02.09.2013 Views

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

36

KAITANO KAREAGAN URTERA ZELEBRIAK

Bihargiña gutxi lazkua izan da Kaitano ta gañera grabauan ezagutu danik puntarenguena. Alfonso XIII

erregiarentzat eskupeta bat grabau ei eban, eta hain harritxua gelditu ei zan errregia eze, Gernikara etorri zan batian

deitu ei zetsan biharrian ikusi nahirik. Han zan gure Kaitano bere erremintxekin trankil asko erregia ta bere inguruko

jaunen aurrekaldian bere biharrari jardunaz. Ta jaun batek esan ei zetsan:

- Hainbeste lagunen aurrian biharra eitxen ez al zara nerbioso ipintzen?

- Ez. Dakidalako zuetariko iñork ez dakixala nik aña.

Holako nasaitasunian bizi izan da gure gizon hau.

Behin, Merzedes bere alabiak esan ei zetsan:

- Aitxa, Koliseora juan bihar ziñake, Santa Teresitan bizitza emoten dabe zinian. Negar eraitzekua da, baña

gustauko jatsu.

- Negar eraitzekua gustau? Nola leike hori?

Juan zan ba domekan Koliseora bere alabaren eskariz eta ixa zine guztia andrazkoz josita billau ei eban.

Gizonezko banakaren batzuk hor-hemen ta ume mordua. Butaka numeraua eukan da andra artian tokau ei jakon.

Ha ei zan zoriona bere buruantzat, “bedeinkatua zara zu andra guztien artian”, bururatzen ei jakon.

Pelikula erdixa baño lehen, bere alboko andra bat, pañuelua atarata negar-zotinka asi zan Santa Teresitari

begira. Kaitanok, hori ikusirik, gozatu nahirik bezela, preguntau ei zetsan:

- Senide bat al dozu?

Lagunekin bromak pasatzen be ez da mutil txarra.

Egun batian, ondo bazkaldu ondorian, Kasino Artistan, kafiakin Martell kopa bat eskatu eban. Lagunak

harritxuta gelditu ziran, baña Kaitanok, serixo-serixo jarraitxu ei eban jai arratsalde haretan, zein da zeremonia

baten balego moduan, lantzian-behin poliki tragotxu bat egiñaz Martell kopiari.

Arratsalde erdirutz hasi zan oika ta aika, tripara eskuak eruanda, miñez balego moduan. Alboko batek esan

zetsan:

- Baña zer dok Kaitano, zer pasatzen jak?

- Nik jaukat txixalarrixa, mutillak!

- Lelua haiz ala? Ez hago ba leku txarrian. Juari komunera ta baketuko aiz.

- Ez holakorik, mutillak. Ez horraitxiok. Behin bost duro pagau ezkero Martell kopia, eutsi ahal dan guztia.

Eutsi!

Kasino Artista izan da beti Kaitano eta bere lagunen leku hartua, beste eibartar jator askoren letz. Da,

Kaitano, Arragueta aldeko kantoiko bentanan ikusi izan dogu hamaika aldiz.

Diñuenez, azpikaldian, Patxi-txikiñeko tabernan batzen ziran Peña Gallastegikuak, bolara batian ixa egunero

eitxen ei zitxuen merianda ederrazkuak. Ohitxura zaharra da bai Eibarren eta bai inguruko herrixetan, jan-edanak

eitxeko aitxikiz soziedadiak organizatzia. Pelotarixa, ziklistia edo toriadoria bardin da, kustiñua da lagunartian

umorez pasatzia.

Peña Gallastegikuak afari-merinda ederrak eitxen zitxuen bolara haretan, Kaitanori allegatzen ei jakon

egoten zan bentanara kazuelen lurrunaren usain gozua. Ta, egun batian, ogi hutsakin juan ei zan ta lantzian

puxketatxo bat kendu eta bentanan euki ondorian jaten ei eban. Lagunak harritxuta begiratzen ei zetsen, zoratu

ete zan, ta bestia, bentanan eukitako ogi puxketak mausta-mausta jaten. Batek galdetu ei zetsan:

- Zer darabik, Kaitano, ogixa haizetuta jaten?

- Patxi-txikiñetik okelarik eztok etortzen, baña pena emoten jestak usain eder honek galdu biharra. Hau

lurrun aprobetxagarria dok.

Aintxiña baten ederra zirixa sakatu bihar izan zetsan Mari-Ospitxal zaharrari. Asmau eban kantsontzilluak

galdu zitxuala eta Mari-Ospitxalenera juan da esan zetsan pregoia joteko herrixan, ia iñok billau zitxuan euren

labanderiari bidian galdu jakozela-ta.

- Bueno, ta zelan igarri zeuriak diran jakitzeko? Ezaugarririk bai al dauke? – esan ei zetsan Mari-Ospitxalek.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!