02.09.2013 Views

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

- Bai. Milla ta piku konferentzia izaten genduzen egunian-egunian Republika garaia eta

lehenagotik. Minimua, hiru minutu izaten ziran. Eta euregaitik 0´75 ordaindu bihar izaten zan. Orduan,

klabijekin biharra egiten genduan. Etzegoen automatikorik. 100 abonaurentzat zeukagun kuadrua.

Extranjerira be nahiko dei egiten ziran.

- Frutera be izan ziñan?

- Bai, horixe. Lehenengo plazan bertan. Gero, era berian, Indianoko palazio ataian dendia ipiñi

gendun. Danetik saltzen gendun: fruta ta janari, patata, bildotsak –nere senar Venanciok hiltzen

zebazen bildotsak eta oso ondo gaiñera-, ardau, txanpan eta ahal zan guztia. Gerran, baiña, dana galdu

gendun. Bai denda, ta bai etxe. Bizi, Elgeta kalian, Batista igeltseruan etxian, Badeten aurrian bizi

giñan. Ta dana apurtuta gelditu zan.

- Gerra garaian estuasun asko pasatu zenduten?

- Lehenengo kañonazua geure etxian sartu zan. Batetik bestera pasau eban. Nahiz eta explotau ez,

Karakatetik jaurtitako kañonazo haura Toki Ederreko ostian jausi zan. Beste baten, Plaza Barrian,

Leokadianeko eskaparatian nengoala, Arratetik zetorren tiro batek gitxigaitik ez ninduan ikutu.

- Entzunda daukat, gerra ostian. Estraperlista be izan ziñala...

- Zerbait egin bihar ba. Goian zerua eta behian lurrakin gelditu giñan. Orduan, barriz, fruteriakin

hasi giñan. Bilbora egunero juaten nintzan , hemengo gauzen ardura nere gizonaren eskuetan lagata,

gauzak erostera. Ordubateko trenian juan eta illuntzian etorri, gabeko 10etan, gaiñera, telefonista

jarraitzen neban. Estraperlo apur bat be egin behar izan gendun. Naranja otsara edo zestuetan, han

barruan, azpian sartzen genduzen olixuak eta urunak. Behin, baiña, guardia civillak harrapau ninduen.

Nere estuasuna! Bajakin nengoan Telefonikan. Nere bildurra zan galduko ete neban puestoa. Bihotzez,

ez denunziatzeko eskatu netsen guardiacivilleri. Aitu eben nere egoera eta ez jatan ezer txarrik pasau.

Revista Eibar, 85eko maiatza. 9.orr.

JOSE “QUERIDO”-REKIN TERTULIXAN

(Gaixa: 5 Club Deportibua, mendixa.)

Jose Etxeberria “Querido” 1912an jaio zan eibartar familia batean. Bai Eibarren eta bai Euskal

Herriko leku askotan oso ezaguna da, eta oso maitatua gainera, karakter zabaleko pertsona dalako.

Euskal Herria asko maite dabela argi dagoen gauza bat da, bere mendiak, jendea,... dana. Nahiz eta

jendearen artean diferentziak eta gorrotoa egon, bere ustez mendian gauza guzti hauek alde batera

lagatzen dira eta bertan egindako lagunak betirako izaten dira.

“ Gu gaztiak giñanian ez gekagun orain dagozen polideportibuak, orduan gure gaztetako

jolaslekuak zera ziran: errekak, herriko hormak eta mendia. Herriko hormetan pelotan egiten genduan,

errekan peskan eta mendian gaztaña lapurretan. 14-15 urtekin, eta ilusiño askokin Galdaramiño ta Urko

igotzen genduazen. Gero 17-18 urte inguruan hasi giñan Klub Deportibuan konkursuak egiten

nagusiekin, eta gure lehenengo mendiak izan ziran Oiz, Aitzgorri,... 1934an 2000 metroko mendiak

igotzen hasi giñan, lehenengua San Lorenzo izan zan, Errioxan. Baiña urte honetan, reboluziñuaren

ondorioz kartzelara sartu ninduten”.(...)

“ Lehenengo mendia gerria amaitu ta gero Udalaitz izan zan. Bizikletan Kanpazar igo neban eta

gero oinez Udalaitz. Klub Deportibua hasi zanian eskursiñuak kamioietan egiten genduazen, autobusiik

ez zeguan ta. Hala ta guztiz mendian ibiltzeko nere laguntasuna bizikletia izan zan: Aitzgorrira,

Ernixora, Izarraitzera,... Gero gure lehenengo eskursiñua hemendik kanpo “Picos de Europa”-ra izan

zan. Juanito San Martin geure gia zalarik, gu baiño hobea zan ta eskaladan”. (...)

“Mendian ibiltzen jakin egin behar da, mendia asko aldatzen da eguraldiakin eta horrexegaitik ez

da beti bardin ibili behar. Kontuz ibili behar da mendian. Mendia maite izan behar da baiña bere

119

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!