02.09.2013 Views

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

at hillabete, beti Eibarrekin pentsatzen.

- Jolas eta lan asko egindakua zara?

- Jolas askorik ez. Biharra bai ugari. Erromerira Azitainera juaten giñan. Orduko erromeriak ederrak

ziran: goiz hasi eta goiz amaitu. Avemaixetarako etxera. Musikako lehenengo txanda akabau eta etxera

antxintxiketan, gurasoen esana ondo betetzeko.

Amandria etzan,ez, kaleko emakume ibiltaria. Iñoiz etzan Pabelloiko zinian sartu. Ordubete bat

libre baeukan, basarrira juaten zan biharrera. Biharrerako lotzsarik ez dau izan iñoiz, ezta damurik be

biharra egin beharrarena. Oraintxe arte, bere etxetik Eibarko martxari jarraitu dio. Eta oraindik ere,

bere buru zolian, Eibarko azken larogeitamar urteetako historia darioa.(...)

Revista Eibar, 81eko abendua, 7.orr

PERIKO KRUZETA

Gaixa: 7 zinia

Txontan jaio zan Periko Kruzeta. Hantxe, Karmeldarrak gero egongo ziran lekuan. Beste aldi baten

Arraguetan bizi ondoren, bere familia izan zan Estaziño kalian lehenengo egin zan etxian bizi izan

zana. Harrezkero bere bizitza guztian Estaziño kalian iraungo eban. Gandiaganeko aurrerz aurre jaso

zan Casoino Artista, Perikoren aita gidari zala. Gero, ados ez zetozelako, handik aldendu egin ziran

Casino Artistakoak -behia eta lehenengo pisua erabiltzen ebezen- eta orduan, behia kafe bihurtu zan eta

lehenengo pisua etxebizitza.

Kafe Kruzetan bailia egiten zan garai hartan! Ah, baiña edozeiñ emakumek ez zeukan han sartzerik:

moiñodunak bakarrik dantzan egin zeikien!

Konpañia asko etorzen ziran Salon Kruzetara. Eta kantore eta kantora famatuak. Emilia

Bracamonte, Raquel Meller, Cornadó anaiak eta nik dakit zenbat gehiago.

Periko Kruzetari esker ekarri zan Eibarrera zinia. Juan zan bera Bilbora, liburu batzuk erosi,

estudiatu eta bere kontura eta berak bakarrik montau eban zineko makiñia. Eta gero, zenbat bihar ez

ete eban egiñ gure Perikok kafetik aparte, zinia zala-ta!

Baita ere berak eta bere aitak, zinetik haruntz, gaur maternidadia dagon lekutik haruntz, pelotaleku

bat jasotzeko asmoa euki eben, bai planoak egin be, nahiz eta gero lortu ez asmo hura.

Periko Kruzeta, bere sasoian, oso billarista ona izan zan. Onena urte askoan. Ikusi besterik ez dago

70 urtekin zelan urten zan txapeldun. Baita be oso jokulari ona zan txameluan, hau da, dominó antzeko

joku hortan.

P. BIDEBARRIETA, Revista Eibar,84ko eka.-uztailla, 26.orr.

PATXI ARANAKIN BERBETAN

Gaixak: 6 Biharra, 5 Pelotia, 3 kalegirua.

Patxi Arana Aristondo eibartar peto-petua da. Bihotz oneko gizona, benetan. Eibartar jatorra.

Bihargin sutsua. Pelotazale purrukatua. Eibarko historiaren gertakizun asko bere buru ta bihotzian

daroiazen ezkero, oso atsegiñ da berakin berbaldi bat egitia. Hona hemen berakin egindako

jardunaldiaren gauza batzuk...

- Patxi nun jaixo ziñan?

- Untzaga kalian. Oingo Kalbetonian, Bilbozarren ertzian, oktubrearen 10ean, 1879 urtian.

- Denpora asko eskolan?

- Oso gitxi. Ezta bi urterik be. Nere eskolia Bidebarrietan zan, oiñ eskola barrrixak dagozen lekuan.

Maixuak: Segundo Maiora eta Arrateko maixua.

129

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!