02.09.2013 Views

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ta zelan bota ebazen granuja kuadrilliari Frontoi Zarretik behera dirua –laurlekuak- bolo-bolo.(...)

- Orduko ipuiñen bat...

- Gure kuadrillakuak oso zaliak giñan Olerriara juaten. Hantxe ondo afaldu ta bueltan serenata

zoragarriak asmatzen genduzen. Gabe baten, ordubatak inguruan bagentozen Olerriatik bueltan Isasin

behera orkesta osua. Gitarria joten eben Maximo Plaentxiatarra, Padilla ta Salaok. Ballarinek flautia ta

Polin Kastrok klarinetia. Etorri jaku bidera Moskatela serenua eta esan desku:

- Mutillak, hau eskandalua baiño hobia dok eta kalian zihar bueltia emoizue.

Holaxe zan. Jendia jaiki ta bentanetan entzutzen zeguan. (...)

Revista Eibar,67ko abuz.-irailla, 12.orr.

ANTONIA IRIONDO: NIK EZ DOT NAHI ERRETIRATZERIKAN

Gaixak: 6 Biharra, ekonomia. 7 Ohitturak

Julixo honetan 78 urte beteko dittuen arren, biharrerako gaztiak baiño gogo haundixagua daka

Deban jaixotako andra honek: goizeko seirak aldian jaikitzen da ogixak saltzera juateko. Zeregin

honetan luzaruan jardun eta gero, gauza asko aldatu dirala ikusi ahal izan dau. Gaur egun ogixa eitteko

makiña asko dago. Halan be, jentiak lehen baiño gitxiago jaten dau, akaso hondartzara juaterakuan

“mitxelin” gehixago ikusiko jakozela pentsatzen dabelako.

- Ogixa lehen eta oiñ ez da bardin egitten. Esango deskuzu zelan aldatu diran gauzak ogixa egitteko

orduan?

- Ogixa egitteko modua aldatu eiñ da, lehen eskuz eitten zan gauza asko, baiña gaur egun makiñak

daoz edozertarako. Gaiñera, lehengo labak egurrakin ibiltzen ziran eta oinguak ez: elektrikuak dira.

Ogixari formia eskuz emoten jakon lehen, baiña guzti hori aldatuta dago gaur egun, barrak eitteko

formadora izena dakan makiñia dagolako. Masak be amasadoriakin eitten dira. Baiña hori ez da dana,

oiñ fermentaziño kamarak daoz. Lehen askoz be bihar gehixago eiñ bihar izaten zeben ogixakin.

Erosteko modua be aldatu dala esan leike, sasoi batian koskak egoten zirala entzunda dakat. Eskuan

pagau biharrian, denpora bat pasauta pagatzen zan ogixa. Baiña hori neuk pe ez dot ezagutu, antxiñako

kontua da hori. Nik ezagutu izan dotena hau da: hillian azkenian edo astian azkenian pagatzeko

liburuan apuntau, baiña jente zintzuari bakarrik. Koskena ez, panaderixako amari entzun izan netsan:

bakotxak erosten eban ogi bakotxangaittik makilla baten marka bat eitten zeban, edo. Baiña hori oingo

jentiak pe badaki, lehengo gurasuak eitten zeben. Jente formala dakagu hamen eta jentiak ez zeban

tranparik eitten, tranpen kontu horrek ez dira egixak. Hamengo amak pe lehen fotak eruan eta aldaban

ipintzen zittuala esaten eban eta sekula ez jakola falta izan berari. Fotak zortzixan formakuak ziran,

armozutarako eruaten ziran eta aldaban laga. Gero, goizian jaikitzerakuan, aldaban eukitzen zeben

ogixa.(...)

Koldo Mitxelena,...eta kitto, 92-VII-17. 15.orr.

EULOGIO GARATE

Eulogio Garate 1889ko azaruaren 13an jaiotako eibartar jator bat izan zan. Industri arazoetan

puntarengua. Gizon haundixa bere egintza ugarixetan, nahiz eta berak bere buruari garrantzi edo

inportantziarik emon ez. Bere egintzarik haundixena –nere ustez- hau izan zan: armagintzan biharrian

ziharduen G.A.C. fabrika, eibartarrentzat “Korriuanekua” Arragueta kaliaren hasieran, Arikitxaneko

zubixaren ertzian zeguana, bizikleta fabrika bihurtzia. Horretarako Frantziara abiatu zan, han bisittatu

zittuan hango txirrindu fabrika batzuk, eta han ikusittakuakin eta bere burutik ataratako ideiekin, buelta

osua emon zetsan G.A.C. tallarrari.

Ikusirik fabrkazio berri honek etorkizuna zeukala, Eulogio Garaten bidiari jarraitxu zetsen Orbea, B.H.,

131

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!