02.09.2013 Views

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

A, baña, ordien epia helduko zan dudarik ez eben lagunok. Bi hillabete ez ei ziran pasau. Orduan

izaten ziran zaldizko kotxe dotore bat ei euan Agiñazpiñeko taberna aurrian lagata, bere ugezaba

bazkaltzen eguan artian. Ha zan Galdo-txikin momentua. Hartu ta eruan eban Untzagara. Ta han, bere

laguneri:

- Tio etorri jatak Ameriketatik zihero aberastuta, ta bere kotxia laga jestak, artsaldia pasatzera

Bilbo alderutz nai bagendu juan. Zer deitxozue mutillak?

Ez bat eta ez bi, esan orduko han ziran guztiak hanka ta burua zalgurdi gañian.

Galdo-txiki jarri zan peskantian, laguneri esanaz:

- Agiñazpiñerako errekaua jaukat ta bide batez Eibarri bueltia emongo jetsagu jentiak ikusi

gaitxian, holan, inbirixia emongo jetsegu.

Hori esanaz, abixau ei ziran Bidebarrixetan behera Urkuzuko plazaraño. Agiñazpiñeko atai

aurrekaldian gelditu zan ta lagunak kotxe barruan lagata juan zan tabernara, errekaura zoian letz.

Kotxian ugezabagana hurreratu zan ta aitzen emon zetsan:

- Kargu eixozu zeure kotxiari, bost kankallu sartu dira barruan ta asko deskuidatzen bazara

eruango detsue auskalo nora. Horrek mutillok ondo ezagutzen ditxut nik, lehenago be hainbeste

holako egindakuak dira horrek. Onen-onena, ezertariko esplikaziño barik bizkarra berotzia merezi

dabe.

- Hori laga neure kontu.

Berakin euan beste gizon bat hartuta urten eban kalera. Ipiñi ziran kotxian ate banatan. Esan

zetsen:

- Mutillak! Urten banan-bana! Hazurretako miña zer dan jakin deizuen.

Galdo-txikik, kale kantoitik begira, ha ei zan funziñua ikusi ebana.

Galdo-txiki ziri sartze kontuan atzian gelditzekua ez bazan be, beti izaten ei zituan bere inguruan

beste adar-jotzalle batzuek be axaxa emoteko gertu, bereren bat egin deixan.

Gañera, txikia zalako beti tentatzen ei eben. Nahi da berak esan gizonak ez dirala metruakin

neurtzen, abillidadiakin baño.

Behin, trenian, Maltzan gelditxuta euazela, andenian zutiñik euan gizon morrosko bategaitik,

lagunak tentatu ei eben, esanaz: “Hori bai hori gizona, ta ez hi, txiki ziztriñori”. Galdo-txikik berriz

azkar ipiñi ei zetsen trabesa, baietz hari matralleko bat, beste lagunok ezetz.

Han ei euan beste gizon erraldoiori, andenian, trenerutz begira, Ta trena martxan asi zanian, Galdotxikik,

trenetik, luzatu ei zetsan errebeskara bat eta han gelditxu ei zan gizon morroskua ikubilla

altzauta sentellak jaurtzen, ta ez gañera San Juan eguneko arpegiakin. Baña, gure Galdo-txikik trabesa

irabazi.

Beste behin, ba ei zan Eibarren holako gizon bat serixuan-serixoz “grabia” zan bat, aberatsa ei zan eta egunero

pasiatzera juaten ei zan makilla dotore bat eskuan ebala; baña orduango Eibarren ez ei zan iñor libratzen gatxizenen

batetik, ta nola jentia huskeria bategaitxik uxatzen zebenetarikua zan, “Auspoa” deitzen ei zetsen, ta berari ez ei

zetsan ezerk su gehixago emoten berari “Auspoa” deitziak baño.

Baña hainbat txarrago beretzat. Orduan, gatxizena ontzat hartzen ez eben guztieri adarjotze gehiago eitxen

ei zetsen. Izan be, adarjotzalliak, adarra jotzekuak bihar ditxu, eta honek minberatzen diranak izaten dira, ta ez

jamonik eitxen ez dabienak. Berriz, Galdo-txikintzat zelan ez zan dotorerik, aberatsik eta serixurik, hari

“Auspoa”ri bereren bat eitxia bururatu jakon.

Egun baten, Elgoibarko auspu-konpontzalle bati bialdu ei zetsen errekaua, juateko Eibarren uleixa lekutara,

auspo bat euala konpontzeko ta.

Juan zan auspo-konpontzallia “Auspua”nera. Auspua konpontzera etorrela esan ebanian, makillian

aurrian hartuta atara eban kalera elgoibartar gizajua. Gutxi gora-behera, hola zan Galdo-txikin umoria, ta

holakuak bere fetxorixak.

J. San Martin, Revista Eibar, 63ko Sanjuanak,29.orr.

135

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!