02.09.2013 Views

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

30

- Zenbat urtekin hasi ziñan biharrian?

- 12 urtekin. Txomonian bost bat urte egin nituan.

- Gero nora?

- Kintananera, estaziño aurrian, Matxarira goiazela.

Hemen, pistolagintzan egiten gendun. Bi urte egin nebazen Kintananian. Gero Korriuanian

–G.A.C- egin nebazen beste hiru urte. Huelga bat dala-ta urten bihar izan neban Korriuanetik.

Zergaitik huelga?

- Hara ba. Gure biharra izaten zan goizeko 6retatik 8rak arte. 8retan ordu erdi libre izaten genduan

gosaltzeko. Sartu barriz ta 12ak arte. Bazkaldu ta ordubatian barrura 7rak arte. Bihargiñak eskatzen

gendun arratsaldeko 6rak arte. Hori ez eskuelako emon, juan giñan huelgara.

- Huelga ondoren nun egin zenduan biharra?

- Urkusuan –Orbeanian- 21 urtekin sartu nintzan ta 28 urtera arte jardun neban. Biharra gastau zan

ta urten egin bihar. Orduantxe hasi nintzan nere kontura.

- Nun?

- Bilbozarrian. Iturritxo laguna neban ta harek emon zestan lekua bere tallarrian. Hantxe, nere

kontura, 14 urteko gazte bikin hasi nintzan biharrian.

- Zer egiten zendun?

- Pistoliantzako pieza soltiak. Tallar hartan 16 arte egon giñan. Handik Dos de mayo kalera etorri

giñan. Hemen, 20 urtian jardun neban,1936ko gerria etorri arte. Gero, 1939 urtian, Ubitxako tallar

hontara heldu giñan.

- Noiztik dator zure pelotarako afiziñua?

- 16 urte ezkero. Pelota partidu asko ikusitakua naiz. Lehenengo Frontoi Zaharrian.

- Hango partidorik onenetakoren bat?

- Azkoitiko Txikixak eta Manolo Paxieguak jokatu ebena eskuz esku. Azkoitiarrak irabazi eban.

30era zan jokua. 28-18 galtzen zeguan Txikixa ta 28an partu ziran. Gogoratzen naiz Don Ziriako Agirre

ta paxiegutarrak asko jokatzen ebela Manoloren alde. Partu ziranian, juan ziran Aldatzarren, Azkoitiko

Txikixaren apoderauarengana, parrian trabesak geratzeko eskatzen. Baiñan ezetzian geratu ziran ta

Azkoitiko Txikixak irabazi eban 30-28.

- Pelotari on asko ezagutu dituzuz?

- Bai horixe! Sustarra, Azkoitiko Txikixa, Txorrotxa, Kantabria, Mondragonesa, Atano hirugarrena

ta beste Atanuak, Etxabe anaiak, Rubio, Ubilla, Onaindia, Gallastegi, Barberito...asko ta onak benetan.

- Orduan ala oiñ dago afiziño gehiago?

- Ointxe gehixen. Lehen baiño jende gehixago doia pelota jokura. Jokau be ointxe gehixen.

- Patxi, kantu zalia be izan ei zara?

- Bai, pixka bat, batez be kanpuan afalduta gero. Gogoratzen naiz zelan etorri zan Julian Gayarre

Eibarko Txikixa ikustera. Neuk be entzun netsan kantuan Gisasolaneko kafian,

Segundo Maiorak pianua jota. Kanpuan, Txirixo kale guztia jendez beterik zeguan Gayarreri entzutzen.

- Eibarko Txikixa maitatua izan zan Eibarren?

- Oso maitatua. Askotan juan zan Ameriketara pelotan jokatzera. Handik bueltan, herrira

etortzerakuan, Zumarragatik zihar kotxian zetorrela, Eibar guztia eukitze eban bere zaiñ Urkusuko

itturri ingurran. Han egoten zan Personia, Persona Zarra, gizon bizarduna bandera ta guzti ta herriko

musika bandia. Handik danok juaten giñan Frontoi Zaharrera. Guztiz bonbillaz argituta billatzen

gendun. Hantxe bizi baiziran Eibarko Txikixa, Pilar bere andria ta Zeferino, Juan ta Enriketa semealabak.

Gogoratzen naiz ondo zelan etorri zan egun baten Fraskuelo torerua gure pelotari famatu honengana

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!