02.09.2013 Views

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

24

aipatzekoa da.

Eta hementxe bertan, Bidebarrieta kaleko fondan, Jainkoak nahi izan eban Julian eta Maria alkar

ezagurtu, maitemindu eta uztartzea. 1907. urteko ilbeltzaren 11n izan zan, Eibarren, beren ezkontz

eguna.

Laister beren kontura geratu zan fondaren zuzendaritza eta jabetza. Hortik datorkio Hotel Julian

izena.

Julian Muñoa ausarti agertu zan negozio kontuan beti bere gizatasun eta bihotz ona gauza guztian

gaiñetik azalduaz. Barriketa bakua.

Bera izan zan, gure gizaldiaren lehen urteetan, lehenbiziko kotxea Eibarrera ekarri ebana. Berak

ipiñi eban lehenbiziko aldiz taxis zerbitzua. Zazpi taxis eukitzera heldu zan. Beti sei taxis gertu

eukitzen ebazen. Eta 30 eta piku urtean Jainkoak daki zenbat zerbitzu egindakoak diran.

Bidebarrieta goian, Vistalegrerako igoera hasten zan aurrez aurre, euki eban garajea. Era berean,

Zuloaga kalean beste bat jarri eban, hau batez be erreparazioetarako. Hemen ezagutu gendun

eibartarrok Jose Mari Fernandez mekaniko puntarengua. Eta honen anai Isidoro, txoferra. Eta beste

asko ta asko, Julian beraren semeengandik hasita. Fondaren aurrean, ia Merkatu Plazari ikutzen,

gasolinera bat be ipiñi eban Julianek. Era berean eta bere kontura beste hiru gasolina -agentzia jarri

zituan Elgoibar, Markiña eta Bergaran.

Bitartean, ixil-ixilik, baiña leial eta bihotzez, aspertu gabe bederatzi seme-alaben laguntasunakin,

etzan lanean geratzen ama Maria Zabaleta. Hotel Julian fonda lez eta kafeteria arloan berdiñ, oso goi

maillara eruan ebazen.

Zoritxarreko gerrak apurtu eban famili hartako zoriontasuna. Durangoko bonbardeuan hil zan Julian

1937ko martxoaren 31n, 52 urte zituala. Bere emazte kutuna handik zazpi urtera, 1944ko iraillaren 4an.

Julian eta Maria ahaztu eziñezkuak dira guretzat. Orduko Eibar kutunaren zati bizi eta eredugarri

izan ziran.

Revista Eibar, 84ko apirilla. 6.orr.

EIBARKO BAILARAK

Txanguak egitteko eta toponimia ikasteko testu aproposa.

Gaurkoan Eibarko bailarei buruz hitz egingo dugu. Eibarrek bost bailara dauzka: Kiñarraballe,

Arrateballe, Gorostaballle, Mandiolaballe eta Agiñaballe. Hauek herri bakoitzeko mugarriekin

banatuta daude.

Maltzagan hasten da Kiñarraballe, eta hemendik Irure eta Illordo baserrietaraino igota, alde

batekoa Eibar eta bestaldekoa Plaentxia da.San Salvador ermitaraino igotzen jarraituko dugu eta

hemendik Bergaretxegaineraino dena da Eibar, baina hemen Bergarako Goimendi auzoko mugarri

bat dago. Pixka bat gorago Elgetako Azurtza dago, eta bertan Elgeta eta Eibar banatzen dituen

mugarria. Azurtzatik Galdaramiño igo eta alde batera Eibar eta bestera Elgeta izango ditugu.

Galdaramiñotik Bizkaia eta Gipuzkoa arteko muga egiten duen Zaldibarko Olarriaga auzora

jaitsiko gara. Hemen bukatzen da Kiñarraballe.

Kalamua mendian jaiotzen da Iruñabe eta Iruñakoerrota baserrien artetik Elgoibarko

Saturixora jaisten dan errekatxoa. Errekatxoaren alde bat Elgoibarko San Pedroballe eta bestea

Arrateballe. Bigarren bailara hau hemendik Arratera doa eta handik Lezeta, Abeletxe eta

Sumendixa baserrietan behera Azitainen bukatzen da.

Gorostaballe Eibarko baserririk garaienean hasten da, Txabolan hain zuzen ere, ondoren Santa

Kruz eta Asua-errekan behera Barakaldo kaleraino hedatzen da. Bailara honetan daude Orbe,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!