02.09.2013 Views

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

22

eruan nahi izan zebenian, eibartarrak, 1929. urtean, zinema munduakin zeukazen lotura danak moztu

egin zittuan eta ez zan bota zinemaren “meka”n.

1921. urtean, bere bizimoduaz liburuxka bat atera eban Juan Torrabadella kataluniarrak

Bartzelonan. “La vida y arte de Pedrucho” zan liburuxkaren izena.

Martin Basauri, “Pedrutxo”ren anaia, Marsellen hil zan Camargueko zezen batek harrapatuta.

“Pedrutxo”k handik denbora gitxira itxi zeban zezenen mundua. Bartzelonan 1973. urtean hil zan.

Bego Azpiri. ...eta kitto, 93-XI-24

JOSEFINA, SOSOLA BASARRIKUA: KALETIK BASARRIRA JUANDAKUA.

Gaixa: 6 Bizibidiak: Basarrixa. Euskera bizixa darabill.

- Zelakua izan zan zure baserriko hasikeria?

- “Ni jaixo nitzan Errebalian, kalian jaixo nitzan. Geruao juan nitzan Eskareiko errotara. Orbetik

goratxuao daguana, amama nekan han. Gero handik, ama gaixotu jatanian Ixuara juan giñan. Gero

hamar urtekin kriada juan nitzan errekauak eittera ta...Ez nekixan ez dibidir ezta multiplikar be. Hantxe

errekauetan eta serbitzen, ahal zan guztian! Ta gero handitxetik honaxe ezkondu. Baiña hemen Joxek

darabill apellirua, laurehun ta berrogeitamar urte daroiaguz apelliru horrekin hamen. Sosola baserrixan

izena Gisasola apellirutik datorrerla pentsatzen dot. Gisasola beste baserri batetik dator. Gisasola

baserrixa dao, liburua eta eskudua be badaoz. Ni kuarentaidosian etorri nitzan ta oiñ hirurogeita

hamaika urte dakaraz”.

- Oiñ be zaldixakin juaten zara kalera, ezta?

“Neu ta beste bat bakarrik juaten gara holan Eibarrren. Beste bat asto zar-zar batekin juaten da,

Asua baserrikua da bera. Tenbidian azpixan daozen tuneletatik juaten da horra baserrira. Haratxeiño

ekartzen dau astua ta lagatzen dau. Ta neri dana protestia: ez lotzeko ta... ondiño! Usaiña emoten dabela

zaldixak ta ez lotzeko! Ta esan notsan: ba bai! Lotukot ba! Hementxe lotukot! Errresidentziako batek

be esaeztan: - badakizu zer pasatzen dan hamen, kanpokuek aginduak emotezkuezela ta guk eztoula

ezer aiñdutten hemen!

Ta zer eiñ neban? Alkatesiana juan ta esan notsan, hauxe ta hauxe gertatzen jata. Juan daneko

berrogeita sei urtian edo zazpixan egunero-egunero etortzen naiz ta...

- Lotu zuk, esaeztan, zuk lotu eta ezer badakazu kejarik etorri.

Ta bueno, holan segitzen dot. “Furia “ zaldixa be aurrera doia, ta holantxeik, hemeretzi-hogei bat

urte eukiko dittu honezkero.

(...) Zelakua da Eibarko jendia basarriko produktuekin?

“ Txarra. Ze, esangotsut, zaldixan badaroiadaz porruak, edo letxugak, edo zeozer, iñor etxata

etorriko. Jakiñian dendan gehixau pagau bihar dabena, dendara juaten dira! Iñor etxatzu etorriko

ta, - zu, honek zenbaten? Holakotxe jentia dao! Nik eztot entenditzen hori martxiori! Nik

pentsatzen dot baserrittarreri ez emotiarren dala dana edo bestela, tonto batzuk dia!

Oiñ itxuria jentiak deskremaua bihar dau, ez loditzeko edo. Ha zerekiñ eiñdako esnia dan nahi

neuke jakin nik! Nik sebuakin da hazurrekin eitten dabela pentsatzen dot. Gure esnia hiru egunian ezin

leike eukin galdu barik ta, hille bixan egoten dia horrek esniok, zer dake ba?

-Zer eiñ biharko litzake jentiak baserrixan biharra eiñ deixan?

“Nik estakitt. Baserrixa nahi dau jentiak oiñ txalet moduan edo, denporia pasau ta soziedade

moduan, hori ezta martxia,eh! Ta baserrixa dana undira bihar da! Hemen Arrate aldian daoz bat eta

bapez badaozenak basarri mordua. Arrate ballen be iguala doia. Zera, bapez. Segidarik ez. Eztot

entenditzen nik. Holako politxa da baserrixa baiña, neretako bai, neri asko gustatzen jata.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!