02.09.2013 Views

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Gaixaren errepaso moduan, azpimarraizuz ikasittako eibarreraren ezaugarri nagusixak.

Ostian, irakurrittakua komentaizu.

KONTZEJUKO BOST ETXIAK

Eibarko euskeriaren unidade didaktikua

Bixente Tanborrerua kalerik kale ibiltzen zan orduan sasoian banduen eta Udal erabagixen barri

emoten. 1901 urtian, seguruenik berak emongo zeban Untzagako Udaletxiaren inauguraziñuaren barri.

“ Don Antonio Iturrriozek, Eibarko herri honetako alkate konstituzionalak, jakiñaren gaiñian lagatzen

dau...”, antzeko berbekin iragarriko zeban setienbriaren 14ko inauguraziñuaren inguruan ospakizun

batzuk egongo zirala.

Untzagako Udaletxia Eibarren egon diran bostgarren Udaletxia da. 1663ra arte Herriko Batzarra

ez zan etxe baten barruan egitten, kanpuan baiño. Orduan urtian Kontzejuko lehelengo etxia jasotzia

erabagi zan, behintzat lehenago beste udaletxerik egon zan ala ez diñuan datorik ez dago. 1672xan hori

etxiori harategirako hasi ziran erabiltzen. Bittartian, itxura danez, bigarren leku baten jaso zeben

udaletxia. 1751an zabaldu zan kontzejuko hirugarren etxia, Elgeta Kalian. Fatxadiak Plaza Barrixa

daguan tokira emoten zeban. 1794an frantsesak herrixari su emon eta udaletxia be erre zan. Laugarrena

Plaza Barrixan egon zan. 1800 urtian zabaldu zeben eta 71 urte geruago eibartarrak kejau egin ziran oso

egoera txarrian zegualako. Azkenian, Untzagan Udaletxia egitteko erabagixa hartu zeban Udalak.

Obra garrantzitsua izan zan Untzagakua. Izan be, lehenago Eibarren zeguan Kontzejukua ez zan

honen moduko eraikuntza haundixa. Apala ei zan. Romualdo Galdos frailliaren idatzi baten irakorri

leikianez, “ etxe apala, miserablia ez esatiarren”.

Emilio Castelarrek egindako ikerketa baten esaten zebanez, Euskal Herriko herri guztiak hiru

elemento garrantzitsu eukitzen zeben: elixa, jauntxuen etxe eta udaletxe dotore bana. Baiña Eibarren

hirugarrena falta ei zan: Plaza Barriko Kontzejukua nahiko etxe txikixa zan.

Kontutan hartu biharra dago 1901. urtian, Untzagako Udaletxia zabaldu zanian, zelako herrixa zan

Eibar: 7000 lagun inguru bizi ziran eta gaur egunian be oso herri gitxik dake hain udaletxe haundixa.

Arkupiak dagozen lekuaren azpittik errekia pasatzen da. Errrekia estaltzeko Madrilleko Fomento

ministerixuari baimena eskatu egin bihar izan zetsen. “Porlanakin Gipuzkuan egindako lehelengo bihar

garrantzitsua izan zan”, argittu zeban Romualdo Galdosek. Udaletxian, buleguez gaiñ, udaltzaingua,

eskolak, musika eta dibujo akademiak, brigadiaren biltegixa eta beste erabillera batzuk be izan ziran

hasieran.

“Zenbat irabazi zeban Untzagak eta zenbat Eibarrek udaletxe barrixarekin”, idatzi zeban Galdosek.

Halan eta guzti be, lehengo Untzaga be paraje ikaragarri politta zala esan zeban.

Untzagako eraikuntza horretan aldaketa batzuk egin izan dira. Inaugurau eta urtebetera goiko aldian

obrak egin zitttuen... Argazki zaharretan begiratu ezkero, ikusi leike, behintzat, udaletxiaren goiko aldia

oiñ desberdiña dala.

Halan eta guzti be, urte askuan egon da konpondu barik. Oin dala urte batzuk ezarrerako

mugimendu estrukturala gertatu zan. Horretxegaittik udaletxiaren ziurtasuna zalantzatan jarri zan.

Udaletxiaren konponketak aurrera eruan ahal izateko diru asko bihar zala ikusitta, udal ordezkarixak

beste erakundiekin hartu-emonetan jartzen hasi ziran dirulaguntzak jasotzeko. Bittartian, 1996xan

udaletxia nahikua mogiduta zeguala ikusitta eta eraikiñaren erdiko aldia (eskillara nagusixa dagon

lekuan) hondoratuta zeguala kontutan hartuta, udaletxeko sarbide batzuk itxi egin ziran. Hori zala eta,

udaletxia laberinto bihurtu zan: bulego batetik bestera juateko sekulako bueltia emon bihar zan.

Orduan urtian, gaiñera, Portalea kultur etxia zabaldu zan eta Udaletxeko batzorde batzuk (Kultura,

Euskera eta Hezkuntza) hara aldatu ziran. Hórreri beste udal departamentuak jarraittu zetsen hille

batzuetara, modu probisionalian. Oin momentuan Eibarko udaletxia hutsik dago, konponketiaren zain.

Oier Narbaiza,...eta kitto! 98-III-13(moldatua)

25

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!