02.09.2013 Views

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

gizonena da. Baiña Donostian hiru bider kantau dabe: Alfako umiekin, Merzedarixak eta Aldatsekuekin

be bai. Bere kantuen artian “Haurtxo kanta” da bozetara egindako kanta exitosuenetako bat, eta berak

diñonez:

- Horrek bai, onena horretxek urten eztan.

...eta kitto, 1989ko martxoa.3.zk.

IÑAZIO LEZETA ETA JOSE ALBERDI:

OIÑ ARRATIETAN DANTZAN EITTEKO GOGUA FALTA DA.

(Gaixa: 3 Jaixak)

Arrate-Balleko hónek lagun bixok geure herriko Amabirjiñian omenez ospatzen diran jaixak

iñork baiño hobeto ezagutzen dittuztela esan leike. Urte askuan ibilli izan dira bertan. Hori dala ta,

Arratiak ze aldaketa izan dittuzten ikusi dabe. Euren ustez, gaur egunekuak ezin leikez lehenguekin

konparau, oiñ gauza pilla bat gehixago prestatzen diralako. Halan da guztiz be, pozik gogoratzen dabez

gazte denporako hárek jaixak, oiñguen aldian askoz dantza gehixago egitten zalako. Jose, merkatu

plazan saltzaille dagozen basarrittarren artetik gizon bakarra da. Lezeta basarriko Iñaxio, ostera,

plazako saltzaillia ez da, baiña sarrittan handik zihar ibiltzen da andriari laguntzen.

- Zuen gazte sasoiko Arratiak zelakuak izaten ziran?

- Gu gaztiak giñanian dantza premixua egoten zan Arraten. Erromerixia egoten zan gehixen. Soiñua

egoten zan ta dantza gehixena, soltia. “Jazbana” esaten jakona zeguan, hiru edo lau laguneko

konjuntua. Egun guztia dantzan, goizian hasi ta illuntzera arte. Horixe euki genduan gure gazte denpora

guztian Arrateko jaixetan.

- Gaiñera jente guztia oiñez juaten zan goizian, jatekua hartuta. Zapata-kajan eruan ta pago onduan

ipintzen zeben bazkarixori. Holan pasatzen zan eguna. Han erromerixia zeguan ta beti dantzan ibiltzen

giñan. Dantzan egitteko pagau egiñ bihar izaten zan, soiñujoliari pagau eiñ bihar jakon. Gizonezkueri

kobratzen zetsen orduan, pagau ta paparrian txapa txiki bat ipintzen jakuen. Beittu paparrian eta ez

bazeukan... taka! Dantza mordua eitten zebanak papel mordua eukitzen zeban paparrian. Hori bastante

berandura arte izan da, ez dakitt, 25-30 urte izango dira.

- Egun batian Markiñan Santa Eufemian batek 21 pezeta emon zittuan dantzan eitteko; jota papar

guztia bete-bete eginda!

...eta kitto 92-IX-6

PEDRO BASAURI PAGOAGA, “ PEDRUTXO”:

(Gaixa: 5 Toriadoriak, 7 zinia.)

1893. urtean, azaroaren 30ean, Eibarko Arragueta kalian jaio zen. Beraz, bere jaiotzaren 100.

urteurrena izango da aurtengo San Andres egunian.

Torero trajea Eibarren jantzi zeban lehenengo bider nobillada batean. Iluminado Saenz

“Iluminadito” eta Celso Saenz “Armerito” eibartar nobilleroen ordezko ezpatari gisa sartu zeben

kartelean. “Atxita” ere han inguruan zebilen.

Izen handikoa izan zan “Pedrutxo” toreatzaileen munduan. 1914tik 1931ra makina bat korridatan

hartu zeban parte. Ameriketan, Egipton... eta beste hainbat tokitan ere erakutsi zeban zezenaren aurrian

zeukan maisutasuna. Zineko artista ere izan zan. Henri Vorins frantziar zuzendariak egindako “Pobres

niños” eta batez ere “Militona o la tragedia de un torero” izeneko filmetan ( Gautier-en nobela baten

oinarritua), protagonistaren papera pantailaratu zeban.

“Pedrutxo” izeneko filmea, bere bizitzari buruzkoa, Hegoameriketan emon zeben. Hollywood-era

121

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!