02.09.2013 Views

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

34

konturatzeka. Horraitxiok, berandu batian, nahiz ta gazta sasoian izan, errendidu ei ziran. Ta,

orduan kontuak ohia billatzen. Jo batera ta jo bestera, lo-kamusa bat eitxeko besterik ez bazan be,

kostauta billau ei eben ostatua. Baña kondeziño batian: oge banatan biñaka eitxeko kontuan. Ta gaiñera

batzuek koltxoia lurrian botata ta beste batzuek muelle hutsian.

Suertera jaurti ei eben ta Galdo-txikiri Anbroxio Balentziagakin tokau ei jakon ogeko muelle

gañian, beste bi lurrian koltxoian ziralarik. Gañerakuak oge biko kuarto baten sartu ei ziran, ahal dan

moduan.

Galdo-txikik beti bezela egin bihar eban fetxurixaren bat, da bestieri ezer esateka baña ondo

ikusteko moduan, hasi ei zan, ogeratu aurretik, tapak jaso ta periodiku papelak kurioso-kurioso izara

gaiñean ipintzen. Anbroxiok, hori ikusirik, esan ei zetsan:

- Baiña mutil; zoratuta hago ala? Zer diarduk papelok zabal-zabal ipiñiz?

- Hara Anbroxio. Ta bestiori be berdiña esatera najoiak. Momentu honetara heldu garanez, nere

desgrazia bat kontau bihar detsuet. Lagun onak zarienez, uste juat ixillik gordetzen jakingo

dozuela. Nik, ixa gabero ohian kaka eitxen juat.

- E! - bestiak batera-batera -. Ohian kaka eitxen duala?

- Bai mutillak! Baiña mesedez, ezaixozue iñori esan.

Anbroxiok:

- Ni ez najoiak hire onduan lorik eitxera. Nahixago juat Boulebardean pasiau. Beste lagunen

kuartuan , nahiz da lurrian, lekurik ez badago behintzat.

Beste bixak:

- Guk pe bai. Hire kakarantsa aguantatzia baño hobe izango dok eta.

Egoera horretan, bakar-bakarrik gelditu zan Galdo-txiki kuartuan. Ta, orduan, koltxoia ipiñi eban

bihar zan lekuan ta oge bigunian sartu zan.

Lurrian lo egin ebenak, aldi baten, Galdo-txikiren kakarantzaren inbidia be izan ei eben, bizkarhazurreko

miñez euazela, bestaldeko kuartuan lo zurruztadak entzunaz.

Goizian juan ziran lagun guztiak bere kuartora, bere lepotik barre eitxeko asmuan. Baña han ez zan

ezer pasau. Galdo-txiki billau eben lotan nasai asko, bakar-bakarrik oge zabalian, bestieri adarra joaz.

Kuadrilla berakin Elgoibarko ferixara juan zan batian, bururatu jakon basarritar batzueri adarra

jotia. Honela ipiñi zetsen plana bere laguneri:

- Zuetariko batekin borroka itxurak eingo jitxuat eta gero nere bende hankapian hartu ondoren

jeupadak egingo jitxuat basarritar saillari begira: badago bat, etorri neregana! esanaz.

Ta iñor urtetzen bada indarrak neurtuko jitxuagu, baña ni baño gogorragua bada, nere alde urtetzeko

kondeziñuan.

Baiezkua emon ei zetsen.

Egin zitxuen ba borroka itxurak ta erabagita eguan moduan, Galdo-txikik urten eban irabazten.

Lurreratu ebanian, gaiñian hankia ipiñitxa. Alboko basarritarreri:

- Badago bat, etorri deixala neregana! Badago bat!

Bai azaldu be. Pagu arbolia baño gizon mardulago zan Artaso pelotariak hartu ei eban esku

artian ta pelota bezela erabilli ei eban, lagun guztiak ollotuta hanka eiñ ondoren.

“Badago bat!” deiari erantzutzeko, iñor baeuan edo ez baeuan, belarronduak ondo berotuta urten

ei eban Galdo-txikik.

Horregaitxik, behin, Astelena frontoian Artason pelota partidua ikusi ondoren, bertako gora-beherak

kontatzen ziharduela, euren arteko batek esan ei eban:

- Artasok gogor joten jok.

Ta Galdo-txikin erantzuna:

- Etxaukat iñork esan biarrik. Artasok gogor joten dabena, ondo probauta jaukat.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!