02.09.2013 Views

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Jentiak nahixao dau kintzenia, sobria hillan azkenian, ha ona da. Hamen ezta ikusten sobrerik.

Hamen igual hartzen dozu frutia edo ta hartzen dozu dirua. Oiñ, jatekua beti! Edurte batek

hamabost egunian joko baleuke, jatekua eukingo geunke! (...)

Idoia Irazola Lasuen, ...eta kitto. 91ko urtarrila.

ELGETA ERREKADISTIA

Gaixa: 6 Bizibidiak

Anizeto Oiartzabal, “Elgeta korneta” zan eibartarrontzat. Batetik, Elgetan jaioa zalako; bestetik,

bere eginbeharraren ezaugarritzat kornetia erabiltzen ebalako. Luzea zan gorputzez. Nahiko zimela.

Tiple abotsa zeukan. Bestalde, oso alaia zan. Orduko eibartar jendiak astero-astero, bai Gasteizeruntz

urtetzerakoan, bai handik bueltatzerakoan, bere kanta ta korneta soñuak entzuten ebezen, eta gustora

gaiñera. “Oeste”ko pelikuletan ikusten diran antzeko karro haundi bat zeukan. Hiru mando ederrek

bultzatzen eben karroa. Eta, zer etzan han sartzen! Vitorixatik gauza asko ekartzen ebazen:

kartutxoak, gatza, txokolatiak, azukre kortadilluak...zer ez! Eruan be danetik eruaten eban. Gauzak,

diruak, enkarguak mota guztietakuak.

Mando ta karrua eukitzeko korta Bidebarrieta kalian zeukan, gaur Iraolagoitiaren liburu denda

dagon lekuan.

Ausarta zan gure Elgeta errekadistia. Ibilli egin behar zan gero ha ibiltzen zan moduan, bakarrik eta

askotan gabez. Izan ebazen bere arrixkuak. Behin, berak jakin barik, arazo larri baten sartu eben

Plaentxiako arma fabrika batekuak. Sartu etsezen legetik kanporako arma batzuk eta guardiacivillak bera

be gaizkile edo konplize lez hartu eben. Hori dala-ta, beste batzukin hillabeteak pasatu bihar izan ebazen

Burgoskko espetxian. Eskerrak, epe hartan, bere emazte Guadalupe Belastegik seme gaztetxoen

laguntasunakin, jarraitu eutsala Gasteizerako juan-etorriari. Emakume ausarta, benetan, Guadalupe.

Zazpi seme alaba izan ebezen. Elgeta errekadistia Eibarren hil zan 76 urtekin 1940. urtean. Berakin amaitu

zan igarotako gizaldian hasitako Gipuzkoan zegoen errekadistarik ospetsuenetako bat.

P. Revista Eibar, 84ko otsailla, 6.orr.

JULIAN MUÑOA – MARIA ZABALETA

Gaixa: 6 Bizibidiak, Aurrerapenak.

Hotel Julian famatuko Julian Muñoa oso ezaguna zan Eibarren. Jaiotzez etzan gure herrikoa,

Elorriokoa baizik. Hantxe, “Basterretxe” basarrian jaioa zan 1885. urteko maiatzaren 27an.

Gaztetatikan, baiña, 14 urte ezkero, gureganatu zan.

Pedro Zabaletak, Bidebarrieta kalean –gero Hotel Julian izango zan lekuan bertan- fonda bat

zeukan. Honera etorri zan Julian.

Zabaleta ostatukoak bazeuken karro bat eta zaldia bera erabiltzeko. Zaldia, hain zuzen, hantxe

goratxuago, Batzokia egon zan azpian, gordetzen eben. Julian Muñoa izaten zan zaldiaren gidari ta

bai, egunik-egun, juan-etorriak egin be estaziñora karrikotxe hartan. Hori zan bere eginkizunetako bat

hotelian: kargak eruan eta ekarri eta berdiñ jendeak.

Fondako ugezabaren loiba bat be hantxe bertan lanean zegoan. Maria Zabaleta zan bere izena. Hau,

Azkoitin jaioa zan, “Kategi” basarrian, 1881. urteko uztaillaren lehenengoan, eta, berdin, oso gazterik

Eibarrera etorrita zegoan osabaren babesera.

Fonda hontan, hain zuzen, agertu jakon bere kozinera bokazioa Maria Zabaletari, eta fonda hontan

entzutetsu egin zan puntarengo sukaldari lez. Askori erakutsi eutsen sukalde gaiak. Berakin

egondako beste kozinera on bat –Frantziska Ganuza, Venancio errekadistaren emaztea- hau be

123

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!