02.09.2013 Views

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

26

Ta kapitanak agindu zetsan Manuelari bere eskuan zegoan guztia egingo ebala Juan askatzeko. Eta

halaxe gertatu zan.(...)

“AMAÑA” .Revista Eibar, 83ko eka.-uztailla,26.orr.

FRANCISCA ARRILLAGA

Gaixak: 7 egunerokotasuna, modia, ziniak. 3 Jaixak.1 Antxiñako Eibar. 4 Gerria

- Noiz jaio ziñan?

- 1893.ian, oingo Toribio Etxebarria kalian, “Andres Arro”nian, han beheko etxian. Gero juan

giñan “Guardia”neko gora. Han bizi izan nintzan 32 urtian.

- Nun zeguan Guardianeko tabernia?

- Frontoi Zaharreko ertzian. Oiñ Serapianeko dendia dagon lekuan. Hantxe eguan Guardianeko

taberna entzutetsua. Entzute haundikoak ziran, bai, Guardianeko konpuestuak. Guardia bera –Larraza

jauna- ibiltzen zan, kalera urtenda, bere konpuestua saltzen. Etzan nahaste bat besterik: erdixa kafia etra

beste erdixa pattarra. Negoziante hutsa zan Larraza jauna.

- Nun egiten ziran jaiak orduan?

- Plaza Barrixan be asko. Gogoratzen naiz Aratostiak Plaza Barrixan ospatzen zirala. Don Ziriako

eta bizi ziran onduan. Orduan Untzaga bera baiño gehiago izaten zan Plaza Barrixa. Gogoratzen naiz

ni txikia nintzala zelan jentia ibiltzen zan leku hartan alkarri oratuta, pasiuan eta saltoka. Untzagan

bertan baiño alaitasun gehiago egoten zan.

- Gogoratzen zara lehengo Untzagakin?

- Bai horixe! Arboladi ederra zegoan Untzagan. Eta San Juanen ermitia. Amigoneko kafia be

Untzaga ertzian zeguan. Gero Nochenekua izan zana, haixe zan, lehenago Amigonekua. Hantxe

aurrian, plazia itxi eta teatruak egiten ziran oiñ musikia joten dan ingururuntz. Gu, neskatillatxuak,

Amigoneko bittartietatik ikusten gendun teatrua. Amigonekua herrixan lehenenguetakoa zan.

Txatxananekuak eruaten eben hango martxia.

- Han zeguan, zure txiki denporan, Salon Teatrua?

- Bai. Aspaldikua zan. Arratsaldian, domeketan, hantxe joten eban organilluak eta, gabian, musikia

izaten zan. Arratsaldian sartzeko hiru xemeiko bihar izaten ziran. Eta gabian erriala. Baiñan, askotan,

ez genduan errialik be izaten! (...)

- Gerra denporan, nun egon ziñan?

- Nik ez neban Eibartik urten. Hori bai, estuasun haundiak pasatu genduzen. Nahiko ordu pasatzen

genduzen abioien bildurrez orduan egiten ziharduen Banco Gipuzkoanoko etxe azpian. Haraxe juaten

giñan antxintxiketan hegazkiñen bildurrez, ustez han seguru geundela.

Gerran, nik eztakit zelan salbau giñan. Ha azkenengo bonbardeua O’Domell kalekua

ikaragarria izan zan. Ni Otola basarrira asko juaten nintzan. Hantxe nengoan frankistak sartu

ziranian. Eibar negargarri geratu zan. Nik dana erretzen ekusi neban. Herrian sartu eziñ eta Jardiñetatik

bueltan etorri bihar izan giñan Arraguetara. Gero, gose haundia pasau gendun. Harek ogi baltzak jan

bihar lastuakin egindakuak! Mixeria haundia. Danok alkar jatia zan orduan be. Gogoratzen naiz

zelan juaten nintzan arrantxo billa Auxilio Socialera. Nere ama, horraitiok, iñoiz ez neban eruan.

Beretzat beti zerbait izaten neban. Gurasuak, gero, gauza haundia dira! Ta azkenian be, Jaungoikuak

beti laguntzen dau eta danok behintzat bizirik urten gendun.

- Beste gauza asko, lehengo Eibarreri buruz, kontau eustazen Frantziskak. Orduko jantziak zelakuak

ziran, adibidez.

- Andrakumiak, marinera eta goniakin eta txaketatxoren bat baeguan negurako. Gero hasi ziran

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!