02.09.2013 Views

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

28

Taberneriak egindako nahiko txutxu. Eta mahai azpian bandejia gordetzen gendunok gehiago oraindik.

- Teatrista be izan ziñan...

- Bai, Kongregaziokuak teatro talde bat formatuta gendukan Don Poli zuzendari zala. Batez be

Karnabaletan egiten genduzen teatruak Salon Kruzetan. Don Poli zan zuzendari eta apuntadore.

- Zelakua izan zan zure gazte denboria?

- Guk ederto pasau gendun gure gazte denporia. Ni bihurritxua banintzan bai apurtxo bat. Beti

zirikadaren bat sartzeko goguakin. Behiñ gogoratzen naiz apaiñ elizara juateko asmuakin, orduantxe

ezkontzeko zegon nere ahizta Eugeniaren ezkontz-mantilla hartu netzan. Bueltan izan ziran komediak!

Aita zuzena zan. Ez euskun lagatzen dantzaldietara eta juaten nahiko nagusi egiñ arte. Eta gero be

erretirua oso ondo gorde bihar izaten zan. Ama, gaiñera, ez zan ogera juango, danok etxera etorri arte.

- Noiz ezkondu ziñan?

- 27 urte neukazela eta Karnabaletan. Ez naiz asko gehiago gogoratzen. Nere anai Florentino be

orduantxe ezkondu zan. Bi parejok Ama Sortzez Garbiaren altarean ezkondu giñuzen Don Felix

Ibargutxik. Egun hartan bertan ezkondu ziran baita ere Justo Oria, Tomas Egurrola eta beste Ardantzako

bikote bat. Ezkondutako gehienok Madridera juan giñan biajian.

Madriden soldadutza betetzen zegozen Galarraga eta Tomas Amuategi. Haiekin asko ikusi giñan

egun haietan. Beren nobixak emonda eruan eutsaguzen sanblaskopil bedeinkatuak. Ta bai gustora jan

be danon artian hantxe Madrideko kafe baten. (...)

Revista Eibar, 82ko apirilla, 7.orr.

AMANDRE ESTEFANIA: 100 URTE

Gaixak: 6 Ekonomia, biharra, 3 jaixak eta erromeriak, 4 Gerria

Estefania Arruti Irazabalbeitia, Eibarko amandre beneragarri bat da. Ehun urteko mugan dabil. San

Iñazio egun baten ikusi zun lehenengo aldiz munduko argia Urkiko Takillango basarrian.

(...) – Noiz ezkondu ziñan, amandre?

- Gazterik. Don Valerio Bidaurre, “Parroko tuertua” elizako nagusi zala. Juan Jose Osoro zan nere

senarra.

- Ni gaztetxo nintzala –diño- sei perro t’erdian zegoan lauko ogia. Fota bi txakur eta erriala

kostatzen ziran. Azunbre esnia, hiru perro t’erdi. Eta nahiko kafe bi errialekin. Ezagutu neban denpora

bat, bai, ogia eruaten gendula baiñan liburuan apuntia egiten zan, gero hurrenguan ordaintzeko.

Etzegoan dirurik. Nere gizonak Alfan lan egiten eban. Bertako sortzailleetakoa zan. Baiñan urte

batzuetan, biharraren truke ez gendun dirurik ikusten, txapak baizik. Asteko irabazia bederatzi txapa

ziran. Txapa bakoitzak durua balio eban eta haiekin erosten genduzen gauzak kooperatiban.

- Egia da susto haundia izan zenduela izko batekin?

- Bai horixe. San Juan batzuetan estuasun haundia izan gendun. Atara eben izkua Torre Zaharreko

plaza aurrera eta hara hor izkuak iges egiñ ebala. Ubitxako basarrian atera eutsen iria eta honek bota

eban izkua modu txarrian, Gu Iturrao basarrian jokuan geundela, ikusirik izkua hurretik pasatzen,

estutu giñan ta bai etxe barruan sartu ere.

- Frantziara be heldu zara, amandre?

- Bai, gerra zoritxarrekuan Santanderrera eruan giñuzen eta nere loibia eta familikoak zaintziarren

juan bihar izan nintzan Frantziara. Nik, ordea, ez dakit zelakuak diran lurralde haiek. Ondo, bai, ondo

hartu giñuzen hango jendeak. Eta ni etxean egoten nintzan umezaiñ eta jerseygiñan. Horrelaxe hiru

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!