.

Hortxe egitten genduzen gure lehenengo igari ikasketak, gero Debara juatian olatuen gaiñian harroharro

ibiltzeko neurrixan.

Halan be errekan igari egittiak bazeukan bere alderdi zailla, zera, gure gurasuen bildurra: zeozer

gertatuta be!... Horregaittik ez zeskuen errez baimenik emoten. Eta begira, hori zala-ta, zer gertau jakon

gure lagun Antoniori.

Izan be, bi oker egin zittuan batera egun zoritxarreko haretan: zera, eskolatik “martxando” egiñ eta

Hondamendira juan igari egittera -debekauta zeguan aldian-. Han zebillen –zoriontsu gure mutilla- bere

lagunak baiño luzaruago murgillian egin baietz, hogei kontau orduko zapoburua harrapau baietz, bere

abildadiak erakusten, harro-harro. Eta holako baten, bere lagunak nahikua egin zebela eta erropak

jazten azi ziranian, hor ageri da ezkutu batetik “Sarrepel” aguazilla. Baiña hauetatik iñor ez zeban

atxikittu, danak hanka egin zeben garaiz. Antonio bakarrik jausi zan ertzain maltzurraren sarian. Izan

be, murgixian zebillen hau agertu zanian da...

Ur azalera urten zebanian, zapoburu bat eskuetan zebala, hor ikusi dau bape ikusi nahi ez zebana:

Sarrepela aurreko aldian, makilla esku batian eta bere arropak bestian. Gaiñera mutilla narru gorrixan

zeguan eta ez zeban nahi uretatik urtetzerik. Hantxe geldittu ziran bixak, alkarri begira. Holako baten

ertzain jaunak holan esan detsa gure Antonio bildurtixari: -gaur, nere ordez, heure amak berotuko hau.

Hemen egon biharko haiz, haura etorri arte hire arropekin; neuk emango jetsaraz, hiri honera ekartzeko;

bien bittartian egiñ igari, ez hoztutzeko. Beste barik Sarrepela zuzenian Antonioren etxera juan zan. Ez

zeguan urrin be eta laster iritsi zan. Atia jo eta mutikuaren amak urten zebanian, harek holan esan

zetsan: hara hemen zure semiaren arropak; Hondamendin geldittu da zapoburuak harrapatzen, baiña

debekatua dagualako, bost pezeta emon bihar destazuz, haren ordez, arropa honek hartu aurretik.

Halan egin bihar izan zeban emakumiak. Eta berihala, arropak hartu eta han abiatu zan

Hondamendiko “hondartzara” bere semiaren billa. Han zeguan gizajua nahikua hoztuta, baiña ez

errekako uragaittik, baizik gertatuak emon zetsan nahigabiagaittik.

Ama ikusi zebanian, urten zan uretatik, eta harek, arropak baiño lehenago emon zetsan jipoiagaz,

bero-bero eginda laga zeban aldi baterako.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!