02.09.2013 Views

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Marianok:

- Probau heuk lehenengo; heuk dakak zer galdu gitxien da!

Mariano ta Karo, egun baten, kazara juan ziran. Beste asko, goizian goiz urtenda, han ziran leku

onak hartuta, baiña danak tranpakin, beda denboria baitzan.

Gure Mariano ta Karok ez zeben euki goiz jaiki biharrik. Eurak denporaz, patxadan, heldu ziran

lekurik onenera ta guardia civillak balitzakez moduan, hasi ziran alkarri deika:

- ¡Oye, Gutierrrez, por aquí deben estar!

- No, Martinez, por este otro lado.

- Puestokuak, berba harek entzunaz batera, guardia civillak inguruan ziralakuan, laga txabolia

eta hanka jokuari emon zetsen. Mariano eta Karok hartu eben eurentzat txabolia ta nahiko

txoriren jabe egin ziran.

Eibarko Ayuntamentuan asmo gogor bat hartu eben gaueko errondalarixak ziharo kentzeko. Euren

artian Mariano Txurrerua ta Karo be baziran nahiko lan emoten zetsenak serenueri. Ekarri eban ba

Ayuntamentuak Sestaotik arrazako sereno txatua, errondalari guztiak berak birrinduko ebazela

esaten ebana.

Lehenengo egunian, goiz aldian, hartu dituz “in fraganti” Mariano ta Karo. Ispeziñora eruan, izen,

apellidu eta direziñua hartu ta Flandesen pika bat ipiñi baleu bezela, amaiñ emon etzen gure

gautxorixeri hurrengo egunian, hamabixetan, Ayuntamentura alkatiaren aurrera agertzeko agindua

emonaz.

Baiña, hona hemen gure Mariano eta Karok, euron izen benetakuak emon biharrian, izen faltsu

batzuk emon ebezen: Jose Sakristau ta beste goitar batena.

Hurrengo goizian, emon detsaz sereno txatuak alkatiari errrondalarien izenak. Irakurri dittuz

izenak eta esan:

- Honeik ezin izan leikez!

- Bai, esaten eban txato serenuak, honexek dira euron izenak, eurak emondakuak dira.

Deitu detse alkatiak bi gizoneri ta, jakiña, serenuak ez zittuan ezagutu gabeko berak hartutako

errondalari moduan. Harek beste batzuk ziran.

Ta hor amaittu ziran arrazako txato serenuan serbizioak. Sestaora barriz juan bihar izan eban.

Pedro Zelaia. Revista Eibar 65eko abuz.-irailla, 17.orr.

GALDO-TXIKIN ZIRIKADAK

Hamaika gizon xelebre sortu izan da Eibarren, ta euren artian, Galdo-txiki ezta azkenen gelditzen

zana. Gizajua, juan zan urtian hil zan, ta berakin Eibarren jatortasun zati bat. Zegaitik eze, lehengo eibartar

jator bat hiltzen dan bakoitzian, badirudi berakin daroiala beste mundura gure herriaren zati bat.

Zuloagak pinturara edo Juanito Gisasolak musikara moduan emon eban Galdo-txikik bere bizitza

umorera.Umorista asko izan ditu eta ditu gure herriak. Umoristak euren artian be era askotakuak dira,

ta behin Kaitano Kareagak ederki esan zestan moduan, Galdo-txiki, okerkerietarako umoria eukana

genduan. Zirixa sartzen genduan ha mutilla.

Honek dira bere gertakizun batzuk:

Behin bere lagunekin juan ei zan Donostiara agostuko Andra Mari jaixak pasatzeko asmuetan,

kantauaz: “Festarik behar bada, bego Donostia...” Ze, donostiarren antzera hankak arin zituen jaizarraparria

zan aldera.

Inork ez ei eukan hagiñeko miñik eta kantsaziñorik, ta errazoi horri oratuta ibilli ziran orduakin

133

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!