02.09.2013 Views

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

jersiak eta.

Aste guztian erropa batekin. Ez eguan elegixarik! Gizonezkuak, tunika bat jantzi eta aste guztian

halaxe. Umiak, aurreko amantaltxo batekin jantzi –kalau batzuk ertzian eginda- eta eskolara bialtzen

genduzen. Senzillo bizi zan jentia. Gero urten eben lujuak. Ha beste bizimodu bat zan. Guardianeko

etxian, 15 pezetako errentia geukagun. Irabazi be gitxi egiten zan. Biziorik ez. Zelan hartzen jakozen

neurriak bizimoduari!.

Revista Eibar, 82ko maiatza, 7.orr.

FELISA AZKARRAGA

Gaixak: 2 Eskolia,Dibujua, 6 Biharra. 7 Teatrua eta korua, ohitturak

Felisa Azkarraga gatz eta pipar haundiko andria da. Eibartar peto-petua. Bere aita sastria zan.

“Sastre txikixa” lez ezagutzen eben orduko eibartarrak. Oraintxe dala 86 urte jaio zan. Felisari, baiñan,

86 urte hoiek ez diote kendu bere irripartasun, gatz eta umore ona.

- Felisa, nun izan zan zure lehenengo eskolia?

- Txiki-txiki nintzala, Ibarkurutzeko Arrautzianeko ume txikitxoen eskolan sartu ninduen. Han

zaintzen giñuzen Jose Larrañagan amak eta amandriak. Euren etxeko bigarren bizitzan zan. Han

eukezen banko txikitxo batzuk eta gu han jarrita ipintzen giñuzen. Han ibiltzen zan amandria bueltak

emoten gure inguruan eta bai sarritan be oriñalakin gu txikitxoei laguntzen.

Gitxi pagatzen gendun eskolatxo hartan, baiñan bai burrukan egiten gendula gogotik. Nahiko

atximurkadakin juaten nintzan etxera. Bai beste asko be nik egindakuekin.

Gero Felisa Alhondigako eskolan ibilli zan.

- Eskolan – diño berak- nahiko lista nintzan, baiñan martxando gehiegitxo egiten nebazen. Hasi

nintzan baita ere Dibujora juaten.

- Norekin eta nun?

- Jazinto Olabekin. Dibujua asko gustatzen jatan. Nahiko sakrifizio zan gurasoentzat, pesetia

hillian pagatu bihar zalako, baiñan ni ez nintzan gelditu hantxe sartu arte. Goizian, Alhondigako

eskolatik urten eta 11etatik12ak arte. Arratsaldian, 5etatik 6retara. Klasiak izaten genduzen

Elgetakaleko ertzian, Juzgaduan aurrez-aurre. Gogoratzen naiz (...) Jazinto Olabek esaten euskula:

“Zuetako 20 neskakin baiño nahiago dot 40 mutillekin Dibujua erakusten egotia”.

Baiñan ni, nahiz eta bihurritxua izan, asko ikasi neban Dibujo eskola hartan. Gurasuak, baiñan,

josten ikastera eruan nahi ninduen. Nik, barriz, gogo gitxi hortarako: grabadora izatia nahi neban. Eta

izeko Juanakin juan nintzan egun baten Gandiaganera. Erakutsi netsazen dibujuak eta harek esan

eustan: Etorri biharrera nahi dozunian”. 14 bat urte neukazen han sartu nintzanian. Gandiaga oso ona

zan guretzat. Egunero-egunero, gaztetxoei ordu beteko aukera emoten euskun papelian dibujatzeko

mahaitxo baten. Laster ipiñi eztan baita be zidarrian grabatzen. (...)

Biharrian geundela asko kantatzen gendun. Batez be antxiñako kantu ederrak. Gandiaga bera be

oso kantari ona zan.

- Kantoria be izan zara, Felisa...

- Bai eta ez txarra, gaiñera. Mariaren alaben kongregaziñoko koruan, 15 urterako hasi nintzan

kantuan. Don Poli Larrañaga abadia zan gure zuzendari. Berakin egiten genduzen Errebal kaleko

Barberukuan ensaioak. Pianista zan Gregoria Orbea eta kantorak 13 bat lagun. Ensaioak gitxienez

astian behiñ egiten genduzen. Kantau, barriz, Kongregazioko egunetan, eta maiatzian egunero, Ama

Birjiña Sortzez Garbiaren bederatziurrenian, eta abar. Perosiren meza eta beste bi ikasi genduzen. Ez

genkigun solfeorik, baiñan Don Poliren teknika batzukin nahiko ondo arreglatzen giñan. Don Agustin

Enbil parrokuak, urtian behiñ, merienda goxua emoten euskun. Orduan jaten genduzen Maria

127

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!