02.09.2013 Views

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

32

eta gero beste fabrika batzuek. Horrek aberastasun ez txikixa ekarri zeban Eibarko industriarentzat, zeren

eta, ez bakarrik bizikleta, baitta be bizikletaren inguruan doiazen beste gauza asko fabrikatzen hasi ziralako

eibartarrak. Penagarria, baiña, gaurko eguneri begiratuz, Eibarreri hainbeste fama emon zetsan industri hau

gure herritxik kanpora juan jakula, bai Gasteiz, Mallabi edo Durango aldera.

Eulogio Garate, anai arteko gerra zala ta -bera Errepublikako denporan kontzejala izan zan-

Frantzian zeguala, bere industri jakintza aprobetxatu nahirik, austriatar enpresario Frich Mandelek

bultzatutra, gure Eulogiok Argentinarako abiada hartu zeban, han eskopeta fabrika bat -Kometa

izenekua- jasotzeko. Horretarako, ordea, beste eibartar batekin, Luis Ormaetxeakin, zortzi hillabete

pasa zittuan, makiña egokixak eta eskopeta industriko teknika gaurkuak esamiñatzen.

Eulogioren bihotza, baiña, beti Eibarrekin amesetan zeguan. Azkenik lortu zeban bere herri

maittera itzultzeko gogo bizia betetzia 1953. urtian, eta bere bizitzako azken hamabi urtiak hemen igaro

ebazen.

Pedro Zelaia,...eta kitto! 94-II-11. 8.orr.

TESTU MOTZ ETA BIZIXAK:

Kontaketa labur eta bizixak, hittanua, kontaketa jatorra, hiztegixa, entonaziñua eta aditz

trinkua lantzeko egokixak.

MARIANO TXURRERUA

Gizon xelebria Mariano. Luzia zan gorputzez eta irudimenez. Mehe-mehia. Bizar haundixa bere

aurpegixan. Umoretsua. Galdo Txikin estilokua umore kontuetan. Bere fetxoria gehixenak Karo bere

lagunakin egitten ebazen.

Basarritar batek sagar arbola bat zeukan. Baiñan ondo zaintzen ei zeban sagar arbola hura. Hara

iñor ezin zeikian hurreratu; laister han zan ugezaba “en defensa propia”.

Baiñan, dana dala, Mariano eta karok sakatu etzen behin ederra.Joan dira arbola ondora.

Marianok eskopeta berakin zaroian. Igo da Karo arbola gaiñera, ta berihala hemen dator

aintxitxiketan ugezaba. Mariano hasten da diarka arbola gaiñeko Karori:

- ¡Caraillu, de esta no te escapas, te mato, atí y a quien sea!.

Ta jo tiro Karogandik bost metrora ta, danba! Bestia, faltsuan lurrera.

Ugezaba, tiruak eta amenazuak entzunda, gelditu da, arbola direziñua laga ta, bildurtuta, igesixari

emon detsa etxerutz.

Bitartian, bi lagunak, hartu nahiko sagar ta aldendu ziran arbola ondotik. Handik pixka batera,

basarritarra etorri zanian arbolara, ez zeban ezer billatu, ez gizon ta ez sagar.

Behiñ batian, Marianok hartu ebazen Maltzako errekan eskallu batzuk, gitxi aukeran. Eta esan

ei eban:

- Honek zapuburutxuok be, eskalluak dagozen tokian egoteko, ez ditxuk txarrak izango. Eta

eskallu ta zapuburutxuak, danak nahastian, eruan ebazen tabernara kaxuela baten jateko.

- Ipiñi danak batera, al pil-pil, kaxuela baten!

- Zapuburutxuak be bai? –diño tabernariak.

- Bai

- Zelan?

- Eskalluen moduan.

Agindu lez ipiñi ta ekarri eban mahaira, kaxuela. Morterua modukua geratu ei zan eskallu ta

zapuburutxuen nahastia kaxuelan. Horrela ikusita, iñor ez zan atrebitzen jaten hasten. Han zeguan

Mariano ta Karokin beste euren lagun bat, bularreko gaixuakin zeguana. Eta honi esan zetsan

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!