02.09.2013 Views

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Biriñau, Marapilla, Narbaiza bertsolariaren jaiotetxe Ezkaraierrota, Gorostagaineko eta abar luze

bat.

Mandiolaballe Akondia menditik Ixuara zabaltzen da, Urkoraino jarraitzen du eta

Olarriagaraino jaisten da. Urko mendiak lau zati ditu: batek Ermura jotzen du, besteak Markinako

Barinagara, beste batek Mallabira eta azkenak Eibarrera. Urkon behera Ermuko Elorreta

baserrietatik igaroko gara, eta hemendik bailara bukatzen den Olarriaga auzora eta bertako benta

ezagunera.

Bostgarrren eta azken bailara Agiñaballe da, Ixuatik Markinaraino zabaltzen dena. Bertan

Gorostiza, Zumaran, San Roman eta Arandoak baserriak daude. Agiñagako elizaren ondotik,

Agiñazpi eta Agiñagain baserrietatik Bariñagako mugarria dagoen Orei baserrira joango gara. San

Romanetik Kalamuara igoko gara, eta hemen, Urkon bezala, mugarri banaketa daukagu: Ixuara

ematen duen aldea Eibarkoa da; beste bat, Elgoibar; hirugarrena, Illagoitxi eta Illazpe baserrietan

behera, Barinaga, eta beste aldea, Lomiño baserrira goazela, San Andres de Etxeberria.

Hemen bukatzen da Eibar eta bere bost bailaren inguruko ibilbidea, zalantza gabe, gure herria

hobeto ezagutzen lagundu gaituena.

Revista Eibar:Imanol Ortiz de Zarate, Geu gera, San Andres egoitzako aldizkaria, 10. Zk.tik itzulia

MANUELA TXOPA

Gaixa: 7 janarixak. 6 Bizibidiak. 4 politikia

Gure gerra aurrean, Eibarko kozinerarik entzutetsuenetako bat Manuela Txopa zan. Itxura danez,

sukaldari artea odolian zaroian. Egona zan, gaiñera, kozina ikasten Txatxarramendin eta baita be

Altzolako hotelian.

Eibarko ostatu onenetatik –adibidez Badet eta Hotel Julianenetik- sarritan deitzen zetsen beren

jatordu haundienetan laguntzaille buru bezela. Zenbat aldiz ez ete zan juan Orbeanera, etxe hartako

banketeak gertatzera! Ikustekoa zan, gero, Manuela Txopa, amantal zuriz jantzita, kalez kale, berak

egindako tarta eder bat bandejan eruaten etxeren batera.

Bere etxean –Kandido hojalateruan etxian bizi zan Ibarkurutzen- ostatua zeukan apopillo jakin

batzukin. Eta gaiñera askok eskatzen zetsen reposteri gauzak eta baita ere beste janari batzuk egiteko.

Era berean, sukalde gauzak ikasi nahiean, asko eta asko pasatzen ziran bere etxetik. Baita ere , eta ez

behiñ bakarrik gaiñera, sukalde arteari buruz kursilloak eman zituan Eibarko andra askoren

probetxurako. Manuela Txopari esker kozinera puntarengo izatera heldu ziran gure herriko emakume

asko eta asko. (...)

Ama Manuelan etxian apopillo zeguan guardia civillen kapitan Garrigos jauna. Octubreko

Reboluziño egunian, Manuela arduratuta zegoan etzetorrelako bazkaltzera kapitana. Giro ederra

zegoan kuartel inguruan bazkaltzera etortzeko! Manuelak, baiña, bihotzak bultzatuta, eta nahiko

arrixkukin bialdu eban bere seme Juan kapazotxo baten kapitanari jatekua eruatera. Sozialisten kontrol

batzuk pasau ondoren –hauek ere bihotza baizuten- laga zetsen jatekua eruaten. Eta bai eskertu be

kapitanak hain detalle zoragarri hau!

Handik urte bira, anai arteko gerra zala-ta, bazkal errekaua egin eban Juan hiltzeko epaitua zegoan

frankotarren eskuetan. Estu ta larri juan zan ama Manuel Garrigos jaunarengana. Etzan erraza

honengana heltzea Donostian. Baiñan honek entzun bezin laister Manuela Txopak bera ikusi nahi

ebala, hartu eban harrera eta borondaterik onenakin. Baita Manuelak , negarrez, esan be bere seme Juan

hiltzeko zorian zegoala. Orduan Kapitanak: Zeiñ? Reboluziño egunian neri jatekua ekarri zestana?

- Bai, haixe bera.

125

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!