02.09.2013 Views

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

- Perpaus sinplietan:

Horraittiok(an): Formaz adbersatibua da, baiña baieztapen bati indarra emoteko darabigu:

Horraittiok, etorri zara halakoren baten.

Barren: Aurkaritza markatzen dau: Hi, eibartarrak dittuk barren! (beste toki batekuak zirala uste

genduan). Hamarrak dira barren. (Goizegi edo beranduegi dala adierazteko)

- Perpaus alkartuetan:

eta juntagailluak badaka aldaeria: Enda

ez eze....be: Ez dirua, ez eze bizixa be han laga bihar izan neban. Gaur egunian halan erabiltzen

dogu: Dirua ez eze, bizixa be han laga bihar izan neban.

- Perpaus konpletibuetan:

–(e)la eta –(e)na, bixak darabiguz. –(e)na batez be ziur egon, jakiñ, ikusi... eta antzeko

aditzekin: banekixan azkenian txarto amaittuko zebana.

Eze: Esan zestan eze, ixak eta berandu etorren eta autua konpondu barik eukanez, bixamonian

emongo zestala agindutako liburua.

- Baldintzan: - T(z)era: Juliandiak, ona izatera, diru asko balixo izaten dau. (izan ezkero).

- Denborazkuetan:

Ostian: Partia entzun ostian erropak plantxau bihar dittut.

Lantzian behiñ: Lantzian behin juaten giñan eskolara.

Harik eta ...arte: Harik eta hill arte, eran deigun ardura barik.

Astian-astian: Astian-astian egitten dau agertu bat gurasuetara. (=astero. Baitta egunianegunian,

domekan-domekan...)

ESCUELA DE ARMERIAREN HASIERETAKO OROIPENAK

Eibarko euskeriaren unidade didaktikua

Ateak iriki zituan Escuela de Armeríak frontoi zaharreko etxean, 1913garrenengo Ilbeltzaren hasieran, 15 bat ikaslekin.

Nere grupoa sartu zan hurrengo urteko ilbeltzaren 2an, eta gu be 15 lagun inguru giñan, ba orduan ez zan oraingo

zaletasunik semeak Eskolara bialtzeko. Etxerik-etxe ibilli bihar izaten eban Don Julianek ikasle edo alumnuak billatzen.

Hiru gizon jator ziran gure maixuak frontoi zaharreko eskolan 1914garrengo ilbeltzaren hasieretan. Don Julian

Etxeberria, ta Toribio ta Pio Zulaika anai jatorrrak. Julian eta Toribio ziran klase teorikokuak, eta Pio tailarretako lanen

maixua.

Ez zan erreza Piondako , berak bakarrik, gu bezelako mutil pillua zaintzia, ba, danak bihotz onekuak izan arren, beti

okerkeriekin pentsatzen egoten giñan. Buelta emoten ebaneko hasten zan bateronbat kantatzen, orruaz edo barregarrikeriren

bat egiten, orduan bestiak poztutzen ziran eta armatzen eben jaleuakin, frontoi zaharreko atsuak balkoira urtetzen eben zer

jasotzen zan jakinguraz. Beste batzuetan, iñuxentiena gure arteko bialtzen genduan Zulaika jaunagana gezurrezko

enkarguakin, ta gure poza izaten zan ikustekua, gizajuari ezartzen eutsanian kulpa bako zigorra. Sarritan, hurren hartzen

ebana kastigatzen eban, ta pagatzen zituan danon kulpak gitxien eukanak.

Negu hotza eta gogorra izan zan urte hartakua. Egun batian, jarraituaz hotzak, geunden leiho guztiak itxita, ba orduan

ez zeguan dirurik estufarik erosteko, lanian, liman guk esaten genduan bezela. Pio beste bikin sutaixan guri zabalak

gertatzen zan, ta itxuraz ikatza ondo erre barik egon zalako, denok intosikatu giñan oxido de carbonokin. Lehenbizi nere

albuan jausi zan, txalan moduan, Agirregomezkorta ta gerotxuago beste bat; baiña Pio ez zan jausten kontuan sutaixan

egualako. Gure txilixuetara etorri zanian , pentsatzen eban gure aboziñaukeriren bat zala, ta hasi zan orruaka. Eskerrak

orduan goiko oiñetik jatxi zala Don Julian, ta leihuak irikiaz, etxera bialdu giñuezen danok, gure poz haundiakin.

ISASI, Argentinatik. Revista Eibar, 63ko apirilla.8.orr.

35

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!